Hika eta noka ikastaroa, mahai-ingurua eta ekimen gehiago AEDren eskutik

Egun pozgarria izan zen atzo, martitzena, AED elkartearentzako; izan ere, atzo banatu zituzten 37. Arrasate Literatur Lehiaketako sariak. Atzoko ekitaldiaren gainekoak eta datozen asteetarako dituzten asmoen inguruan jardun du AEDko kide Itxaro Artolak gaurko, eguaztena, Arrasate Irratiko Zaku bete kontu saioan.