Badira urte dezente Antzuolako Finalista eguna –Arrola mendi elkarteak antolatuta– ospatzen ez dela Antzuolan. Bada, ideia horiri heldu gura izan dio antzuolar talde batek eta Trekutzeko festa berreskuratu dute.
Juane Madinabeitia Arientzako kanpai-jole eskolak 10 urte bete ditu. Eta hori ospatuko dute kanpai-joleekin eta bertara hurbiltzen diren guztiekin batera. Hona hemen egitaraua: 11:00, Ibilaldi akustikoa Irabango iturritik Arentza auzora. 12:00, Kanpai-joaldia baino asko gehiago Areantzako elizondoan. 13:00, Elkarren berri Areantzako elizondoan. 14:30, Bazkaria, Mitarte Garain. 18:00, Kontzertua Mitarte Garain: Dixauen eta The Potes akustikoan.
Zarugalde kalean jaiak ospatuko dituzte. Hona hemen egitaraua: 11:30ean, Txupina. 11:30, Altxorraren bila eta umeendako jolasak. 13:00etan, Triki-bertso poteoa. Tabernetan pintxoak doan emango dituzte. 16:00, Mus eta partxis txapelketak. 18:30, Zeuk in zeuk jan merienda. 18:50, Bonba japoniarrak. 19:00, Lore Gazteak dantza taldearen dantza emanaldia. 19:30, Txistulariak. 21:30, Afaria. 23:00, AZ Gaubelak taldearekin dantzaldia. 00:00, Zezensuzkoa. 00:15, AZ Gaubelak taldearekin dantzaldia.
Zapatu honetan, hilak 10, ireki eta irailaren 15era arte egongo dira zabalik Agorrosingo kanpoko igerilekuak. Honako hau izango da ordutegia: ekaineko, uztaileko eta iraileko astegunetan 07:00etatik 22:00etara, eta ekaineko, uztaileko eta iraileko asteburutan zein jaiegunetan eta abuztu osoan, berriz, 09:00etatik 21:00etara.
Euskara Batzordeak herritarrak gonbidatu ditu lehiaketan parte har dezaten. Nobedade nagusia da, 2018an udalerriaren sorreraren 750. urteurrena izanik, argazki zaharrak eta berriak parean jarrita edota irudi zahar eta berri banarekin muntaia eginaz, denboraren joana irudikatu gura dela. Parte hartzaileek argazki bikotea bidali beharko dute, irailaren 25a baino lehen.
Urrian ospatuko duten Kulturaldiaren barruan antolatu ohi duten argazki lehiaketaren berri eman dute San Joxepe erretiratu elkartekoek. Parte hartu ahal izateko 60 urtetik gorakoak izan beharko dira, gaia librea izango da eta argazkiak aurkeztu ahalko dira urriaren 13ra arte.
Osintxuko Kofraixetako ekintzen artean, Osintxun musikara! lehiaketaren bigarren edizioa nabarmendu behar da; finala bihar izango da, hiru talderekin: Red Iron Squad (Gasteiz), Bolbora (Lizarra) Eta Pomeray (Bilbo). Eskean Kristo da talde gonbidatua.
Errekan Gora jaialdiari amaiera emateko, irailean, hiru emanaldi izango dira Eskoriatzako Hotela tabernan. Irailaren 1ean, 22:00etan, Wood Strings taldea izango da. Honen ostean, berriz, 23:00ean, Gatributu taldea igoko da oholtzara. Irailaren 2ean, berriz, aurtengo Errekan Gora edizioari amaiera emateko, 19:00etan, Virgin Soul taldea izango da.