Logoa

HEMEN DEBAGOIENA

Eizagirre familiaren Laureaga jauregia ezagutzen

 Bergara HEMEN DEBAGOIENA

Basalgo auzoan sorterria zuen Eizagirre familiarena da Bergarako Laureaga jauregia. XVI. mendekoa. Oinplano laukizuzenekoa.

Iban del Campo: "Miraria da halako ekimena hamargarren edizioraino iritsi izana"

  Kultura  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Guztira 36 lan lehiatuko dira datorren astean, martxoaren 29tik 31ra egingo den Huhezineman, euskal film laburren jaialdian. Aurtengoa gainera, edizio berezia izango da, hamar urte beteko dituelako MUk antolatutako jaialdiak. Antolakuntza taldeko Idoia Davila ikasleak eta Iban del Campo irakasleak jaialdiaren nondik norakoen berri eman dute.

Aramaioko bertsolariekin azken finalaurrekoan

  Kultura  Aramaio  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Arabako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa jokatu zen zapatuan Aramaion. Andere Arriolabengoa izan zen oholtza gainean eta beste hainbat bertsolari eta bertsozale saioa gertutik jarraitzen.

Martxoak 20: Zoriontasunaren Eguna

 Debagoiena  Elgeta HEMEN DEBAGOIENA

Astelehena da gaur, baina astelehen berezia. Batetik, gaur sartu garelako udaberrian, eta bestetik gaur, martxoaren 20a, Zoriontasunaren Nazioarteko Eguna ere badelako. Datuen arabera Norvegia da herrialde zoriontsuena, eta gu zoriontsuak al gara?

'Egun batez' programa hastera doa

 Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Egun batez erreportaje saioa ekoiztu dute Mondragon Unibertsitateko laugarren mailako ikasleek. Programaren funtsa hainbat ogibide barru-barrutik ezagutzea izan da, eta bosteko taldetan banatuta; produkzioaz, grabaketez eta edizio lanez arduratu dira. Euren lanak Goiena Telebistan emitituko dira eguaztenetan, eta lehenengo saioa martxoaren 22an izango da, 21:00etan.

Gargolak, medailoiak eta zutabeak, Oñatiko unibertsitateko klaustroko elementu esanguratsuenak

 Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Rodrigo Mercado de Zuazolaren agindu egindako eraikineko klaustroan askotariko elementuak daude. Egile ezberdinenak dira. Hainbat apaingarri, hainbat egile.

Tamainak axola du?

 Debagoiena  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Gezurra badirudi ere, zakilaren tamainak ematen du buruko minik. Gurean batez besteko tamaina 14 zentimetrokoa den arren, gutxik onartzen dute 18 zentimetro baino txikiagoa dutela. Orain, gainera, ikerketa batek baieztatu duenez, oso ohikoa da, euroarekin gertatu zen moduan, zakilaren tamaina ere apur bat gora biribiltzea.

 

Laburbirari buruzko xehetasunak Leire Lardizabalekin

  Kultura  Arrasate  Bergara  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Joan den astean hasi zuen bere ibilbidea Azpeitian euskarazko film laburren zirkuituak, Laburbirak. Topaguneak antolatzen duen ekimenak hamalaugarren edizioa izango du oraingo hau, eta bi izango dira Debagoienean bisitatuko dituen herriak: Bergara eta Arrasate.

Arantza Otadui: "Karapaixoak udaberria hastear dagoela adierazten du"

 Arrasate  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Garizuma garaian gaude, karapaixoa oparitzeko sasoian. Baina zer adierazten du karapaixo bat oparitzeak? Noiztik datorren ohitura da? Eta zein lekutan oparitzen da udaberriko opila? Galdera horiek guztiak erantzun ditu Arantza Otadui historialariak Hemen Debagoiena saiorako.

Edorta Arana 'Euskadi' filmaren nondik norakoei buruz

  Kultura  Debagoiena  Leintz Gatzaga HEMEN DEBAGOIENA

Zapatu honetan, iluntze partean, Leintz-Gatzagako San Millan parrokiara doanak ez du mezarik aurkituko bertan, zinema emanaldi bat baizik. Eta ez edonolakoa: Euskadi filma emango dute, 1936an eta hiru dimentsiotan filmatu zen pelikula frantsesa. Nola heldu den pelikula hori Leintz Gatzagara? Erantzuna EHUko NOR ikerketa taldeko Edorta Aranak eman zigun Hemen Debagoiena saioan.

Bartzelonako 'World Mobile Congress'-en xehetasunak Gotzon Arzelusekin

  Teknologia  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Orain gutxi egin dute Bartzelonan World Mobile Congress delakoa, mugikorren teknologiaren arloan mundu mailan egiten den kongresu garrantzitsuena. Inoiz baino jende gehiago joan da bertara gainera: 108.000 bisitari izan ditu, iaz baino %7 gehiago.

Liburuak bizitza iturri

  Kultura  Debagoiena  Eskoriatza HEMEN DEBAGOIENA

Beti entzun dugu irakurtzea beharrezkoa dela. Orain baina, Yale unibertsitateak zientifikoki baieztatu du, horrenbeste aldiz irakasleek eta gurasoek esandakoak. Estatu Batuetan egindako ikerketa baten arabera, liburuak irakurtzen dituzten pertsonak bi urte luza dezakete euren bizitza.

'Argazki-klipa': Kepa Junkera & Sorginak taldea

 Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Asteazkenero, Hemen Debagoiena saioan ikus-entzuleek bidalitako argazkiekin 'Argazki-klipa' sortuko da programari amaiera emateko.
Argazkiak mugikor bidez bidali ahal dira 688690007 zenbakira (Whatsapp edo Telegram bidez).

Hilaren 26ra bitartean ikus daiteke 'Kilometroak 40 urte' erakusketa

 Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Bergaran estreinatu zen iaz Kilometroak 40 urte erakusketa. Bertan, jaiaren edizio bakoitzaren argazkiak, kronikak eta bestelako euskarriak jaso ziren, eta orain Oñatiko kultura etxean jarri dute ikusgai.

Abangoardiako sukaldaritzaren zaporearen bila

 Debagoiena  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Euskaldunok estimu handia diogu jateari, ospakizun guztiak mahaiaren bueltan hasi edo amaitzen baititugu. Azken urteotan, baina, Michelin izarrak ugaritu direnetik, abangoardia ia toki guztietara iritsi da eta errezeta originalak sortzeko bide horretan, ez ditugu produktua eta zaporea galdu?