Maiatzaren 18an dator bueltan Loramendiren Euskararen Eguna

Mirari Altube Arrese 2024ko mai. 7a, 17:51

Euskararen Eguneko bazkarirako txartelak.

30. urteurrenaren baitan egun guztiko egitaraua prestatu dute eta bazkarirako txartelak dagoeneko salgai izango dituzte Durana kaleko bulegoan. Astelehena, hilaren 13a, izango da horiek eskuratzeko azken eguna.

"Loramendiren eta bereziki euskararen bueltan jende asko batzen zuen eguna izaten zen sasoi baten eta hori berreskuratu gura dugu", adierazi du zuzendaritzako kideek. Horretarako egun guztiko egitaraua prestatzen dihardute.

Eguerdi partean emango diote hasiera Lekaixoka bertso eskolakoen kalejirarekin, eta ondoren, bazkaltzeko elkartuko dira Durana kalean. Bazkalostea bingo musikatuarekin girotuko dute, eta iluntzean, Zuttik elektrotxarangak dantzan jarriko ditu herritarrak. Gaua hasiko du Albina Stardust eta Divina Comediaren ikuskizunak eta bukatu Gautegun taldearen erromeriak.

Bazkarirako txartelak astelehena arte izango dituzte salgai Loramendiren bulegoan: helduena, 22 eurotan –beganoa ere badago– eta haurrena, 12 eurotan –zeliakoentzat ere badago–.  

Hona hemen menuak:

  • Helduena: entsalada mistoa, iberikoak, baserriko oilaskoa parrilan eta Ezeiza pasteltxoak.
  • Beganoa: entsalada mistoa, kroketa beganoak, barazki menestra, lasaña beganoa eta piña.
  • Haurrak: patea, urdaiazpikoa, kroketak, hanburgesa eta saltxitxak parrilan patatekin eta izozkia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak