Logoa

GAURKOAK

Oñatiko kirol azpiegiturak aztertzen ari dira

  Kirola  Oñati GAURKOAK

Oñatiko Udalak herritarrez eta eragileez osatutako taldea sortu du egungo kirol azpiegitura eta etorkizunean egin beharko  ziren aldaketen diagnosia egiteko. Hala, lehen fasea eginda, Zubikoa kiroldegian hainbat panel esplikatibo jarri dituzte, eta orain herritarrek beraien proposamenak jartzeko aukera izango dute egubakoitzera arte.

Esker on hitzekin eta hunkituta utzi dute zinegotzi kargua Askargortak eta Elortzak

  Politika  Bergara GAURKOAK

Apirileko osoko bilkurako protagonistak izan ziren EH Bilduko zinegotzi Lauri Askargorta eta Iosu Elortza. "Arrazoi pertsonalak" argudiatuta, zinegotzi kargua utzi zuten; esker on hitzak izan zituzten euren interbentzioetan, hunkituta. Bilkuren aretoa bete egin zen bi zinegotziak agurtzeko.

Amaitu dituzte Mekolaldeko pasabide berriaren lanak

  Komunitatetik  Bergara GAURKOAK

Azaroan eraitsi zen zubi zaharra eta jarraian, pasabide berria ezarri. Ordutik, inguruko urbanizazio lan guztiak burutu dira.

Jaiegunotan bisitari ugari izan dira Debagoienean, batez ere Aste Santuan

  Kultura  Arrasate  Bergara  Debagoiena  Leintz Gatzaga  Oñati GAURKOAK

Oñatin Aste Santuan turismo bulegoak antolatzen dituen bisita gidatuak egiten eta Arrikrutzen, guztira 1.300 pertsona izan dira. Horietako gehienak euskaldunak izan dira; ia %61a. Bergaran oraindik ez dituzte datu ofizialik eman, baina egon da bisitari mugimendua. Baita Leintz Gatzagako gatz museoan ere.

'Gipuzkoa berdinago' egitasmoa jarri du abian Aldundiak hizkuntza portaera bateratu bat adosteko

  Euskara  Debagoiena GAURKOAK

Bi hizkuntzen erabileran oreka edo berdintasunaren bila eredugarri izan litezkeen jokabide egokiak adostea du helburu Gipuzkoa berdinago egitasmoak, eta horretarako lurraldean erreferentzia diren hainbat erakunderengana jo du Aldundiak. Erakunde horietako ordezkariek gaur egin dute lehen bilera Markel Olano diputatu nagusiak gidatuta.

Partiduari buelta emanda, Rezusta irabazle etxean

  Kirola  Bergara GAURKOAK

Harrera beroa egin zioten atzo gauean Bergarako Udal Pilotalekura gerturatu ziren zaleek herriko pilotari txapeldunari aurtengo buruz buruko bere lehendabiziko partiduan. Hasieran Victor errioxarra bera baino gehiago izan bazen ere, Rezustak markagailuan aurre hartu zion eta 22ra iristea lortu zuen.

Euskarazko hitz kuriosoak

  Euskara  Debagoiena  Eskoriatza GAURKOAK

Zer da hitz arraro bat? Gutxi erabiltzen dugun hitz bat? Hitzak ez dira arraroak izaten, hitzak hizkuntza baten parte dira, hizkuntza aberats baten parte. Askotan, baina, horrenbeste entzuten ez diren hitzek gaizki-ulertu bat baino gehiago sor dezakete.

Garai bateko jaiak edo egungoak gurago?

  Gizartea  Arrasate  Debagoiena GAURKOAK

Bailableak eta guatekeak, txosna eta kontzertu bihurtu ditugu. Eta lehen egunez egiten bazen ere festa, orain, ekitaldi nagusiak gau partera pasatu dira. Nagusiek zer dute nahiago?

Turista ugari dabil egunotan Oñatin, bisita gidatuak aprobetxatuz

  Gizartea  Oñati GAURKOAK

Aste Santuko oporrak direla eta, turista ugari hurbildu da Oñatira egun hauetan, bertako altxorrak ikusi eta hauei buruz jakiteko asmotan. Urtero moduan, bisita gidatuak izan dituzte bertaratutakoek, Txokolateixian, unibertsitatean, San Migel parrokian eta beste hainbat lekutan.

Ziorlak irabazi du aurtengoa, iazko txapeldun Txalapartari gailenduta

  Gizartea  Arrasate GAURKOAK

13 elkarte gastronomikok hartu dute parte aurten SUDC elkarteak antolatutako doke txapelketan, eta Ziorlarentzat izan da txapela, iazko irabazlearen –Txalaparta– aurkako final lehiatua irabazi ostean –52-38–. Hirugarren Karkabal sailkatu da eta laugarren, berriz, Santa Marina.

Gurutzearen atzetik joan dira zenbait kristau, Portaloitik Santa Barbararaino

  Gizartea  Arrasate GAURKOAK

Gaur, egubakoitza, ohiturari jarraituz, Gurutz Bidea egin dute Arrasateko zenbait kristauk, Portaloitik Santa Barbara parkera. "14 egonaldiak eginez, gogoratzen dira ebanjelio pasartetan Jesusen nekaldiaren momentuak eta momentu bakoitzari gogoeta bat dagokio", azaldu du Horazio Argaratek, Arrasateko parrokoak.

Bikain aritu dira nerabeak Gaztekonkis abenturan

  Kirola  Aretxabaleta  Eskoriatza GAURKOAK

Eskoriatzako eta Aretxabaletako gaztelekuek Aste Santuko lehen egunetarako Gaztekonkis egitasmoa antolatu dute hirugarrenez. 12 eta 17 urte arteko gaztetxoak gustura ari dira egun hauetako ekintzetan murgilduta, lehiakor, eta eguraldia lagun dutela.

Bizikleten eta oinezkoen elkarbizitza hobetzen laguntzeko dekalogoa egin dute Oñatin

  Kirola  Oñati GAURKOAK

Herriko erdigunean oinez edo bizikletan doazenen arteko elkarbizitza errazten lagunduko duen dekalogoa egin du Oñatiko Udalak. Hiru ikastetxeekin eta Txirrinkarekin batera adostu ditu hamar puntuak, lehentasuna oinezkoari emanez.

Futbolera gerturatzeko aukera Lehen Hezkuntzako neskendako

  Kirola  Aretxabaleta  Debagoiena GAURKOAK

Aste Santuko opor garaia dela aprobetxatuta, neskendako futbol topaketa antolatu dute lehen aldiz Debagoienean. 8 eta 12 urte bitarteko neskendako bi entrenamendu saio izan dira Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian. Antolatzaileak zein protagonistak gustura aritu dira askorendako baloiarekin lehen harremana izan diren saioetan. 

"Bergarako zaleei asko eskertzen diet halakoetan ematen didaten babesa"

  Kirola  Bergara GAURKOAK

Beñat Rezustak herritarrei eskerrak eman nahi izan dizkie emandako indar eta animoengatik. "Beti esan izan dut oso eskertuta nagoela, asko mugitzen direlako". Horrez gain, bergararra eta Iker Irribarria "oso pozik" azaldu dira, domekan irabazitako txapela eskuan dutela.