Gipuzkoako Foru Aldundiaren datuen arabera, 2023ko errenta aitorpena arrasatearren %22k egin zuen euskaraz. "2006. urtetik 16 puntu egin ditu gora errenta aitorpena euskaraz egin duten herritarren kopuruak", diote Udaletik.
Hala, Udalak errenta aitorpena euskaraz egitera gonbidatu nahi ditu oraindik pausoa ematera animatu ez diren arrasatearrak. "Era horretan, euskarari bide berriak irekitzeaz gain, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen baita".