Artxipielagoa ikuskizunak kantagintza, bertsolaritza, musika eta irudien proiekzioak uztartzen ditu, familian eta lagunartean herri kantak kantatzeko ohitura zaharra berreskuratzeko asmoz. Ikuskizun berritzaile hau eratzeko Ainhoa Garmendia sopranoa, Andoni Egaña bertsolaria, Pello Ramírez cello eta eskusoinu jolea, Garikoitz Mendizabal txistularia, Germán Ormazabal piano jolea eta Belén Ibarrola arte zuzendaria batu dira.
III. Kantu eta Dantza Egunaren barne, Herrixa Dantzan dantzaldia Jainaga eta Narbaizaren zuzeneko musikaz eta Patxi Monterok gidatuta. Adi ez-ohiko leku eta ordutegiari: kiroldegian izango da dantzaldia, 18:00ak aldera hasita. Laguntzailea: Elgetako Udala. Kantu eta Dantza Egunaren informazio guztia hemen: http://goiena.eus/komunitatea/HerrixaDantzan/1493818009519
Elgetako Kantsatzeke mendi taldeak irteera antolatu du maiatzaren 21erako. Kurutzeberri (1.112 m)-Atxorrotz hain zuzen ere. Bospasei orduko irteera izango da eta adinez nagusi direnendako. Taldea 08:00etan abiatuko da Elgetatik. Prezioa da bost euro. Izen-ematea zabalik da hilaren 18ra arte udaletxean, kantsatzeke@gmail.com helbide elektrikonikoan edo Facebook bitartez (Kantsatzeke).
Aloña Mendik antolatutako irteera. Ibilbidea da: Oleta – Leziaga – Santa Cruz Coba – Izpizte - Aramaio
Bidezidorren jaialdia izaki, ibilaldiak dira Puntaik Puntaren abiapuntu. Intxortako ibilbide tematikoa egiteko aukera ere izango da. Domekan, maiatzak 21, taldea 10:00ean abiatuko da Espaloia kafe antzokian dagoen Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio zentrotik. Ibilbidea sei kilometrokoa da eta Espainiako Gerra Euskal Herrian oinarri hartuta Elgetako Intxorta mendiaren magalean izandako frontearen inguruko xehetasunak ezagutzeko aukera ematen du gidari baten eskutik. Interesatuek aurrez eman behar dute izena: 943 79 64 63 edo puntaikpunta@debagoiena.eus
Eguerdian kantu-jira, plazatik abiatuta. Bazkaria kiroldegian (15 euro). 18:00etan dantzaldia kiroldegian Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin. Antolatzailea: Herrixa Dantzan. Laguntzailea: Elgetako Udala
Cooperativa Catolica del Campo-k urteko batzar orokorra egingo du hilaren 21ean, 13:00etan, Ozkarbi elkartean.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Txistua jotzen ikasteko ikastaroa antolatu du Beheko Errota musika eskolak. Irapena: Apirilaren 28tik ekainaren 16ra Egunak: Ostiralak Ordutegia: 19:45 – 20:45 Irakasle: Domentx Ucin Prezioa: 20 € ikastaro osoa Informazio gehiago: Beheko Errota Musika Eskola 943 71 45 59 musikesko@hotmail.com
Iñaki Ruiz de Eginoren 'Arte bakarra bi hemisferiotzat' erakusketa maiatzaren 4ean inauguratuko da.
Maiatzeko astelehenetan berregokize posturala landuko dugu Gorputz Adimenaren bitartez, Isabel Kirzeren eskutik
Maiatzeko astelehenetan berregokize posturala landuko dugu Gorputz Adimenaren bitartez, Isabel Kirzeren eskutik
Bergarako Udal Gobernuak atez ateko hondakinen bilketarako sortu ziren larrialdi guneei beste erabilera bat eman gura die eta horretarako bergararren iritzi bila joko dute. Proposamenak hemen klikatuz egin behar dira, maiatzaren 25a baino lehen.
Musikaren astea egingo dute Aramaion, maiatzaren 21etik 28ra: -Maiatzak 21, domeka: gitarra klasikoen kontzertua. -Maiatzak 22, astelehena: zinea eta musika -Maiatzak 23, martitzena: alaiak kantuan kantu gira -Maiatzak 24, eguaztena: Bocabats, beatbox taldea -Maiatzak 25, eguena: musika ikasleen emanaldia -Maiatzak 27, zapatua: blues kontzertua -Maiatzak 28, domeka: haurrentzako zinea eta musika