Goienaren magazinea. Debagoieneko gertaerak, tokiak, jarduerak, berriak edota pertsonak protagonista dituen saioa. Kanpoko erreportajeak, platoko elkarrizketak eta solasaldiak batzen ditu.
Arrantza denboraldia ireki da Gipuzkoan, eta arrantzale debagoiendarrek arrantza egiteko aukera zabalagoa izango dute denboraldiak iraungo duen hilabete hauetan. Jarduera honen nondik norakoak ezagutzeko Aitor Iciar arrantzalearekin izan dira.