Elgetako udal liburutegiak antolatuta 45 minutuko hiru saio 0-2 urte bitarteko umeendako eta haien arduradunendako. Gidaria: Saroa Bikandi. Plaza mugatuak. Saioak maiatzak 22, maiatzak 29, ekainak 5 izango dira, 17:30ean hasita.
Leizarra musika eskolako ikasleek piano emanaldia eskainiko dute.
Rosa del Aguila irakaslearekin eskulanak egin dituzten herritarrek ikusgai jarriko dituzte lanak Arkupeko erakusketa aretoan. Hilabete guztian egongo dira.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Txistua jotzen ikasteko ikastaroa antolatu du Beheko Errota musika eskolak. Irapena: Apirilaren 28tik ekainaren 16ra Egunak: Ostiralak Ordutegia: 19:45 – 20:45 Irakasle: Domentx Ucin Prezioa: 20 € ikastaro osoa Informazio gehiago: Beheko Errota Musika Eskola 943 71 45 59 musikesko@hotmail.com