Itsarazen aurkako mobilizazioa egin dute Arrasate Institutuko ikasleek Aramaioko Gazte Asanbladak deituta

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko mai. 3a, 09:51

Arrasateko Institutuan ikasleek lanuztea egin zuten apirilaren 30ean Aramaio Tropikaleko Gazte Asanbladak deituta, Statkraft enpresak Aramaion egiteko asmoa duen Itsaraz parke eolikoaren harira.

 35 ikasle inguruk hartu zuten parte apirilaren 30erako Aramaio Tropikaleko Gazte Asanbladak deitu zuen Itsaraz parke eolikoaren aurkako mobilizazioetan. Proiektuaren aurka daudela adierazteko paroia egin zuten eta mobilizazioari hasiera emateko hitzaldia eman zuten asanbladako bi kidek eta ondoren, elkarretaratzea egin zuten institutuko patioan.

Adierazi dutenez, ekintzen helburua izan zen adieraztea eolikoen problematika ez dela soilik Aramaioren kontua, asanbladako kideen esanetan, ondorioak inguruko herriek ere pairatuko baitituzte: "Beharrezkoa ikusten genuen, bi urtez isilpean mantendu duten proiektu suntsitzaile hau argitara ateratzea, eta ingurukoei zer gertatzen ari den erakustea. Horrez gain azpimarratzekoa da parke honek, edukiko dituen eraginak sekulakoak izango direla, bai animaliengan, naturan eta gizakiarengan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak