Mondragon Unibertsitateak berritu egin du webgunea

  Teknologia  Debagoiena

Mondragon Unibertsitateak berritu egin du webgunea

Mondragon Unibertsitateak berritu egin du unibertsitatearen webgunea eta beronen baitan dauden subsite edo azpiwebguneak, zortzi guztira. Webgune berritua hobeto egokitzen da gaur egungo pantailetara, diseinu garbiagoa du eta lekua egin die blog, telebista eta sare sozialei.

Fagor etxearen 2.0 webgunea, interaktiboagoa

  Teknologia  Debagoiena

Fagor etxearen 2.0 webgunea, interaktiboagoa

Fagor Etxetresnak mundu digitalera jauzi egin du, 2.0 webgunea abian jarriz. Industria sektoreko lehen enpresa pribatua bilakatu da Fagor webgune gaurkotu, modernoa eta teknologikoki aurreratua izaten. Fagorreko produktuen kontsumitzaileek aukera izango dute iritziak, iradokizunak edota balorazioak plazaratzeko. Era berean, Twitter edo Facebookeko erabiltzaileek haien kontaktuekin partekatu ahal izango dute Fagorren eskaintzak.

Deskargen aurkako Sinde Legea gaur bozkatuko dute

  Teknologia  Debagoiena

Sinde Legeak hautsak harrotu ditu sarean. Ez dago besterik, izan ere gaur bozkatuko dute Espainiako Diputatuen Kongresuan deskargen aurkako legea. Eta noski, sarea Sinde Legearen aurka altxatu da, eta zenbait mobilizazio ere egin dituzte.

Google Body Browser: gizakiaren anatomia hiru dimentsiotan

  Teknologia

Google Body Browser: gizakiaren anatomia hiru dimentsiotan

Googlek erakutsi dizkigu munduko txokorik ezezagunenak Google maps eta Google earth erremintei esker. Bada orain gizakiaren gorputzaren barrura begira jarri dira eta Google Body Browser egin dute. Erreminta honen bidez giza gorputzaren hiru dimentsioko modelo birtual baten zehar esploratu ahal izango dugu.

Facebooken sortzailea "urteko pertsona" izendatu du Time aldizkariak

  Teknologia

Facebooken sortzailea "urteko pertsona" izendatu du Time aldizkariak

2010eko "urteko pertsona" Mark Zuckerberg Facebooken sortzailea. 25 urte ditu eta 20 bete aurretik estreinatu zuen Facebook. Time aldizkariak azpimarratu duenez pertsonen artean erlazionatzeko modua aldatu du Facebookek eta Zuckerberg izan da hori guztia ekarri duena.

2010eko bideo ikusienak Youtuben

  Teknologia

2010eko bideo ikusienak Youtuben

Urte amaierara iristen ari gara eta Youtubek egin du dagoeneko 2010ean munduan gehien ikusi diren Youtubeko bideoen zerrenda.

Sare sozialak oinetan

  Teknologia

Sare sozialak oinetan

Sare sozialak, zalantza gabe 21. mendeko arrakasta izan dira eta dagoeneko hasiak dira modan ere eragina izaten. Oraingoan, sare sozialak zapatiletan izateko aukera ematen digu  Adidasek.

 

Twitterren urtea izan da aurtengoa

  Teknologia

Twitterren urtea izan da aurtengoa

Duda barik aurtengo urtea Twitter sare sozialarena izan da Interneten. Urtea bukatzear den honetan hasiko dira irteten zenbakiak, estatistikak eta abar. Dagoeneko eman dituzte Twitterren inguruko datu batzuk. 2010ean, 25 mila milioi tuit edo mezu egon dira Twitterrren eta 100 milioi kontu berri sortu dira.

 

Arrasateko Arizmendi Ikerlan Taldeak lortu du First Lego Leagueko sari nagusia

  Teknologia  Arrasate  Debagoiena  Leintz Gatzaga

Arrasateko Arizmendi Ikerlan Taldeak lortu du First Lego Leagueko sari nagusia

Prototype gatzagarrekin batera, Espainia mailako txapelketan parte hartuko dute bailarako bi taldek. Zamudion jokatu da EAE mailako txapelketa 26 talderen artean, eta Arizmendi Ikerlan Taldeak robot onenaren saria jaso du, eta Prototype taldea etorkizuna duten gazteak edukitzeagatik saritu dute. Denera 26 taldek hartu dute parte.

Teknologia berriekin erlazionatutako jardunaldiak, Garaia Berrikuntza Gunean

  Teknologia  Arrasate GAURKOAK None

Garai berriak, teknologia berriak eta enpresa berriak izeneko jardunaldia egin dute Arrasaten. Bertan Microsoftek atera berri dituen hainbat produktu eta aplikazio erakutsi dituzte. Horrez gain, Mondragon Unibertsitateak datorren urtean martxan jarriko duen Sistema Txertatuen masterrari buruz ere hitz egin dute.

Teknologia berriekin erlazionatutako jardunaldiak, Garaia Berrikuntza Gunean

  Teknologia  Arrasate

Teknologia berriekin erlazionatutako jardunaldiak, Garaia Berrikuntza Gunean

Garai berriak, teknologia berriak eta enpresa berriak izeneko jardunaldia egin dute Arrasaten. Bertan Microsoftek atera berri dituen hainbat produktu eta aplikazio erakutsi dituzte. Horrez gain, Mondragon Unibertsitateak datorren urtean martxan jarriko duen Sistema Txertatuen masterrari buruz ere hitz egin dute.

Nabigatu euskaraz

  Teknologia  Debagoiena

Nabigatu euskaraz

Euskararen Egunaren atarian, euskal internauten arteko ekimen berri bat sortu dute: NabigatuEuskaraz.com. Euskaldunon nabigatzaileak euskaraz konfiguratzeko kanpaina da, Sustatu.com webgunea eta Puntueus elkartearen artean sortua. Euskal internauten arteko ekimen bateratua izan nahi du eta guztion parte-hartzea bultzatu nahi dute, bai atxikimendua emanez, bai kodea kopiatu eta norbere webgunean itsatsiz. Goiena.net-en ere itsatsi dugu kodea. Hala, euskaraz ez dagoen nabigatzaile batekin sartuz gero webgunean mezu bat agertuko zaizu nabigatzailea euskaraz jartzera gonbidatuz.

Euskaltube.com salbatzeko ekimena

  Teknologia

Aurtengo abuztuan, arazo ekonomikoak bitarteko, bertan behera geratu zen Euskaltube.com webgunea. Orain, Euskatube beharrezkoa dela sinistuta, finantzaketa kanpaina abiatu dute sarean Euskaltube bizirik lelopean.

Lurraldebuseko informazioa mugikorrean

  Teknologia  Debagoiena

Nabigatzailez hornitutako telefono mugikorren bidez lortu ahal izango dute Lurrraldebuseko erabiltzaileek ibilbideen inguruko informazioa.

Informazioa honako helbidean eskura daiteke: www.lurraldebus.net/mobile

Gurebook.com, euskal liburu elektronikoen webgunea

  Teknologia

Gurebook.com, euskal liburu elektronikoen webgunea

Alberdania, Elkar, Erein, Pamiela, Ttarttalo, Txertoa eta Arrain argitaletxeek hartzen dute parte liburu elektronikoak online saltzeko webgune honen proiektuan. 166 lan dituzte salgai eta horietatik %60 euskarazkoak dira.