Bideberri mankomunitateak antolatuta adimen emozionalaren inguruko tailerra. Herri Eskolan egingo dute ekainaren 6an. Zaintza zerbitzua eskainiko dute seme-alabak dituzten gurasoendako.
'Mugak zabaltzen, Melillara karabana' hitzaldia antolatu du Hotz Oñatik martitzenerako; Jose Masa eta Txefo Mendez izango dira hizlariak. Nagusiki, uztailaren 14tik 22ra bitartean egingo den egitasmoa aurkeztea dute xede.
Elkarrekin esnatzeko ordua liburuaren gainean jardutera etorriko da Kirmen Uribe. Liburuaren gaineko argibideak emango ditu eta irakurleen galderak erantzun.
Orkatzategin eta Jaizkibelen egingo dituzten sai arreen markaketen nondik norakoak azaltzeko, hitzaldia egingo dute Oñatiko udaletxean. EcoGYP Interreg POCTEFA egitasmoaren baitako ekintza da. Honakoa da proiektuaren xede nagusia: "Baliozkotzea hegazti nekrofagoen ekarpena, ekozerbitzuen emaile gisa, mendialdeko abeltzaintza estentsiboko jardueretan, bizikidetza sustatuz eta populazioen kontserbazio arriskuak aztertuz”.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Txistua jotzen ikasteko ikastaroa antolatu du Beheko Errota musika eskolak. Irapena: Apirilaren 28tik ekainaren 16ra Egunak: Ostiralak Ordutegia: 19:45 – 20:45 Irakasle: Domentx Ucin Prezioa: 20 € ikastaro osoa Informazio gehiago: Beheko Errota Musika Eskola 943 71 45 59 musikesko@hotmail.com