Apirilaren 7an, egubakoitzean, Korrikari ongietorria emateko, herriko ikastetxeetako haurrekin Korrika Txikia egingo da. 10:30ean hasita, Haur Hezkuntzako haurrek eliza paretik Herriko Plazarainoko bidea egingo dute. Ondoren, LHkoek Jose Arana zaharren egoitza, Antsoategiko biribilgunea, Sorautz, Sanjuan kalea, Dorleta auzoa, Aranburuzabala eta Herriko Plaza ibilbidea egingo dute.
Korrika Txikia egingo dute herriko hiru ikastetxeek. Haur Hezkuntzakoek egingo duten ibilbidea: Pausoka haur eskola-Andarmari-Mitarte-Durana-Herriko Plaza Lehen Hezkuntzakoek bigarren buelta ere egingo dute: Herriko Plaza-Errekabarren-Pausoka-Loramendi-Bizkaia kalea-Araba ibilbidea-Mitarte-Durana-Herriko Plaza Herriko Plazan bukaera ekitaldia izango da: bertsoak, gozokiak…
• 15:00 Korrika Txikia eta txokolate-jana.• 17:30 Azken Eguzkilorea ikuskizuna Mendizaleen plazan. Horrekin batera Uemaren erakusketa ikusgai buztin gelan.
Oñatiko Korrikako batzordeak eta hiru ikastetxeak elkarrekin antolatuta, Korrika Txikia egingo dute: 15:00etan, Korrika Txikia herriaren erdigunean 17:00etan, txokolate jana Foruen plazan 18:00etan, txorimaloak herriko kaleetan zehar 22:00etan, BatZuk dokumentala eta Txikiren bakarrizketak saioa gaztetxean
Apirilaren 8an, 00:30-01:00 tartean, iritsiko da Korrika20 (egubakoitzetik zapatura arteko gauean) Antzuolara. Hori dela eta, apirilaren 7an, ekintza ugari izango dira Korrika aurreko giroa berotzeko. Zozketa ere antolatu dute, eta besteak beste, herri kilometro bat zozketatuko dute.
Txit oilo txikia eta katuak. Musika tailerra eta gitarra ikasleak. Zabalotegi aretoan.
Apirilean musika egitarauaren barruan, flauta ikasleek emanaldia eskainiko dute.
Azken urteetan Tolosan eta Altsasun izandako atxiloketen harira, Arrasateko Gaztetxean izango dira bertako gazteak ostiralean, 19:00tan, egingo den mahai inguruan.
Korrikaren etorrera girotzeko taberna zabalduko dute Pagaldaixenean eta kontzertu akustikoak izango dira: Ihara&Alberdi eta Eñaut Zubizarreta, Trigger.
Korrikako egitarauaren barruan. Ordu erdi irauten duen dokumentalean “Euskal Herriko esparru desberdinetako hainbat euskaldunen aniztasuna agertzen da”. Euskaldun horiek Maika Etxekopar, Ander Larunbe, Elena Caballero La Basu eta Daniel Alvarez dira, pelikularen protagonistak. Euskalduna izateko milaka modu daude eta haiek, bakoitzak bere kultura-aniztasunetik, bat egin dute euskararekin. Haiekin batera, BATZUK gehiago gara. Horren segidan, Jon Martinez Esnaola donostiarraren Txikiren bakarrizketa saio umoretsua egongo da.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Madrilgo Guadarrama mendizerrara irteera antolatu du Besaide Mendizale Elkarteak, apirilaren 29tik maiatzak 1era. Oraingoz, 30 pertsonek eman dute izena; gutxienez, 40 pertsonako taldea osatu nahi dute, irteeraren gastuei aurre egiteko. Hori hala, izen-emate epea luzatu dute: apirilaren 13ra arte egongo da zabalik.