Valleko kondea, modernitatea eta tradizioa; garai aldaketa baten isla erakusketa zabalduko dute Arkupen. Ignacio de Murua y Alzolaren, Valleko kondearen, argazkien erakusketa da. Argazkiek XIX. zein XX. mendeko eguneroko bizitza erakusten dute.
Leizarra musika eskolako ikasleek dantza emanaldia eskainiko dute Arkupen.
Atzerriko ikasketak hemen nola homologatu jakiteko azalpenak emango ditu Bidez Bide elkarteko kide batek
18:30 Piano ikasleen kontzertua. Zabalotegi aretoan. 18:30 Tronpa eta klarinete ikasleen kontzertua. Musika eskolan. 18:30 Biolin, biola eta soka taldearen emanaldia. Ospitaleko elizan. 19:00 Txistu taldea. Aroztegi aretoan.
Tolosako bost gazteri 2 eta 5,5 urte bitarteko espetxe zigorrak eskatzen dizkiete. Isunetan 50.000 eurokoeskaerak dituzte. Guzti hori zela izan den azaltzen hainbat hitzaldi ari dira ematen Euskal Herri osoan zehar, horretarako prestatu duten dokumental batekin. Gaur egun zela aurkitzen diren eta egoerari buelta emateko hemendik aurrerako asmoak azalduko dituzte.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Datorren astean hasiko da berriz joskintza tailerra, oraindik toki batzuk daude, beraz, izena eman nahi baduzu, orain duzu aukera!
Datorren astean hasiko da berriz joskintza tailerra, oraindik toki batzuk daude, beraz, izena eman nahi baduzu, orain duzu aukera!
Madrilgo Guadarrama mendizerrara irteera antolatu du Besaide Mendizale Elkarteak, apirilaren 29tik maiatzak 1era. Oraingoz, 30 pertsonek eman dute izena; gutxienez, 40 pertsonako taldea osatu nahi dute, irteeraren gastuei aurre egiteko. Hori hala, izen-emate epea luzatu dute: apirilaren 13ra arte egongo da zabalik.