Goienaren magazinea. Debagoieneko gertaerak, tokiak, jarduerak, berriak edota pertsonak protagonista dituen saioa. Kanpoko erreportajeak, platoko elkarrizketak eta solasaldiak batzen ditu.
Debagoiendarrak mundutik: Paulo Bikuña
Debagoiendarrak mundutik HEMEN DEBAGOIENA

2014tik Irlandan bizi da Paulo Bikuña bergararra. Lehen, Dublin hiriburuan bizi zen, baina pandemiaz geroztik, Kerry konderrira lekualdatu da, Killarney herrixkara. TikTok sare sozialean dihardu lanean: "Algoritmoa oso landua du eta erabiltzaileari gustatzen zaiona bakarrik erakusten dio; hor dago TikToken hazkundearen gakoa", adierazi du.