Laburbira zirkuituaren aurtengo emanaldia zortzi lanek osatzen dute, denak ere azkeneko urtean eta euskaraz ekoiztutakoak; hona hemen film labur horiek:
- Erro (Zuz.: Amaia Lejarreta)
- Dena asmatuta dago (Zuz.: Jone Arriola)
- Katalinaren zoria (Zuz.: Guillermo Ordas)
- Babesa (Zuz.: Ander Iruretagoyena)
- Mundu berri bat (Zuz.: Mikel Alvarez)
- Zirrara (Zuz.: Ane Cuesta)
- Talkak (Zuz.: Ilune Diaz eta Jordi Nuet)
- Betizu buru (Zuz.: Kim Maiteny)
Apirilean abiatu zen zirkuitu hori eta maiatzaren 12ra bitartean Euskal Herriko 38 herritan emango dituzte.
Arantzazuren gaineko dokumentala
Gaur, martitzena, ostera, Arantzazu. 36 zm, 5 mende, herri 1 dokumentala emango dute Goienagusik antolatuta. Frantziskotarrek arlo sozial, kultural eta espiritualean herriari egindako ekarpena jasotzen du lanak. Horrekin batera, Arantzazuk bere baitan eskaintzen dituen natur baliabideak eta bake giroa. Euskal Herriko askotariko ahots ezagunek egindako gogoetak jasotzen ditu dokumentalak.
Emanaldia borobilduko dute Pello Sarasua zuzendariaren aurkezpenarekin eta solasaldiarekin.