IRAZAN antzerki taldearen eskutik, ANTZERKI INPROBISATU saioa. Ikusleek tituluak idatzi eta antzezleek horren gainean inprobisatuko dute.
Leizarra musika eskolako bandaren emanaldia izango da Santa Ritako lorategian, 7x7 kultura kalean ekimenaren barruan.
Ekainaren 10erako galdera ikur erraldoia egitera deitu du Gure Esku Dago ekimenak Bilbora. Elgetako lantaldeak konpromiso txartelak eta autobuserako txartelak salduko ditu Salbador kalean. Konpromiso txartelaren prezioa bi euro da. Konpromiso txartela eta autobuserako txartela erosiz gero prezioa da bost euro.
Arrasateko Gaztetxeko kideek argazki erraldoia aterako dute bihar, ostirala, Errekaleor auzo autogestionatuan alde (Arbolapetan, 20:30). Maiatzaren 18an argindarra kendu zien Iberdrolak, eta auzoaren etorkizuna kolokan dagoela ikusirik egingo duten elkartasun keinua. Era berean ekainaren 3an Gasteizen egingo den manifestaldira joateko dei egingo dute.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Txistua jotzen ikasteko ikastaroa antolatu du Beheko Errota musika eskolak. Irapena: Apirilaren 28tik ekainaren 16ra Egunak: Ostiralak Ordutegia: 19:45 – 20:45 Irakasle: Domentx Ucin Prezioa: 20 € ikastaro osoa Informazio gehiago: Beheko Errota Musika Eskola 943 71 45 59 musikesko@hotmail.com