Logoa

HEMEN DEBAGOIENA

Kerik Gabeko Egunaren harira, hainbat ekintza Arrasaten

  Gizartea  Arrasate HEMEN DEBAGOIENA

Eguaztenean, maiatzak 31, ospatu zen Kerik Gabeko Eguna 29. urtez. DBHko ikasleak tabakismotik prebenitzeko, eskualdeko hainbat ikastetxek hartu dute parte Kerik Gabeko Gazteak programan, eta horren barruan egin den Gipuzkoako logotiko onena Gaztelupe-Arizmendiko Gizane Oleak egin du. Erretzeak dakartzan kalteen berri ere eman dute Seber Altuben jarritako informazio puntuan.

'Erguin jatetxea' antolatu du Arrasate Herri Eskolak

  Hezkuntza  Arrasate HEMEN DEBAGOIENA

Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleek, lehengaiak batu, janaria prestatu eta jatetxea goitik behera antolatu dute irakasleen laguntzarekin. Bazkaltzera, ikasleen gurasoak joan dira "ilusioz gainezka".

Transvulcania: distantzia luzeko mendi lasterketa ezagutuz

  Kirola  Arrasate HEMEN DEBAGOIENA

Sei arrasatear izan dira maiatzean Kanariar Uharteetan egiten den Transvulcania mendi lasterketan. Lasterketaren nondik norakoak eta sei eguneko bidaiaren esperientzia kontatu digute horietariko lasterkari batzuek.

Itxaso Gonzalez, MUko diseinuko irakaslea: "Diseinuak produktuari balio erantsia gehitzen dio"

  Kirola  Arrasate HEMEN DEBAGOIENA

Industria diseinuak kirolean dituen aplikazioak aztertu dituzte Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroak antolatuta Garaia Berrikuntza Gunean egin den jardunaldi baten. Bertan Spiuk, Ternua, Arteman eta Ixi Wood enpresek hartu dute parte. Itxaso Gonzalez, Mondragon Unibertsitateko diseinuko irakasleak jardunaldiaren berri eman digu. 

Supituki inprobisazio taldea prest dago lehen emanaldirako

  Kultura  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Gaur, hilak 2, 22:30ean Oñatiko Gaztelekuan eskainiko du lehen antzerki inprobisatu ikuskizuna Irazan Antzerki Guneko Supituki taldeak, Kilometroak 2017ko ekitaldien barruan. Emanaldiaren aurretiko azken entrenamenduan jasotakoak erakutsiko dira erreportajean.

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Ekainaren 1eko Hemen Debagoiena saioa.

Maddalen Iriarte: "EH Bildu berrian, alderdi politikoek beraien lekua izango dute, baina baita ni bezalako independienteek ere"

  Politika  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Sei urteko ibilbidearen ostean, hitzordu garrantzitsua izango du datorren ekainaren 17an EH Bilduk. Izan ere lau alderdi politikoren koalizio soila izatetik, izaera propioa izango duen alderdia izatera pasatuko da.  EH Bilduko legebiltzarkide Maddalen Iriartek azaldu ditu aldaketarako arrazoiak eta horretarako martxan den prozesua.

Maite Agirre, Bergarako kultura zinegotzia: "Udal moduan, alkoholaren kontsumo arduratsua bultzatu behar dugu"

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Egubakoitzean hasiko dira Bergarako Pentekosteak, eta martitzenera bitartean, askotariko ekintzaz osatutako egitarauaz gozatu ahalko dute herritarrek. Maite Agirre, Bergarako ondare, kultura eta jaietako batzordeburuak jaiak nola prestatu dituzten eta aurten egongo diren berrikuntzak zeintzuk izango diren azaldu digu.

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Maiatzaren 31ko Hemen Debagoiena.

Bergarako Elosu auzoko bizilagunek txondorra egin dute

  Kultura  Bergara HEMEN DEBAGOIENA

Afari batetik irtendako egitasmoak ikusmina sortu du Bergarako Elosu auzoan. Izan ere, auzolanean txondorra egin dute aspaldiko ohitura berreskuratuz. Haizeak botatako pagoa erabiliz, ikatza izango dute hemendik 15 egun inguru barru.

Aitziber Kortazar: "Askotariko gaiak landuko dira Dolmenen Ibilbidera egingo diren bisita gidatuetan"

  Kultura  Bergara  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Karakate-Agirreburu banalerroa zeharkatzen du Dolmenen Ibilbidea delakoak, eta hiru udalerri lotzen ditu: Soraluze, Elgoibar, eta Bergara. Datozen hilabeteetan bederatzi bisita gidatu egingo dituzte bertara, lehenengoa, ekainaren 11an. Debegesako Turismo eta Garapen Jasangarriko arduradun Aitziber Kortazarrek azaldu ditu ekimenaren nondik norakoak.

'Hemen Debagoiena'

  Gizartea  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Maiatzaren 30eko Hemen Debagoiena.

Gereziak inoiz baino goizago gorritu dira

  Ingurumena  Eskoriatza  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Aurtengo neguko eta udazkeneko eguraldi leunagatik, gereziak ohi baino lehenago gorritu dira baserri askotan. Esaterako, Eskoriatzako Gellao elizateko Altzalde baserrian, gereziondo batek ohi baino hamabost egun lehenago eman ditu fruituak.

Maria Cruickshank: "Gozada bat izan da Carmen Machirekin lan egitea"

  Kultura  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Oñatiko Udal Euskaltegian izan da Maria Cruickshank aktore oñatiarra, bertako ikasleek gonbidatuta. Kazetari lana egin dute ikasleek eta bere aktore bizitzaren berri galdetu diote. Goenkale telesailean hasi zuen Cruickshankek ibilbide profesionala, eta antzerkian eta zineman ere ibili da orain artean.

Batukaden topaketak emandakoa gertutik

  Kultura  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Arrasaten egindako batukaden topaketak emandakoa protagonisten ahotik eta danborren bitartez ezagutzen.