Debagoieneko gaztetxoak dira protagonista Galdegazte saioan. Eskualdeko ikastetxeetako gazte-nerabeek aukeratutako Euskal Herriko famatuak, gazteek haiek elkarrizketatuta, Imanol Belokik kazetariak gidatuta.
Galdegazte: Maixa Lizarribar
GALDEGAZTE

Maixa Lizarribar elkarrizketatu dute Arrasateko Gaztelupeko DBHko laugarren mailako ikasleek. Platoan Lore Larrañaga, Lua Otaduy eta Amaiur Gallastegi ikasleak izan dira, eta errealizazio-gelan saioa jarraitzen Garazi Arregi, Irati Rodriguez eta Maddi Barrutia.