Herriko Plazan elkartuko dira bost taldeak, eta talde argazkia atera ostean, abestera joango dira. Talde bakoitzak bi gunetan abestuko du, 12:30ean lehenengo gunean eta 12:45ean bigarren gunean. 13:00etan, berriz plazan elkartuko dira (euria egiten badu, Biteri plazan), eta talde bakoitzak bi abesti abestuko ditu. Jaialdiari amaiera emateko, Olatz Zugastiren Bizirik gaudelako kantua abestuko dute ikasle guztiek elkarrekin.
Eguraldiaren araberako bi ibilbide antolatu dituzte. Hala, euria egiten ez badu, honako ibilbide hau egingo dute: Arotz plaza, Arbolapeta, Portaloia, Biteri, Garibai Etorbidea (Iturbide egoitza parean). Amaiera Herriko Plazan izango da.
Euria egiten badu, ordea, Taupako arkupeetan, Jokin Zaitegi plazan, udaletxeko arkupean, parrokiako arkupea eta Biteri plazan ariko dira kantuan. Amaiera, Biteri plazan izango da.
Honako hauek izango dira, besteak beste, kantatuko dituzten abestiak: Esna zaitez (kantu kolore), Ixil ixilik dago (Oskorri), Eguzkilorea (Neomak) eta Itzulera (Zetak).
Herria kantari jaialdiak garai baiteko Abesbatzen Topaketa ordezkatzen du. Azken abesbatzen topaketa 2019an izan zen, Amaia antzokian.