Pake Lekuko Astearen baitan.
Leizarra musika eskolako kideek ikasturte bukaerako jaialdia egingo dute Herriko Plazan.
Elgetako Maala Guraso elkartea hurrengo ikasturtean zaintza zerbitzua martxan jartzeko aukera aztertzen ari da. Bilera batera deitu ditu interesatuta egon daitezkeen guraso guztiak. Batzarra herri eskolan izango da.
Aitor Agirre, irakaslea, Musikoterapeuta eta musikaria, izango da hitzaldiko gidaria. Aitor, Betagarri taldean gitarrista bezala urte askotan ibili eta gero, gaur egun Bergarako Musika Eskolan dihardu musiko-terapeuta bezala. Horrez gain, hainbat lekutan dihardu lanean: musikoterapia nagusien egoitzan.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Zapatu honetan, hilak 10, ireki eta irailaren 15era arte egongo dira zabalik Agorrosingo kanpoko igerilekuak. Honako hau izango da ordutegia: ekaineko, uztaileko eta iraileko astegunetan 07:00etatik 22:00etara, eta ekaineko, uztaileko eta iraileko asteburutan zein jaiegunetan eta abuztu osoan, berriz, 09:00etatik 21:00etara.
Juan Pablo Alvarezen lanak ikusteko aukera. Erakusketa gaur zabaltzen dute, uztailaren 2ra arte.