Logoa

GAURKOAK

Andramaixak 2017: sukaldari xelebreen 'show'-a Oletan

  Kultura  Aramaio GAURKOAK

Araia-Asparrengo Umore Antzerki jaialdi entzutetsuak mugak gainditu eta Aramaioko Oletaraino iritsi da aurten. Baserriko Porrusalda izeneko emanaldiarekin barre ugari egin zuten ume, gazte zein nagusiek.

Andramaixak 2017: 'The Baba Yaga' kale animazioa

  Gizartea  Aretxabaleta GAURKOAK

Zuzeneko musikaz eta erraldoiez gozatu dute arratsaldean Aretxabaletako festetan. Durana kalean barrena ibili dira herritarrak gerria mugitu eta Mostruos de la Universal taldearekin batera dantzan.

Andramaixak 2017: Milagroko musika bandaren emanaldia, jendez lepo

  Kultura  Aretxabaleta GAURKOAK

Andra Mari eguna ospatzen ari dira Aretxabaletan, eta urtero bezela, Milagroko musika bandaren doinuek ez dute hutsik egin Durana kalean. Jende asko gerturatu da jo dituzten kantuez gozatzera.

Andramaixak 2017: jaien hasiera

  Gizartea  Aretxabaleta GAURKOAK

Aretxabaletako Andramaixetako txupinazoa ohi baino ilunagoa izan zen, Mikel Cresporen heriotzaren albistea tarteko, eta mendizale gaztea izan zuten gogoan ekitaldi xumean. Aurten UDA, herriko kirol elkartea izan da suziria jaurtitzearen arduraduna, festa giroko lau egunei hasiera emanaz.

Andramaixak 2017: Txalupa eroak

  Gizartea  Aretxabaleta GAURKOAK

Andra Mari egunaren bezperan, atzo, beroari aurre egin zieten umeek Arlutz taberna atzeko kantxan izan zitutzen ur-jolasekin.

Hilik aurkitu dute Piriniotan desagertuta zegoen aretxabaletarra

  Gizartea  Aretxabaleta GAURKOAK

Guardia Zibilak gaur aurkitu du Mikel Crespo Zuazua hogei urteko mendizalearen gorpua. Egubakoitz goizean Balaitus mendirantz bakarrik abiatu zenetik ez dute haren berririk izan, eta erreskate taldeko agente espezializatuak zapatutik ibili dira gaztearen bila. Itxura batean, mendian zebilela labandu eta erori egin zen, eta orain gorpua ateratzeko lanetan ari dira.

Andramaixak 2017: aurretik bizitzeko nahi irmoarekin

  Gizartea  Arrasate GAURKOAK

Ane Gorosabel arrasatearrak Bergarako baserri batean daukan bere ogibidea. Era guztietako barazki eta lekaleak landatzen ditu, ondoren kontsumo taldeen bitartez banatzeko. Berarekin elkartu gara baserritar gazteen errealitatea zein den ikusteko.

150 txirrindularitik gora 79. Leintz Bailarako lasterketan

  Kirola  Aretxabaleta GAURKOAK

Aretxabaletako Andramaixetan, ezinbesteko osagaia izaten da Leintz Bailarako Txirrindularitza lasterketa. Aurtengoa abuztuaren 16an egingo da, egueztena, 10:00etan hasita. 79. izango da, eta 80. urteurrenetik gertu egonda, Gipuzkoako lasterketa zaharrenetakoa da Aretxabaletakoa.

Mendizale aretxabaletarra aurkitu gabe jarraitzen dute

  Gizartea  Aretxabaleta GAURKOAK

20 urteko mendizale aretxabaletarra ostiralean abiatu zen Balaitous mendia igotzera, eta oraindik ez dago berari buruzko berririk. Guardia Zibilak gaztearen gertukoei helarazi die, gaur ez badute aurkitzen bihartik aurrera eremu zabalago batean egingo dutela bilaketa.

Furgoneta batek su hartu du Oñatin

  Gizartea  Oñati GAURKOAK

Atzo, domeka, 12:30ean herritar batek Oñatiko Udaltzaingora deitu zuen Kalegoienan furgoneta bat sutan zegoela jakinarazteko. Abisua jaso eta berehala udaltzainak bertaratu egin ziren, eta su itzalgailuarekin ibilgailuaren muturretik zetorren sua itzaltzen ahalegindu ziren, arrakasta barik. Hortaz, Zubillagako parkeko suhiltzaileak bertaratu behar izan ziren, eta haiek arduratu ziren sua itzaltzeaz.

Mairuen alardeko tropen buruzagi berria ezagutzen

  Gizartea  Antzuola GAURKOAK

2018an Antzuolako alardeak buruzagi berria izango du; Lander Dominguez. Aurreko bi buruzagiek 24, eta 18 urteko ibilbideak egin dituztela ikusita, epe luzerako izaera duen kargua hartzen duela jabetuta dago, baina ilusioz eta gogoz beterik hartzen du erronka berria.

Debagoiena ezagutzeko bi bisita gidatu asteburuan

  Kultura  Aretxabaleta  Debagoiena  Leintz Gatzaga GAURKOAK

Horietako lehena, 'Gipuzkoako Urre Zuria' izena duena, zapatuan egingo da 12:00etan. Bertan Gatzagako gatz-museoa bisitatuko dute, haren ekoizpena nolakoa zen ezagutzeko. Bigarrenak 'Elizateak Ezagutzen' du izena, eta Urkulu inguruan dauden Korueta eta Aozaratza elizateen misterioak landuko dituzte bertan.

Mugarik gabeko gitarra doinuez gozatzen

  Kultura  Bergara GAURKOAK

Joseba B. Lenoir taldeak zuzeneko berezia eskaini zuen atzo Bergarako Seminarioan. Joseba Baleztena buru, efektuen munduak eskaintzen dituen aukerez jositako zuzenekoa jo zuten. Joseba Sexty Sexersekin egin zen ezagun, baina egun bere taldearekin jotzeaz gain Willis Drummond eta Sumision City Blues taldeetan ere dihardu.

Oñatiko Kilometroak jaiko egitaraua definituta

  Gizartea  Oñati GAURKOAK

Irailaren 24 egun handia izango da Oñatirentzat, bertan ospatuko baita aurtengo Kilometroak jaialdia. Egitaraua eta ibilbideak definituta daude eta 40 ekitalditik gora izango dira herriko gune ezberdinetan.

Ines Iturricastillo bere kategoriako bigarren BUTSeko hirugarren proban

  Kirola  Bergara GAURKOAK

Egubakoitz gauean abiatu zen Basque Ultra Trail Series-eko azken proba Iruñatik Donostiara. Guztira 120 kilometro, 7.000 metroko desnibela, eta 14 tontor. Korrikalari Bergararrak 27 ordu behar izan zituen bi hiriburuen arteko bidea egiteko, eta bigarren postua eskuratu zuen bere kategorian, eta Euskadiko Txapeleketan.