09:00tan Arantzazuko V. BTT trabesia. 14:00tan auzo bazkaria auzo etxean eta ondoren musika, bertsolariak eta auzoko presoei omenaldia. Oñatitik Arantzazurako autobus zerbitzu berezia. Ordu erdiro eguerdia arte (2 autobus 35 plazakoak) / hirugarren errefortzu autobusa, 9:00etatik 14:00ak arte, 55 plazakoa.
Uda sasoiko generoa eskainiko dute Aretxarteko merkatariek: Tak zapata denda, Iber, Belar Meta, Kilima, Asensio, Amaia ume denda, Titare, Haurrak, Mari Merke, Tinta Beltza, M5 kirol denda eta Aretxabaleta kirol elkartea.
Udazkeneko kriteriuma (1go etapa). Irteera eta helmuga Unibertsitate aurrealdean. Jubenil eta 2. urteko kadeteentzat lasterketa Informazio osagarria: http://www.gtxe.eus/datos/carreras/201707201612080.Recorrido%20OÑATI%2009-09-2017.pdf?s_CAT=JUN&s_ANIO=2017
Areantzako jaien egun nagusia: 10:30: Txistularien diana. 12:00: Meza, Basotxoko kantuzaleek lagunduta. 12:45: Trikitiarekin girotutako eta bertako generoarekin osatutako luntxa, Mitarte aldeko txorizoarekin eta Elixondo aldeko tortillarekin. 13:30: 33. ginkana. 17:45ean hasi eta ilundu arte: Arientzako jolasak, eliza ondoan.
Mugikortasun astearen baitan irailaren 16an egingo den "Birzikleta" azokarako material bilketa (2. eskuko bizikletak). Ordutegia: 11:00-13:00/17:00-19:00
13:00tan auzokoen omenezko salda. 14:30tan Jai Batzordearen bazkaria. 17:30tan sokamuturra eta poniak Amo etxearen eskutik. 19:00tan garagardo dastaketa. 19:30tan txorimalo eta erraldoiak. 20:30tan RkeR elektrotxaranga. 00:00tan VII. Piroteknia saioa eta suzko zezena. Jarraian Gozo-Gozo taldearen eskutik erromeria. 04:00tan helduentzako zinta lasterketa.
14:30 - Bertako produktuekin egindako bazkaria. Ondoren, bingoa. 18:00 - Big Time DJ. 22:00 - Kontzertuak: Pelax & Telmo Trenor eta Kuartz. 02:00 - Bikote jolasa.
Txoborro magoak umeendako saioa eskainiko du. Sarrera, 3 euro.
Aukeran Dantza konpainiaren 'Maurizia' emanaldia San Martin plazan.
Aurten ere, formatu akustikoko kontzertuekin jarraitzen dute Kulturaten. Beti bezala, kalitatezko soinuekin doanik gozatzeko aukera.
Irailaren 9an izango da, 20:45ean. Aurretik, ugaztuz hegalari hauen gaineko ezaugarriak azalduko ditu Kiko Alvarez adituak. Aplikazio bati esker, saguzarrak entzuteko aukera ere izango dute bisitariek. Joatea gura izanez gero, izena eman behar da.
Zapatu honetan, hilak 10, ireki eta irailaren 15era arte egongo dira zabalik Agorrosingo kanpoko igerilekuak. Honako hau izango da ordutegia: ekaineko, uztaileko eta iraileko astegunetan 07:00etatik 22:00etara, eta ekaineko, uztaileko eta iraileko asteburutan zein jaiegunetan eta abuztu osoan, berriz, 09:00etatik 21:00etara.
Euskara Batzordeak herritarrak gonbidatu ditu lehiaketan parte har dezaten. Nobedade nagusia da, 2018an udalerriaren sorreraren 750. urteurrena izanik, argazki zaharrak eta berriak parean jarrita edota irudi zahar eta berri banarekin muntaia eginaz, denboraren joana irudikatu gura dela. Parte hartzaileek argazki bikotea bidali beharko dute, irailaren 25a baino lehen.
Urrian ospatuko duten Kulturaldiaren barruan antolatu ohi duten argazki lehiaketaren berri eman dute San Joxepe erretiratu elkartekoek. Parte hartu ahal izateko 60 urtetik gorakoak izan beharko dira, gaia librea izango da eta argazkiak aurkeztu ahalko dira urriaren 13ra arte.
Emakumeak erakusketa honen protagonistak dira, beraien argazkiak eta testigantzak. Gerra eta frankismo garaiko kontakizunak emakumeen aurpegiekin, emakumeen ikuspegitik. 1936tik aurrera frankismoaren garaiko testuinguru historikoan, emakumeek izan zuten zeregin aktiboa jasotzen da. Ikuspuntu eta ideologia ezberdinetatik, amankomunean dutena bizirik irauteko nahia izan da. Bertan azaltzen dira, besteak beste, gudu eremuaren, erbestearen, torturaren, espetxearen, errepresioaren eta bizirik irauteko estrategien in guruko narrazio eta bizipenak eta, baita ere, emakumezkoaren ikuspegitik betiere, antolatutako egitura sozialerako planteamendu eta aktibismoa. Erakusketa honekin ahalik eta gehien zabaldu nahi izan dugu asaldaketa, aldaketa eta injustizia handiko garai hartan emakumeek gizartean izan zu ten garrantzia erabakigarria. Emakume anitzek, joera politiko desberdinek, hainbat eremutan ibili takoek eta Euskal Herriko zenbait tokitan jaio eta bizitakoek osatzen dute erakusketa hau. Ikuspegi ezberdina eskaini nahi da, errealitatea lubakietako borrokatik haratago baitoa. Euskal emakumeen memoriaz, historiaz eta haien sormen eta berritze gaitasunaz dihardu, sekula kontatu ez den eta berreskuratu beharra dagoen historian barrena ibilbidea eginez. Bakerako, berdintasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza demokratikoak memoriaren aldeko lana egitea exijitzen du. Lan honek emakumeen bizipenak aitortu nahi ditu, memoria kolektiboan kokatuz. Herriek erreskatatu behar den memoria dutela esan ohi da, tamalez as kotan gure historiako kontakizunak gizonen ikuspuntua jaso dute soilik. Beraz memoria partziala jaso da, gizartearen erdia kanpo utzi baita. Erakusketa hau lagunduz Gipuzkoako Foru Aldundiak, emakumeen ikus puntua barneratu nahi izan du, memoria osoa izan dadin. Honela, Batzar Nagusiek egindako eskaera betetzen du Emakumea, Gerra, Errepresioa, eta Erresistentzia Emeek emana erakusketa ibiltaria Gipuzkoan zehar hedatzeko.
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Leintz Gatzagako Andramaixak jaien egitaraua: Irailaren 7, eguena: 18:00 Etxafleroak eta bonba japoniarra 18:30 Buruhandiak 19:00 Bereratziurrena Dorletan, Eskoriatzako abesbatzarekin 20:00 Pintxo poteoa Irailaren 8, egubakoitza: 11:00 Otxandiokoei ongi-etorria Dorletan, salda beroarekin 12:00 Meza Nagusia Dorletan, Eskoriatzako abesbatzarekin 14:30 Bazkaria frontoian. Norberak ekarritako bazkariarekin 16:30 Otxandioko lagunekin jolasak: Sokatira, laukoa, boloak… 18:30 Apar festa 19:30 Buruhandiak 21:00 Bolo txapelketa 22:00 Rock jaialdia Irailaren 9, zapatua: 12:00 Trikitilariekin kalejira 12:30 Mr. Frack malabarista ikuskizuna 13:30 Kantu poteoa 16:00-18:00 Puzgarriak 17:00 Mus eta briska karta jokoen txapelketa 18:00 Kintoen arteko jolasak 21:30 Herri afaria 23:00 Akerbeltz musika taldearekin dantzaldia Irailaren 10, domeka: 09:00 BTT lasterketa (Haurrak 10:00etan) 12:30 Herri kirolak 13:30 Arrsate Musikaleko Big Bandaren kontzertua 17:00 Pilota partiduak 19:00 Kale bloka
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Hiru diru-laguntza mota bideratu ditu Udalak: udal euskaltegitik kanpo euskara ikasten duten bergararrendako diru-laguntza, Udako Euskal Unibertsitatean (UEUn) parte hartzen duten bergararrendako diru-laguntza eta UNEDeko Idazle Eskolak antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartzen duten bergararrendako diru-laguntza. Eskaerak irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira.
Juanjo Lopez Azurmendiren argazkiak, Aroztegi aretoan, irailaren 8tik 24ra bitartean.