Kooltur Ostegunak: Libe
KOOLTUR OSTEGUNAK

Libe Garcia de Cortazar (Neubat, Sorkun, Izaki Gardenak, Pasadena...) bueltan da bere kantu propioak azalerazteko sortutako Libe proiektuarekin. Giro iluna eta abesti barnerakoiak batu dituen Azal ezten izeneko lan berria aurkezten izan zen Arrasateko gaztetxean Kooltur Ekintzak gonbidatuta. Alboan izan zituen ohiko bidelagunak: Dani Arrizabalaga, Aitor Garcia de Vicuña eta Jon Basaguren, besteak beste.