Eskualdeko umeen dantza taldeak elkartuko dira erakustaldiak egiteko. Goiz partean herriko hainbat gunetan egingo dute dantzan eta arratsaldean alardea Herriko Plazan.
Ekainaren 10erako galdera ikur erraldoia egitera deitu du Gure Esku Dago ekimenak Bilbora. Elgetako lantaldeak konpromiso txartelak eta autobuserako txartelak salduko ditu Salbador kalean. Konpromiso txartelaren prezioa bi euro da. Konpromiso txartela eta autobuserako txartela erosiz gero prezioa da bost euro.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Txistua jotzen ikasteko ikastaroa antolatu du Beheko Errota musika eskolak. Irapena: Apirilaren 28tik ekainaren 16ra Egunak: Ostiralak Ordutegia: 19:45 – 20:45 Irakasle: Domentx Ucin Prezioa: 20 € ikastaro osoa Informazio gehiago: Beheko Errota Musika Eskola 943 71 45 59 musikesko@hotmail.com
Maiatzeko astelehenetan berregokize posturala landuko dugu Gorputz Adimenaren bitartez, Isabel Kirzeren eskutik
Maiatzeko astelehenetan berregokize posturala landuko dugu Gorputz Adimenaren bitartez, Isabel Kirzeren eskutik
Musikaren astea egingo dute Aramaion, maiatzaren 21etik 28ra: -Maiatzak 21, domeka: gitarra klasikoen kontzertua. -Maiatzak 22, astelehena: zinea eta musika -Maiatzak 23, martitzena: alaiak kantuan kantu gira -Maiatzak 24, eguaztena: Bocabats, beatbox taldea -Maiatzak 25, eguena: musika ikasleen emanaldia -Maiatzak 27, zapatua: blues kontzertua -Maiatzak 28, domeka: haurrentzako zinea eta musika