Logoa

BERRIAK

Diabetesa antzemateko doako testa egingo dute bederatzi farmaziak

  Osasuna  Debagoiena BERRIAK

Bailarako bederatzi farmaziatan, bost herritan, egingo dute 2 motako diabetesa antzemateko doako testa. 40 urtetik gorako guztiei gomendatzen diete test hori egitea.

Lur-jausiaren kaltetuentzat ordezko etxebizitzak gertu

 Bergara BERRIAK

Boluko lur-jausiaren eraginez etxera sartzerik ez duten zazpi familietatik lauk ordezko etxebizitza baten beharra dutela azaldu dute. Bergarako Udalak jada aukeratu ditu kaltetuentzako ordezko etxebizitzak zeintzuk izango diren, eta ahalik eta azkarren etxeetara sartzeko urratsak egiten ari dira. 

Zarata mapa, herriko bizi kalitatea hobetzeko lehen pausoa

 Bergara BERRIAK

AAC enpresak egindako azterketaren arabera, Bergararren %60a inguru lasaiei dagozkien zarata mailen eraginpean bizi da. Mapa ofizialki aurkeztuta, Udalak ekintza plana diseinatzeari ekingo dio.

Asobaleko eskubaloirik onena zapatuan Iturripen

  Kirola  Arrasate  Debagoiena BERRIAK

Frantzian Munduko Txapelketa jokatzen dabiltzala aprobetxatuta, Arrasateko taldeko ordezkariek lagunartekoa antolatu dute Asobal mailako bi talde gonbidatuta. Hala, 19:00etan hasita Bidasoa Irun eta Kantabriako DS Auto Gomas Sinfin lehiatuko dira.

Otaloratik Olarterako eskaileretako murala, martxa onean

 Arrasate BERRIAK

Arrasateko Otalora kaletik Olartera eramaten duten eskaileretan murala margotzen dihardu herriko bertako MuralArt taldea, Udalarekin elkarlanean. Urtarrilaren 23ra arteko epea izango dute itxura berria eman eta eskailerak oinezkoei zabaltzeko.

Eskoriatzako kintoak motorrak berotzen ari dira

 Eskoriatza BERRIAK

1999an jaiotako kintoak Santa Ageda eguna heltzeko zain daude, eta dagoeneko prestatzen hasi dira plazan egingo dituzten dantzak: aurreskua, banakoa, fandangoa eta arin-arina. Horretarako, astean bi aldiz entseguak egiten ari dira kultura etxean, plazara irtetean bikain egiteko.

Ia milioi bat euroko inbertsioa egingo du Diputazioak Arrasateko bi proiektutan

 Arrasate BERRIAK

Udalaren eskaerei erantzunda, Gipuzkoako Diputazioak bi proiektu esanguratsu gauzatuko ditu aurten Arrasaten. San Andres auzoan kokatuta dagoen Lanako lotura –saihesbiderako edota Bedoñarako bidean dagoen bidegurutzea– birmoldatu eta biribilgune bilakatuko dute eta Bedoña auzorako errepidean eskoilera bat eraikiko dute aspalditik ematen diren lur mugimenduak egonkortzeko.

Herritarren parte-hartzea zehaztuko duen ordenantzaren zirriborroa gertatzen

 Aretxabaleta BERRIAK

Parte-hartze ordenantza zehazten dabiltza azken hilabeteotan eta azken fasean sartu da. Herritarrekin bilera egin zuten atzo, urtarrilak 18, jasotako ekarpenak adosteko. Behin lan hori eginda Udalaren webgunean zintzilikatuko dute hamabost egunez behin betikoa zehaztu aurretik.

Kalegoiko etxe baten teilatuak su hartu du

 Antzuola BERRIAK

Kalegoi kaleko 12. atarteko etxebizitzako teilatuak su hartu du gaur eguerdian. Tximiniaren inguruan hartu du suhiltzaileek jakinarazi dutenez eta hiru kamioi gerturatu dira. Ez da zauriturik izan eta dagoeneko itzali dute sua.

Landaguneko bideak konpontzen jarraituko dute Elgetako baserritarren batzordetik

 Elgeta BERRIAK

Urte hasieran Egoetxeaga auzoko zenbait bide konpondu zituzten hormigoiarekin: Iturbe eta Txulokua baserrietarako bideak hain zuzen ere. Aurten, Asentzioko bidea eta Iturbe-Etxeberri baserrirakoa konpontzea aurreikusten dute.

MU-n landutako bi proiektu, Nimble Bee industria-diseinuko nazioarteko lehiaketako finalisten artean

  Teknologia berriak  Arrasate BERRIAK

Mundu osoko 43 proiektu aurkeztu dituzte guztira, eta azken fasean horietatik hamar hautatu dituzte finalerako. Otsailaren erdira aldera emango dute irabazleen berri, eta 3.000, 2.000 eta 1.000 euroko sariak jasoko dituzte, hurrenez hurren.

Makinak lanean daude Boluan, enborrak eta oztopo nagusiak kentzen

 Bergara BERRIAK

Bergarako Bolua auzoan astelehenean izandako luiziak utzitako arrastoak bistakoak dira oraindik. Geologoak eta ingeniariak lanean dihardute ingurua aztertzen.

Ordaindu: "Gure asmoa epaiketa irabaztea da, baina hala ez bada, borrokan jarraituko dugu"

  Ekonomia  Arrasate BERRIAK

Ia 1.000 kooperatibista ohik Mondragon Korporazioari ipini zioten salaketaren gaineko epaiketa laster hasiko da; hain zuzen ere, datorren martitzenean izango da aurre-audientzia Bergarako epaitegian. Fagor Etxetresnetako eta Edesako bazkide ohiek berrogeita zazpi milioi euro erreklamatzen diote Mondragoni.

Santa Ana auzoko lanak astebete barru amaituko dituzte

 Eskoriatza BERRIAK

Pagaldai harategiaren parean hasi dira mugikortasun eta irisgarritasun lanak egiten. Goratutako zebra-bidea jarriko da autoek abiadura moteldu dezaten, espaloia jarriko da, eta zati horretan trafikoa aldiko norabide batekoa izango da hemendik aurrera.

Imanol Galdosek oso positiboki baloratu du, orokorrean, Donostia 2016

 Debagoiena BERRIAK

Kultur hiriburutzaren urtea atzean, horren gainean berba egin du Goienak Donostia Kulturako zuzendari laguntzaile den Imanol Galdos oñatiarrarekin.