Arabako Eskolarteko lehen kanporaketa bihar izango da Sastiñan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko mai. 8a, 10:02

Iazko Eskolarteko finaleko talde argazkia. (Argazkia: Goiena).

Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala ere Aramaion izango da, maiatzaren 18an, kultura etxean.

Arabako 12 eta 18 urte bitartekoen Eskolarteko Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketa jokatuko da Aramaioko Sastiña ermitan bihar, maiatzaren 9an, 19:00etan. Hegoi Azkarate, Anitz Abarrategi eta Ane Arexolaleiba aramaioarrekin batera hartuko dute parte saioan Hegoi Amabizkak, June Astegietak eta puntuatuko ez duen beste bertsolari batek. Sarrera librea da.

Beste bi kanporaketak Aldaben eta Kanpezun izango dira, maiatzaren 10ean eta 16an, hurrenez hurren. Eta, azkenik, finala ere Aramaioko kultura etxean jokatuko da, hilaren 18an, 17:30ean hasita; 12-14 urte bitarteko gazteen taldekakoa eta 14-18 urteko bitartekoen finala izango dira.

Bestalde, Lehen Hezkuntzako ikasleek 3-6 lagun arteko taldeek maiatzaren 10era arte dute aukera lau kopla edo bi bertso aurkezteko. Eskualde bakoitzean topaketa bat egingo da, lan aukeratuen egileek euren bertsoak jendaurrean kantatzeko. Gorbeialdekoa maiatzaren 17an izango da, Legution.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak