Goienaren magazinea. Debagoieneko gertaerak, tokiak, jarduerak, berriak edota pertsonak protagonista dituen saioa. Kanpoko erreportajeak, platoko elkarrizketak eta solasaldiak batzen ditu.
Bailarako dantzarien topagune izan da Arrasate
HEMEN DEBAGOIENA

Debagoieneko Dantzari Egunak 170 dantzari inguru batu zituen Arrasaten, zapatuan. Antzuolako Oinarin, Aretxabaletako Leizarra, Oñatiko Oñatz, Arrasateko Txikitxu Arrostaitz eta Lore Gazteak –antolatzaileak–, eta aurten lehenengoz, Eskoriatzako Gorosarri elkartu ziren. Eguraldia lagun, sekulako giroa sortu zuten kaleetan zein plazaren bueltan.