Mugimendu Sozialistako Eider Elorzak adierazi zuenez, Bergarako jaietan txosna izateko eskubidearen aldarrikapena iaztik datorren kontua da: "Aldarrikatzen duguna da herriko eragile guztiek izatea eskubidea txosna bat jartzeko. Izan ere, Bergaran ez dago berme erreal bat eragile guztiek aktiboki eta modu jarraituan txosna bat kudeatzea ahalbidetuko duena. Zentzu horretan, irtenbide bat planteatu diogu Udalari baina pasibotasun handia nabaritu dugu. Hori salatu nahi izan dugu gaur [atzo] eta topatu dugun alternatibaren berri eman. Txosna bat muntatuko dugu plazan, egitarau bat izango duena". San Martin plazan jarriko dute txosna, Udalak jarri ohi duen txosnaz gain; iaz Udalaren San Martin plazako txosna kudeatu zuen Mugimendu Sozialistak.