Zazpi elizateak zeharkatu, horiek ezagutzeko asmoz

Imanol Beloki Unamuno mai 15, 11:22 Eskoriatza

Eskoriatzako zazpi elizateen oinezko martxa domeka honetan egingo dute. Bi urtean behin egiten den martxa da eta edizio bakoitzean ibilbidea aldatzen da. Hori horrela, guztira, 29 kilometro dituen ibilbidea egingo dute parte-hartzaileek, eta, 07:00etan Fernando Eskoriatza plazatik abiatuta, honako hau izango da ibilbidea: Eskoriatza-Bolibar-Mendiola-Gellao-Apotzaga-Marin-Zarimutz-Mazmela-Eskoriatza. Hamarretakoa, berriz, San Adrianen emango dute.

'Debagoieneko egoera eta aukera energetikoak' erakusketa ibiltaria ireki dute Eskoriatzan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria mai 14, 16:25 Eskoriatza

D2030 ekimenak azken asteotan eginiko hitzaldietako informazioa dago jasota erakusketan, herritarrengana are gehiago heltzeko asmoz; bailarako beste herri batzuetan ere ikusgai izango da. Hilaren 24an, berriz, egun osoko jardunaldiak egingo dituzte, Arrasaten.

Kultura etxean, Eskoriatza
Huhezi, Eskoriatza
Santa Marina plazan, Eskoriatza
Santa Marina plazan, azokan, Eskoriatza
Osteguna 16 eguraldia Min: 8ºC
Max: 18ºC
Ostirala 17 eguraldia Min: 8ºC
Max: 18ºC
Larunbata 18 eguraldia Min: 9ºC
Max: 18ºC

AEMET-ek emandako informazioa