Logoa

DEBAGOIENA ZUZENEAN

'Okilak eta Biodibertsitatea' erakusketa, Oñatiko Natur Eskolan

  Ingurumena  Oñati DEBAGOIENA ZUZENEAN

Natur Eskolak beste behin martxan jarri ditu Ingurumen Jardunaldiak eta horren barruan Okilak eta Biodibertsitatea erakusketa zabaldu dute.

Monterron jauregiaren bitxikeriak ezagutzen

 Arrasate DEBAGOIENA ZUZENEAN

Zarugalde kalean dagoen jauregia Aranguren familiarena da jatorriz, eta egun, Arrasate Musikalen egoitza. Ana Ugalde historialariak zehaztasun gehiago eman dizkigu Monterron jauregiari buruz.

Unai Serrano: "Lankideen artean gatazkaren bat dagoenean, noarmalean bi aldeena da ardura"

 Debagoiena DEBAGOIENA ZUZENEAN

Sarri esan ohi da lanlekua askotan bigarren etxea bihurtzen dela. Zer egin lankideen arteko giroa txarra denean? Nola eragiten du horrek? Unai Serrano psikologak eman ditu erantzunak.

Oñatiko Ezpeleta aterki lantegian bisitan

 Oñati DEBAGOIENA ZUZENEAN

Gama altuko aterkiak egiten dituzte Ezpeleta lantegian, Oñatin, mimo handiarekin eta prozesu guztia ondo zainduta. Toki askotan saltzen dituzte gero horiek, bai Euskal Herrian, bai New Yorken.

Monterron parkean dauden bost sekuoietatik zein da altuena?

 Arrasate DEBAGOIENA ZUZENEAN

Arrasate Zientzia Elkarteko lagunek Monterron parkeko bi sekuoia garaienak neurtu gura dituzte, ikusteko zein den bietan altuena, eta zenbat neurtzen duten.

Ointxe!-ko kadete nesken taldearekin entrenatzen

  Kirola  Arrasate DEBAGOIENA ZUZENEAN

Euren azken balentria Euskal Ligara igotzea izan da. Lauko finala jokatu eta irabazi egin zuten. Orain, mailari neurria hartzen dihardute, eta, nola gainera!

Mikel Zurutuza: "Botere harremanak ikasi egiten dira eskolan, lanean... ikusita"

 Debagoiena DEBAGOIENA ZUZENEAN

Berdinen arteko harremanak izeneko ikastaroa egin dute azken domeketan Elgetan. Kalexka elkarteko bi hezitzaile ibili dira 10 eta 11 urte arteko gaztetxoekin botere harremanak bezalako gaiak lantzen.

Elorregiko autobus geltokian komun publikoak jartzeko eskatu dute auzotarrek

 Arrasate  Bergara  Debagoiena  Oñati DEBAGOIENA ZUZENEAN

Arrasateko, Bergarako eta Oñatiko Udaletara bideratu dute Elorregiko auzotarrek bertako autobus geltokiaren inguruan komun publikoak jartzeko eskaera. Oñatiko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundira bideratu du kontua eta han gaia aztertzen dihardute.

Zergatik egiten dugu barre?

  Osasuna  Arrasate  Debagoiena DEBAGOIENA ZUZENEAN

Barrea garunaren erantzun fisiologiko bat da; estimulu umoretsu baten aurrean garunak daukan inpultso bat, eta horren erantzuna barrea bera da. Adituek diotenez, egunero bataz beste hogei minutu egiten da barre.

Arrandegi ibiltaria martitzenero Elgetan

 Elgeta DEBAGOIENA ZUZENEAN

Urtarrilean itxi zen herrian zegoen arrandegi bakarra, eta orain, martitzenetan Ondarroako Guillermo Burgoa arrain saltzailea Mendizaleen plazan izaten da goizez arrain fresko-freskoa saltzen, arrandegi ibiltariarekin.

San Valentin eguna: gurean errotutako jaia?

 Debagoiena DEBAGOIENA ZUZENEAN

Ospatzen dute San Valentin eguna debagoiendarrek? Bikotekideek opariak egiten ote dituzte? Edo tontakeria hutsa da? Oñatiko Latzen taldearen Laztana kantua gogoratzeko aitzakia bada behintzat.

Kilometroak Txikia: irailera begirako lehen proba

 Debagoiena  Oñati DEBAGOIENA ZUZENEAN

Kilometroak egunera begirako lehen proba egin zuten domekan Oñatin. Ibilbidearen zati bat probatu zuten 1.500 herritarrek, eta eguraldiak lagundu ez arren giro bikaina sortu zuten.

'Galdegazte' saioaren hirugarren denboraldia martxan

 Arrasate  Debagoiena DEBAGOIENA ZUZENEAN

Maiatzera bitartean, Goiena telebistan, Debagoieneko hamar ikastetxetako 14 eta 18 urte arteko ikasleek Euskal Herriko pertsonaia ezagunak elkarrizketatuko dituzte, eguaztenetan. Jokin Bereziartuak aurkeztuko du.

Kanpanzar ART barru-barrutik ezagutuz

  Kirola  Arrasate DEBAGOIENA ZUZENEAN

Kanpanzar Arrasateko Errugi Taldea Euskadiko 2. mailako liderra da momentu hauetan, 10 partidutik 10 irabazita. Eneko Azurmendi lankidea Mojategin izan da, haien entrenamendu bat barrutik ezagutzen eta kirol honen nondik norakoak aztertzen.

Bi futbol epaile gazteren bizipenak ezagutzen

  Kirola  Oñati DEBAGOIENA ZUZENEAN

Intz Gomes eta Kirian Martin harrobiko futbol partiduetako epaileak dira. Lehenak zortzi urte daramatza. Bigarrena, urtebete. Hasiberria da. Biek ala biek sufritu dituzte jokalarien, gurasoen eta zaleen irainak eta kexak.