Maiatzaren 25ean egingo da Eguzkierripa Rock jaialdiaren 15. edizioa

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko mai. 7a, 17:31

2022ko Eguzkierripako une bat. (Argazkia: Goiena).

15. urteurrenaren harira berreskuratu egin dute herri bazkaria eta dagoeneko eros daitezke bazkarirako txartelak Añai tabernan 18 eurotan.

Egun osoko egitaraua antolatu dute Eguzkierripa Rock jaialdiaren 15. urteurrenerako. 12:30ean herri poteoa egingo dute eta ondoren, 14:30ean izango da herri bazkaria kanpoko frontoian. Leku berean, baina 17:00etan, pelota partidua jokatuko dute Karni eta Asierrek Etxezarreta anaien aurka.

21:30ean hasiko dituzte kontzertuak Andra Mari ermitan, eta aurten sei taldek joko dute. The Gominols, The mindfucks, Xementerio, Rukula, Gorroto eta Coyunda & Ñacundá taldea arituko dira.

Herri bazkaria bueltan

Azken bizpahiru urtetan, herri bazkaria egin ez badute ere, antolatzaileek azaldu dute, 15. urteurrena dela eta berreskuratu dutela bazkaria. Dagoeneko salgai daude bazkarirako txartelak 18 eurotan Aramaioko Añati tabernan. Era berean adierazi dute menu beganoa edo begetarianoa nahi duenak eguzkierriparock@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak