Bidezidorren jaialdia izaki, ibilaldiak dira Puntaik Puntaren abiapuntu. Elgetari dagokionean zapatuan, maiatzak 20, Elgeta-Intxota-Bergara ibilbidea egiteko aukera izango da bertako Kantsatzeke mendi taldearen eskutik. Hamaika kilometroko ibilaldia izango da eta gutxi gorabehera hiru orduko iraupena aurreikusten dute. Elgetan hasi eta Bergaran bukatuko da Intxortatik pasatuz. Taldea 09:30ean abiatuko da Elgetatik. Interesatuek aurrez eman behar dute izena: 943 79 64 63 edo puntaikpunta@debagoiena.eus.
Dantza Astea ospatzen hasiko da Jaiki elkartea Udalarekin elkarlanean. Ekintza ugari egingo dituzte maiatzaren 20tik 28ra bitartean eta egun handia izango da hilaren 20a. Ikuskizunak izango dira eta erakustaldiak ere bai Durana kalean.
Euskeriaren Eguna ospatuko du Loramendi euskara elkarteak. Hona hemen egitaraua: • 11:30 Mingainluze lehiaketa plazan.• 14:00 I. Lehiaketa Gastronomikoaren sari banaketa ekitaldia.• 14:30 Herri bazkaria plazan.• Jarraian Bolo txapelketa.• 19:30 Larrain dantza Durana kalean.• Ondoren, batukada kalean Sambamaña taldearekin
Erregional Preferenteko txapeldun izateko finala jokatuko du Bergarak zapatuan (17:00) Añorgaren aurka, Zumaian. Ohorezko Erregional Mailara igotzeko txartela eskuratuta, liga borobiltzeko aukera izango dute mahoneroek. Baina, bigarren taldea ere mailaz igotzeko borrokan dabil, eta asteburuan dute aukera ederra.
Ikuskizun poetikoa eta bisuala da Kataluniako Mucab Dans dantza konpainiak bihar, zapatua, 17:00etan eskainiko duena.
Gipuzkoako 48. hiru txirlo bolo txapelketako zortzigarren tiraldia Elgetako bolatokian, 17:00etan.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Txistua jotzen ikasteko ikastaroa antolatu du Beheko Errota musika eskolak. Irapena: Apirilaren 28tik ekainaren 16ra Egunak: Ostiralak Ordutegia: 19:45 – 20:45 Irakasle: Domentx Ucin Prezioa: 20 € ikastaro osoa Informazio gehiago: Beheko Errota Musika Eskola 943 71 45 59 musikesko@hotmail.com
Iñaki Ruiz de Eginoren 'Arte bakarra bi hemisferiotzat' erakusketa maiatzaren 4ean inauguratuko da.
Maiatzeko astelehenetan berregokize posturala landuko dugu Gorputz Adimenaren bitartez, Isabel Kirzeren eskutik
Maiatzeko astelehenetan berregokize posturala landuko dugu Gorputz Adimenaren bitartez, Isabel Kirzeren eskutik
Bergarako Udal Gobernuak atez ateko hondakinen bilketarako sortu ziren larrialdi guneei beste erabilera bat eman gura die eta horretarako bergararren iritzi bila joko dute. Proposamenak hemen klikatuz egin behar dira, maiatzaren 25a baino lehen.