Igandea, maiatzak 7



Herrixa Dantzan: Gérard Godon

Espaloia kafe antzokia, Elgeta

Dantzaldi berezia Gérard Godon-ekin (soinujolea, dantzaria, eta dantza sortzailea). Frantzian 'folk dantzaldia' (bal folk) deritzon horietako musika estilo goxo berezian, ohikoak dituzten dantzak proposatuko ditu: baltsak, scottish-ak, polkak, mazurkak, Chapelloise, borobilak... eta halakoak. Gehienak ere berak sortutako musikaz. Sarrera libre, baina musikariari ordaintzeko txapela pasako dugu. Bere CD-ak ere izango ditu salgai. Taberna zerbitzua egongo da. Laguntzailea: Elgetako Udala.

Herrixa Dantzan: Gérard Godon Espaloia kafe antzokia Dantzaldi berezia Gérard Godon-ekin (soinujolea, dantzaria, eta dantza sortzailea). Frantzian 'folk dantzaldia' (bal folk) deritzon horietako musika estilo goxo berezian, ohikoak dituzten dantzak proposatuko ditu: baltsak, scottish-ak, polkak, mazurkak, Chapelloise, borobilak... eta halakoak. Gehienak ere berak sortutako musikaz. Sarrera libre, baina musikariari ordaintzeko txapela pasako dugu. Bere CD-ak ere izango ditu salgai. Taberna zerbitzua egongo da. Laguntzailea: Elgetako Udala.

09:00

Atxorrotxeko eguna

Atxorrotxen, Eskoriatza | Jaiak

9:00 Diana txistulariekin 10:30 Atxorrotxera igoera 11:00 Meza 18:00 Herritarrek egindako tortillak salduko dira plazan. 18:00 Erromeria Imanol eta Unai trikitilari eta pandero-jolearekin

Atxorrotxeko eguna Atxorrotxen

9:00 Diana txistulariekin
10:30 Atxorrotxera igoera
11:00 Meza
18:00 Herritarrek egindako tortillak salduko dira plazan.
18:00 Erromeria Imanol eta Unai trikitilari eta pandero-jolearekin


09:00

Mendi irteera umeendako

Elgetatik autoz abiatuta., Elgeta | Kirola

Kantsatzeke mendi taldeak antolatuta neska-mutikoendako mendi irteera Andastora (822 m). Taldea 09:00etan abiatuko da Elgetatik autoetan. Itzulera 16:00-17:00ak aldera. Izen-ematea zabalik maiatzaren 4ra arte. Prezioa: nagusiak 6 euro eta adin txikikoak 4 euro. Argibideak: udaletxean, kantsatzeke@gmail.com, Facebook-en (Kantsatzeke).

Mendi irteera umeendako Elgetatik autoz abiatuta.

Kantsatzeke mendi taldeak antolatuta neska-mutikoendako mendi irteera Andastora (822 m). Taldea 09:00etan abiatuko da Elgetatik autoetan. Itzulera 16:00-17:00ak aldera. Izen-ematea zabalik maiatzaren 4ra arte. Prezioa: nagusiak 6 euro eta adin txikikoak 4 euro. Argibideak: udaletxean, kantsatzeke@gmail.com, Facebook-en (Kantsatzeke).


12:30

Udal Bandaren kontzertu pedagogikoa

Bergarako Udal Pilotalekua, Bergara | Musika

Domekan Udal Pilotalekuan izango da kontzertua, 12:30ean hasita, eta Igor Larrañagak gidatuko du saioa. 5 eta 9 urte bitarteko umeei zuzenduta dago bereziki egitasmoa, eta eurek, instrumentuak gertutik ikusteaz gain, horiek probatzeko aukera ere izango dute bukaeran.

Udal Bandaren kontzertu pedagogikoa Bergarako Udal Pilotalekua

Domekan Udal Pilotalekuan izango da kontzertua, 12:30ean hasita, eta Igor Larrañagak gidatuko du saioa. 5 eta 9 urte bitarteko umeei zuzenduta dago bereziki egitasmoa, eta eurek, instrumentuak gertutik ikusteaz gain, horiek probatzeko aukera ere izango dute bukaeran.


13:00

'Erase una vez un rey' antzerkia

Seber Altube plaza, Arrasate | Antzerkia

El Salvadorretik etorritako Tiempos Nuevos Teatro taldeak 'Erase una vez un Rey' antzerkia eskainiko du maiatzaren 7an. Seber Altube plazan izango da 13:00ean, eta eguraldi txarra eginez gero, Biterin egingo dute.

'Erase una vez un rey' antzerkia Seber Altube plaza

El Salvadorretik etorritako Tiempos Nuevos Teatro taldeak 'Erase una vez un Rey' antzerkia eskainiko du maiatzaren 7an. Seber Altube plazan izango da 13:00ean, eta eguraldi txarra eginez gero, Biterin egingo dute.


19:00

Herrixa Dantzan Gérard Godon-ekin

Spaloia kafe antzokia, Elgeta | Dantza

Gérard Godon soinujole frantziarrarekin egingo dute Herrixa Dantzan maiatzaren 7an. Ez-ohiko saioa izango da. 'Soinujole dantzaria (edo alderantziz)' aurkezten du bere burua. Informazio gehiago bere web gunean: www.parasol-godonsix.com

Herrixa Dantzan Gérard Godon-ekin Spaloia kafe antzokia

Gérard Godon soinujole frantziarrarekin egingo dute Herrixa Dantzan maiatzaren 7an. Ez-ohiko saioa izango da.

'Soinujole dantzaria (edo alderantziz)' aurkezten du bere burua. Informazio gehiago bere web gunean: www.parasol-godonsix.com



18:00
20:00

Ikastaroa: Buztingintza eta zeramika tailerra

Zubiate labea, Eskoriatza | Ikastaroak

Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.

Ikastaroa: Buztingintza eta zeramika tailerra Zubiate labea

Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.



19:45
20:45

Txistu ikastaroa

Beheko-errota Musika Eskola, Eskoriatza | Ikastaroak

Txistua jotzen ikasteko ikastaroa antolatu du Beheko Errota musika eskolak. Irapena: Apirilaren 28tik ekainaren 16ra Egunak: Ostiralak Ordutegia: 19:45 – 20:45 Irakasle: Domentx Ucin Prezioa: 20 € ikastaro osoa Informazio gehiago: Beheko Errota Musika Eskola 943 71 45 59 musikesko@hotmail.com 

Txistu ikastaroa Beheko-errota Musika Eskola

Txistua jotzen ikasteko ikastaroa antolatu du Beheko Errota musika eskolak.

  • Irapena: Apirilaren 28tik ekainaren 16ra
  • Egunak: Ostiralak
  • Ordutegia: 19:45 – 20:45
  • Irakasle: Domentx Ucin
  • Prezioa: 20 € ikastaro osoa

Informazio gehiago:



12:00
20:00

Erakusketa: 'Arte bakarra bi hemisferiotzat'

Ibarraundi museoa, Eskoriatza | Erakusketak

Iñaki Ruiz de Eginoren 'Arte bakarra bi hemisferiotzat' erakusketa maiatzaren 4ean inauguratuko da.

Erakusketa: 'Arte bakarra bi hemisferiotzat' Ibarraundi museoa

Iñaki Ruiz de Eginoren 'Arte bakarra bi hemisferiotzat' erakusketa maiatzaren 4ean inauguratuko da.



Sendabelarrak

Ekin Emakumeak- Pablo Uranga 4, Arrasate

Aurten ere Arizkurengo Sandra izango dugu gurekin sendabelarren ikastaroa eskaintzen. Maiatzaren 5etik 7rako asteburuan Ekin Emakumeak elkartean!

Sendabelarrak Ekin Emakumeak- Pablo Uranga 4 Aurten ere Arizkurengo Sandra izango dugu gurekin sendabelarren ikastaroa eskaintzen. Maiatzaren 5etik 7rako asteburuan Ekin Emakumeak elkartean!


10:00
14:00

Lorabarri astea Aramaion

Aramaio

MAIATZAK 6 zapatua: GARAGARDO IKASTAROA 10:00-14:00 Sastiñan Etxean ditugun baliabideekin edo era errazean moldatu ditzakegun gailuekin garagardoa egingo dugu. Horretarako denon artean garagardo lote txiki bat egingo dugu ETXEANDIA garagardotegiaren eskutik. Ikastaroan dirauen bitartean garagardo dastaketa bat egingo da, mokadutxo batekin lagunduta. Izen-ematea: plaza mugatuak izango dira. aramailurkt@gmail.com / 688695763 Ordainketa: 10 €, egunean bertan egingo da   MAIATZAK 7 domeka: BELAR META 10:00 PARKEAN Guraso elkarteak antolaturik belar meta egingo da haurrekin.   MAIATZAK 9 martitzena: BUZTIN TAILERRA 14:00-16:00 eskolako haurrekin 17:00-19:00 JUBILATUEN ELKARTEAN Sane Fisioterapiako lagunak etorriko dira buztinak, naturak oparitu digun mirari honek, eguneroko bizitzan aurkitzen ditugun osasun arazo askori aurre egiteko ze baliabide eskaintzen dituen azaltzeko. Tailer honetan buztinaren erabilpen terapeutikoak ikasiko ditugu. Baita beronen prestatze, emate eta gordetzeko modurik egokienak ere. Oinarrizko ezagutza hauetaz baliatuz edozein estutasuni aurre egingo diogu, batez ere haurrak badituzu. Buztinarekin etxean ia beti izan ohi dugun botikinaz ahaztu ahal izango gara.   MAITZAK 10 eguaztena: ORTU ETA BASO BIOANITZEN ONURAK 19:00 Sastiñan Iñaki Etxebeste biologoaren eskutik aurkezpen-tertulia   MAIATZAK 11 eguena: ALTZA PORRU 18:00 Sastiñan Jakoba Errekondo, Joseba Larratxe "Joxevisky" eta "Mattin" Martiarenaren eskutik KomikHitzaldia. Jakobak ematen dituen landareei buruzko azalpenen inguruan sortuko ditu bere irudiak Joxeviskyk eta Mattinek bat-batean eta publikoaren bistan. 0-100 urte bitarteko adina dutenentzat oso gomendagarria, umorerako eta zirikarako tartea eta herritarrek ortuari buruzko jakingaiak landuko dituzte.   MAIATZAK 13 zapatua: LORABARRI AZOKA 11:00-14:00 Bixente Goikoetxea plazan Aramaioko eta Bizkaiko ekoizleak

Lorabarri astea Aramaion

MAIATZAK 6 zapatua: GARAGARDO IKASTAROA

10:00-14:00 Sastiñan

Etxean ditugun baliabideekin edo era errazean moldatu ditzakegun gailuekin garagardoa egingo dugu. Horretarako denon artean garagardo lote txiki bat egingo dugu ETXEANDIA garagardotegiaren eskutik.

Ikastaroan dirauen bitartean garagardo dastaketa bat egingo da, mokadutxo batekin lagunduta.

Izen-ematea: plaza mugatuak izango dira. aramailurkt@gmail.com / 688695763

Ordainketa: 10 €, egunean bertan egingo da

 

MAIATZAK 7 domeka: BELAR META

10:00 PARKEAN

Guraso elkarteak antolaturik belar meta egingo da haurrekin.

 

MAIATZAK 9 martitzena: BUZTIN TAILERRA

14:00-16:00 eskolako haurrekin

17:00-19:00 JUBILATUEN ELKARTEAN

Sane Fisioterapiako lagunak etorriko dira buztinak, naturak oparitu digun mirari honek, eguneroko bizitzan aurkitzen ditugun osasun arazo askori aurre egiteko ze baliabide eskaintzen dituen azaltzeko.

Tailer honetan buztinaren erabilpen terapeutikoak ikasiko ditugu. Baita beronen prestatze, emate eta gordetzeko modurik egokienak ere.

Oinarrizko ezagutza hauetaz baliatuz edozein estutasuni aurre egingo diogu, batez ere haurrak badituzu. Buztinarekin etxean ia beti izan ohi dugun botikinaz ahaztu ahal izango gara.

 

MAITZAK 10 eguaztena: ORTU ETA BASO BIOANITZEN ONURAK

19:00 Sastiñan

Iñaki Etxebeste biologoaren eskutik aurkezpen-tertulia

 

MAIATZAK 11 eguena: ALTZA PORRU

18:00 Sastiñan

Jakoba Errekondo, Joseba Larratxe "Joxevisky" eta "Mattin" Martiarenaren eskutik KomikHitzaldia.

Jakobak ematen dituen landareei buruzko azalpenen inguruan sortuko ditu bere irudiak Joxeviskyk eta Mattinek bat-batean eta publikoaren bistan. 0-100 urte bitarteko adina dutenentzat oso gomendagarria, umorerako eta zirikarako tartea eta herritarrek ortuari buruzko jakingaiak landuko dituzte.

 

MAIATZAK 13 zapatua: LORABARRI AZOKA

11:00-14:00 Bixente Goikoetxea plazan

Aramaioko eta Bizkaiko ekoizleak

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»