Logoa

GAURKOAK

Uriburu kaleko meskita berria bihar zabalduko dute

 Arrasate GAURKOAK

Bihar goizean zabalduko dute meskita berria Uriburu kalean. Aurrekoa alokairuan zeukaten eta berria propietatean erosi dute, etorkizunerako inbertsio bezala.

Liburuaren eguna heltzear

GAURKOAK

Apirilaren 23an da Liburuaren Eguna, eta horren harira, Arrasateko Udal Liburutegian hainbat ekintza antolatzen hasi dira. 

Errehabilitazio proiektu berritzailea Aita Mennin

 Arrasate GAURKOAK

Baratzezaintza terapeutikoa eta okupazionala sustatzen duen osasun mentaleko errehabilitazio proiektua hasi zen martxan atzo Aita Menni Ospitalean.  Ekoudalatxek nekazaritza ekologiko mintegi bat sortu du bertan gaixotasun mentala duten pazienteak gizarteratzeko eta laneratzeko.

Gueñes-Itsaso lerro elektrikoak kaltetutako lur-jabeak helegiteak aurkeztera gonbidatu ditu EH Bilduk

  Ingurumena  Antzuola  Bergara  Debagoiena  Elgeta GAURKOAK

Debagoienean Elgetako, Bergarako eta Antzuolako lurrak hartuko ditu Gueñes eta Itsaso artean Red Electrica de España erakundeak egin gura duen goi-tentsio sare berriak. Proiektuaren inguruko hitzaldia egin zuten atzo, Bergaran, EH Bilduko Mikel Oterok eta Dani Maeztuk.

Ipintzako harmailak apiril amaierarako egongo dira erabilgarri

 Bergara GAURKOAK

Obretan baina zabalik ekimenaren barruan, Bergarako Ipintza futbol zelaiko harmailetara bisita deitu du Udalak gaur, astelehena. Obrak martxa onean doazela adierazi du Elena Lete alkateak, eta apiril amaierarako erabilgarri egongo direla aurreratu du.

Mendi irteera eta bazkari jendetsua egin dute Pol-Pol Mendizale Taldekoek

  Kirola  Bergara GAURKOAK

75. urteurreneko ekitaldiak urte osoan zehar luzatuko dira, eta gaur mendi irteeratxoa egin dute Azkaratetik Bergarara Pol-pol eguna ospatzeko. Eguraldia aparta izan da, eta eguna are gehiago borobiltzeko 130 laguneko bazkaria egin dute Agorrosin Kiroldegiko tabernan, non ez den musikarik ez bertsorik falta izan.

'Zuhaitzak landatu, lurra berreskuratu', lelopean manifestazioa egin dute AHTren kontra

 Bergara  Debagoiena GAURKOAK

Manifestazioa lehenengo, Angiozarko frontoian hasi eta desjabetuta dauden lurretaraino, eta zuhaitz landaketa ondoren. Goiz osoko ekimena egin dute Angiozarren AHTko obrak gelditzeko aldarrikatzeko. Haurrak, gazteak eta helduak, denak abiatu dira, atxurrak eskuan, mota ezberdinetako zuhaitzak landatzera. 

80 urte atzera egin, eta 3D formatuko dokumentala ikusgai, betaurreko eta guzti

 Leintz Gatzaga GAURKOAK

Euskadi filma proiektatu zuten atzo Leintz Gatzagako San Millan parrokian. Film hau "galdutzat edo desagertutzat" ematen zen eta Josu Martinez ikerlari eta irakasleak ikerketa bat hasi zuen non ote zitekeen aztertzeko. Pariseko artxibo batean aurkitu zuen haren erreferentzia eta prozesu luze baten ostean, Euskal Herrian zehar erakusteko aukera izan du.

Hainbat herritarrek karapaixoa egiten ikasi dute

  Kultura  Arrasate GAURKOAK

Arrasateko baserriko produktuen azoka barruan Karapaixo Eguna ospatu zuten atzo. Herritar askok erakutsi zuten interesa, karapaixoa zelan egiten den ikasten ibili zen koadrila polita, izan ere, Rakel Perez de Arenazaren esanetan, karapaixoak ez du sekreturik: "Kalitatezko irina izatea, eta jenero ona erabiltzea".

Ikasle gazteak enpresen erronkei bat-bateko konponbideak emanez

  Ekonomia  Oñati GAURKOAK

Gazte Got Talent lehiaketa egin dute gaur Mondragon Unibertsitateak Oñatin duen Enpresagintza Fakultatean. 16 eta 18 urte bitarteko euskal ikasleek Real Sociedad, Atlantikaldia, Loreak Mendian, BuaTxabal edo Orbea enpresetako ordezkariek planteatutako erronkak hartu dituzte, bat-batekotasunean erantzuteko talentua dutela erakutsiz.

Copreci eta Aita Menni saritu ditu Gipuzkoako Bazkundeak

  Ekonomia  Aretxabaleta  Arrasate  Debagoiena GAURKOAK

Copreci eta Aita Menni saritu ditu Gipuzkoako Bazkundeak aurtengo Gipuzkoako Enpresa Sarietan. Hain justu ere, Copreciri Enpresa nazioartekotzeari saria eman diote eta Aita Menniri zerbitzu enpresa onenari.

Ongietorria egin diete kanpotik Arrasatera bizi izatera etorritakoei

 Arrasate GAURKOAK

Badute kanpotik udalerrira bizitzera datozenendako harrera protokolo bat Arrasaten, berriki martxan jarri dutena. Bada, atzo iluntzean azken urteetan Arrasatera bizitzera etorritakoei ongietorria emateko ekitalditxoa egin zuten udaletxean.

Autobus batek su hartu du autobidean

 Arrasate  Bergara  Debagoiena GAURKOAK

Autobus batek su hartu du AP-1 autobidean, Arrasaten, Epeleko ordainlekutik gertu, Bergaratik Arrasaterako noranzkoan. Motorrak hartu du sua, atzeko aldean, matxura baten ondorioz. 13:20ean gertatu da. Autobusean ez zihoan bidaiaririk, gidaria bakarrik zihoan eta berau ohartu da matxuraz, kamino bazterrean geratuz. Bergarako hegoaldearen eta Arrasateren artean, Gasteizeko noranzkoan itxita egon da autobidea. Suhiltzaileak berehala gerturatu dira eta sua amatatu egin dute. Autobusa -atzerrikoa. portugaldarra- kiskalita geratu da, bide ertzean.

Kobazuloen eguna ospatuko dute asteburuan

 Debagoiena  Oñati GAURKOAK

Lurpea taldearen ekimenez, Kobazuloen VIII. eguna ospatuko da Euskal Herriko hainbat kobetan. Bisita bereziak, tailerrak, erakustaldiak eta deskontuak egongo dira. Arrikrutzen, esaterako, lehengo gizakiak sua nola egiten zuen edo zein animalia bizi ziren azalduko dute zapatuan arkeologia esperimentalean oinarrituriko tailerren bitartez. Domekan, erdia balioko du koba ikusteko sarrerak.

Korrika badator!

 Debagoiena GAURKOAK

Korrika geroz eta gertuago dago eta jada, kilometroen salmenta martxan jarri da. Deba Goienan, 46 kilometro izango dira salgai eta horiek erosteko aukera badago.