-Jaialdia18:30ean hasiko da eta parte hartuko duten taldeak hauek dira, hurrenez hurren: -Eskolako umeak-Alaiak abesbatza-Trikitixa eskola-Bixente Goikoetxea abesbatza-Flamenkoa-Papargorri abesbatza-Maria, Idoia eta Leire kantariak-Bertso eskola-Euskal dantza -Korrika Txikia 14:30ean egingo da, San Martin eskolatik abiatuta.
Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna dago iragarrita domekarako, apirilak 2. Udal liburutegitik ipuin kontalari saio berezia iragarri dute.
Pake Leku erretiratuen elkarteak urteko batzar orokorra egingo du.
Elkar Hezi ikastetxeko DBH 4. mailako Kultura Klasikoko ikasleek, laugarren urtez antzinako antzerkia eta gaur eguneko gizarte arazoak lotzen dituen antzerki obra antolatu dute. Eguzki Zubia da antzezlea.
Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.
Datorren astean hasiko da berriz joskintza tailerra, oraindik toki batzuk daude, beraz, izena eman nahi baduzu, orain duzu aukera!
Datorren astean hasiko da berriz joskintza tailerra, oraindik toki batzuk daude, beraz, izena eman nahi baduzu, orain duzu aukera!
Pako Manhattanen arrasatearrak argazki erakusketa irakiko du Hilbehera tabernan.
Madrilgo Guadarrama mendizerrara irteera antolatu du Besaide Mendizale Elkarteak, apirilaren 29tik maiatzak 1era. Oraingoz, 30 pertsonek eman dute izena; gutxienez, 40 pertsonako taldea osatu nahi dute, irteeraren gastuei aurre egiteko. Hori hala, izen-emate epea luzatu dute: apirilaren 13ra arte egongo da zabalik.