Whatsappek erabiltzaileen datuak Facebookekin partekatuko ditu

  Teknologia  Debagoiena GAURKOAK

Duela bi urte erosi zuen Facebookek mezularitza enpresa, eta jada euren pribatutasun politika aldatzen hasi dira. Orain, sare sozialak eskuratu ahal dituen datuen artean, telefono zenbakiak daude.

KZgunera, osasun zentrora eta Herri Eskolara helduko da zuntz optikoa Elgetan

  Teknologia  Elgeta

KZgunera, osasun zentrora eta Herri Eskolara helduko da zuntz optikoa Elgetan

Telefonicak dihardu lanak egiten Eusko Jaurlaritzaren lehiaketa publikoa irabazi ostean.

MGEPko ikasleen proiektua Siemensen prototipo lehiaketako finalera

  Teknologia  Arrasate  Debagoiena GAURKOAK

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Lanbide Heziketako ikasle talde bat Siemensek antolatutako prototipo lehiaketaren finalera iritsi da. Negutegi automatizatu bat garatu dute hiru hilabetez, eta datorren astelehenean jakingo dute ia irabazleak izan diren ala ez.

Goiena App berria eskura

  Teknologia  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Mugikorrerako aplikazio berria kaleratu du Goiena Komunikazio Taldeak, App Store-n eta Play Store-n dago eskuragarri. Doakoa da guztiz eta GOIENA.EUS webguneko albisteak jasotzeaz gain, erabiltzaileak bere lehentasunen arabera pertsonalizatu dezake aplikazioa, gida komertzial geolokalizatu berria dakar eta parte-hartzeko kanal berriak ditu, besteak beste.

Euskal sticker-ak egiten dituen antzuolarra

  Teknologia  Antzuola  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Ion Lizarazu antzuolarra euskal sticker-en gainean berbetan erreportaje honetan. Emotikono horiek Telegram aplikazioan erabiltzen dira. Euskal ospetsuen aurpegiekin sortu ditu.

Arrasate da '.eus' domeinudun webgune gehien dituen herria

  Teknologia  Arrasate

Arrasate da '.eus' domeinudun webgune gehien dituen herria

Erregistro kopuru handiena du Arrasatek hiriburuen ostean, 105 webgunerekin. Gainerako udalerrietan baino askoz ere altuagoa da kopurua Arrasaten.

Zientzian, teknologian eta berrikuntzan murgiltzeko hamabost egun Bergaran

  Teknologia  Bergara  Debagoiena

Orain arte Informazio eta Komunikazio Teknologien Astea izan dena (IKT), ikuspegia eta esparrua zabaldu, eta Laboratorium museo sortu berriaren gerizpean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Jardunaldi bilakatu da. Eta jardunaldiok aurkezteko, eta abendura bitartean Laboratoriumak izango duen jarduera azaltzeko, batu ziren atzo antolatzaileak, Bergarako Udaleko ordezkariak, Laboratoriumekoak, Berelan Forokoak eta Miguel Altuna Institutokoak.

Zibergara ekimenekoek batzarra egingo dute bihar

  Teknologia  Bergara

Zibergara ekimenekoek batzarra egingo dute bihar

Bigarren asanblea izango den horretan, 18:06ean hasita, MokolokoM proiektua emango dute ezagutzera. Gonbidatu moduan, Markos Gimeno izango dute biharkoan, errezitaldi berezi batekin.

'Tribual', 'trivial' erako mugikorretarako euskarazko jolasa kalean da, doan

  Teknologia  Debagoiena

'Tribual', 'trivial' erako mugikorretarako euskarazko jolasa kalean da, doan

CodeSyntax enpresak egin du aplikazioa, mekanika arin batekin, ahalik eta denbora tarte txikienean erantzun beharreko galdera sorta erako jokoa dena. Antzeko beste joko batzuen aldean, baditu hainbat datu azpimarragarri, bai eleaniztasuna bera, zein galdera sorkuntza automatizatua eta kopurua (130.000 galdera ezberdin baino gehiago), aktualitatearekin lotuta egotea (Twitterreko galderen bidez), edo erabiltzaileari oso hurbileko galderak egiten zaizkiola.

Umearen izena aukeratzeko aplikazioa sortu dute

  Teknologia  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Euskal pertsona-izenak aplikazioa garatu du Batura Mobile enpresak Androiderako eta iOSerako. Alfabetikoki zerrendatuta daude eta jatorriaren eta esanahiaren berri ematen du apli-ak beste argibide batzuekin batera.

Amuskak antolatutako Internet formakuntza ikastaroak

  Teknologia  Aretxabaleta  Debagoiena  Eskoriatza

Amuskak antolatutako Internet formakuntza ikastaroak

Eskoriatzako Amuska Emakume Elkarteak teknologia berrien inguruko ikastaroak antolatu ditu martxorako. Interneten erabileran gehiago ikasteko helburuarekin, doako ikastaroak emango dira Aretxabaletako KZgunean.

 

San Joxepe elkartekoek sare sozialetan trebatzen hasteko ikastaroa antolatu dute astelehenerako

  Teknologia  Bergara

Sare sozialek Internet goitik behera eraldatu dute, eta herriko nagusiak azken moda horretara gerturatzeko ikastaroa antolatu du San Joxepe elkarteak. Klasea astelehenean 16:00etan izango da elkartean bertan, eta izen emateko epea oraindik zabalik dago. Horrez gain, martitzenean, La Caixa fundazioaren laguntzari esker, informatika gela berritua aurkeztuko dute. 

Sare sozialak eta ediziorako aplikazioak, urtarrilean KZguneko ikastaroetan

  Teknologia  Bergara

Urtarrilean hainbat ikastaro egingo dituzte KZgunean, laburrak (2 ordukoak) eta luzeak (20 ordu). Laburretan, Facebook, lainoa eta Open Office Writer testu ediziorako aplikazioa erabiltzen irakatsiko da. Ikastaro luzeetan, ostera, sare sozialetan jarduten ikasteko aukera egongo da eta irudiari eta soinuarekin lotutako aplikazioak erabiltzekoa.

Erregistro publikora ireki dute '.eus' domeinu-izendapena

  Teknologia  Debagoiena

Erregistro publikora ireki dute '.eus' domeinu-izendapena

Haziz doa '.eus' komunitatea eta gaurtik aurrera, beste 1.192 webgunek dute euskal komunitatearen izendapen digitala. Hori ospatzeko ekitaldia egin dute Bilbon eta, horrekin batera iragarri, fase irekian aurkitzen dela jada erregistroa. Horrek esan gura du edonork eska dezakeela erregistratzaile orokorretan bere webgunerako '.eus' domeinu-izendapena. Durangoko Azoka datorrela-eta,  eskaintza berezia egingo dute, gainera. norbanakoentzat.

Debagoiena da enpresak komunikazio teknologietan ondoen hornituta dituen eskualdea

  Teknologia  Debagoiena GAURKOAK

Eustaten azken inkestak teknologia berrien erabileraren lehen lerroan kokatzen ditu Debagoieneko enpresak. Gure eskualdea nabarmentzen da IKTetan ondoen hornituen dituen enpresa kopuruan. Bestelako datuen artean, jakinarazi dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, webgunea duten enpresen %47,2ak euskaraz ere baduela. Horretan ere, Debagoiena da enpresetako webgune gehien euskaraz dituen eskualdea, alde handiarekin.

Debagoiena da enpresak komunikazio teknologietan ondoen hornituta dituen eskualdea

  Teknologia  Debagoiena

Eustaten azken inkestak teknologia berrien erabileraren lehen lerroan kokatzen ditu Debagoieneko enpresak. Gure eskualdea nabarmentzen da IKTetan ondoen hornituen dituen enpresa kopuruan. Bestelako datuen artean, jakinarazi dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, webgunea duten enpresen %47,2ak euskaraz ere baduela. Horretan ere, Debagoiena da enpresetako webgune gehien euskaraz dituen eskualdea, alde handiarekin.

Gailuen merkatura itzuliko da Nokia enpresa, N1 tableta berriarekin

  Teknologia  Debagoiena

Gailuen merkatura itzuliko da Nokia enpresa, N1 tableta berriarekin

Gailuen fabrikaziora itzuli da Nokia. Microsoft udaberrian Nokiaren mugikorretarako atalaren jabe egin zenetik, jatorri finlandiarra duen enpresa txiki eta zatitan banatuta geratu zen. Hondar horiek batu eta atzera itzuliko da kontsumo orain merkatura.

WhatsAppen ikur salatari urdinari itzuri egiteko aplikazioa sortu dute

  Teknologia  Debagoiena

WhatsAppen ikur salatari urdinari itzuri egiteko aplikazioa sortu dute

ka-mika piztu bezain laster konponbideak ere azaleratu dira, garatzaileek ez dute-eta itxaron. Mezua irakurria izan dela jakinarazteko ikur bikoitz urdinari itzuri egiteko aplikazioa kalean da jada.  Shh aplikazioak ikur salataria ezkutatu egiten du eta hartzaileek ezin dute ikusi.

Firefox-ek 10. urteurrena ospatu du bi bertsio berezi eskuragarri jarriz

  Teknologia  Debagoiena

Firefox-ek 10. urteurrena ospatu du bi bertsio berezi eskuragarri jarriz

Pribatutasuna ikur bihurtu duen nabigatzaileak asmo berriak iragarri ditu: Forget nabigazio modalitatea eta pribatutasunean sakontzeko lankidetza-proiektu bat. Eguneraketa, eskuragarri dago jada.

Twitterri 900 milioiko audientzia kalkulatu diote

  Teknologia

Twitterri 900 milioiko audientzia kalkulatu diote

Irailerako, 284 milioi erabiltzaile zituen erregistratuta sare sozialak. Hedabide eta ohiko elkarrizketetan ere, hizpide da jada Twitter baina sarearen benetako inpaktuaren datuak beti lausoak izan dira. Konpainiak berak, orain, audientzia ikertu eta datuak eman ditu jakitera. Twitterren arabera, 600 eta 900 milioi erabiltzaileren artean koka daiteke audientzia globala.