'Euskalporn' meme euskalduna trending topic eta festa twitterren gaur

  Teknologia

Atzo gauean hasi zuen txantxa Josu Lezameta blogariak twitterren eta txantxa meme bihurtu eta ehunka erabiltzaile jarri ditu neuronei eragiten ea nork asmatuko euskarazko esamolde, kantuen hitz, atsotitz edo dena delakoen esanahiaren eraldaketa sexuala ala aldaerarik maltzurrena. Umapen dagoenekop termino nagusia da eta Espainian trending topic. Hona aleetako batzuk eta azpian zuzenean twitterreko erabiltzaileen jarduera #euskalporn etiketarekin. [via: Sustatu.com:Meme euskaldun bat jaio da bart, #euskalporn]

@boligorria Atzetik! Atzetik! Zu zara nagusia! #euskalporn
@jonsaez jajajaja arriba ezpaina!!!! jajajaja #ezpainporn RT: @pernan: Gora #euskalporn eta Askatasuna!
@ainhoaeus: Izaren hautsa egun batean #euskalporn
@theklaneh: Jan goikoa eta zakiltzarra #euskalporn
@txabinete: Zenbat goaz? Lau? bat? hiru? bost? zazpi? #euskalporn ()|()

Metaposta aurkeztu dute, doako kutxa-gotor digitala

  Teknologia  Debagoiena

Metaposta aurkeztu dute, doako kutxa-gotor digitala

Interneteko kutxa-gotor elektronikoa da Metaposta zeinean agiriak doan, segurtasunez eta betirako gorde ahalko baitiren eta balio ofiziala eman sinadura elektronikoaren bitartez. Gaur egin dute aurkezpena Arabako Parke Teknologikoan Mondragon Taldeak,  Jaurlaritzako erakundeek, Merkataritza Ganberek, Tecnalia eta Gupost talde eta erakundeek. Gaurko Goiena Telebistako Magazinean (19:45) ezagutu ahalko dituzue zerbitzu berri honen xehetasunak.

'Sinde' legea onartuta eta udarako abian

  Teknologia  Debagoiena

Aurreikusta zegoen bezala.  Atzo iluntzean bozkatu zen bigarrenez kongresuan 'Sinde' legea eta 323 aldeko boto izan zituen: PSOE, PP eta CiU alderdienak. Kontrako botoak aldiz, 19 izan zituen: EAJ, ERC, BNG, ICV, UPyD eta CC eta abstentzio bat. Erreakzioak nola ez hasi dira.  Legea, udarako indarrean jarri nahi duela azaldu du Gonzalez-Sinde ministroak. Kuturarendako eta herritarrendako albiste ona dela gaineratu du. Sarean, baina, aukakoak ez dira besoak gurutzatuta geratu eta, batetik nolosvotes.com webguneak abian jarri duen kanpaina daukagu aldeko botoa eman duten alderdiei boikota egiteko hauteskundetan. Bestetik, onartu berri den legea errekurrituko dutenak daude.  Hilaren 19an, zapatuan, protesta eguna deitu dute. Interneteko askatasunaren alde elkarretaratzea deitu dute Kultura Ministerio aurrean, 12:00etan Madrilen.

Tuentik ateratako erabiltzaileen lotura-mapak Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko "laguntasun estua" erakusten du

  Teknologia  Debagoiena

Tuentik ateratako erabiltzaileen lotura-mapak  Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko "laguntasun estua" erakusten du

Tuenti sare sozial espainiarrak Estatu barruko erabiltzaileen arteko loturen mapa argitaratu berri du emaitza oso interesgarriak erakutsiz. Lerro gorriek koneksio ala laguntasun kopururik altuena erakusten dute eta ikusi daiteke zelan Gipuzkoa eta Bizkaia erabat dauden elkarrekin konektuta, komunitate oso kohesionatua eratuz; bi probintziak zeharo daude konekatuta sareko adiskidetasunen bitartez. Aldi berean bai Araba zein Nafarroa "hutsago" agertzen dira. Biztanle dentsitatearekin zerikusia izan dezake honek baina, era berean, Iruñea eta Gasteiz irla isolatu moduan agertzen dira eta harreman gehienak herrietatik hiribururakoak dira. Bizkaia eta Gipuzkoako herrien artean ere sortzen dira loturak norabide guztietan.

The Beauty of Social Networks - Tuenti

Sinde legea aztergai, Ainhoa Larrañaga HUHEZIko irakaslearekin

  Teknologia  Debagoiena None

Aurki onartuko dute legea eta udarako indarrean izatea da asmoa. Legearen nondik norakoak aztertu ditu Ainhoa Larrañaga Mondragon Unibertsitateako Jabetza Intelektualeko irakasleak.

N.A. elektronikoa mugikorretan txertatu gura du Telefonicak

  Teknologia

N.A. elektronikoa mugikorretan txertatu gura du Telefonicak

Nortasun Agiri (N.A.) elektronikoa eta eskuko telefonoaren SIM txartela lotzea da Telefonica konpainiaren proiektu berria, egunotan Bartzelonan egiten dabiltzan Mobile World Congress delakoan aurkeztu berri duen bezala. SIM txartelean bertan integratua joango litzateke N.A. elektronikoa, mDNI izenez bataiatu dutena.

Mari Carmen Iturbe: "Internet denondako dela gogorarazi nahi diegu auzotarrei"

  Teknologia  Debagoiena

Mari Carmen Iturbe: "Internet denondako dela gogorarazi nahi diegu auzotarrei"

Internet eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia berriek (IKT) beste bultzada bat behar dute; baserri eta landa inguruetan behintzat. Hori igarri dute Deba Garaia Landa Garapen elkarteko arduradunek, eta bereziki baserritarrei eta baserri inguruko bizilagunei zuzendutako bi ikastaro antolatu dituzte, bat Eskoriatzan eta bestea Bergaran.

Europako diskoetxeen bigarren diru-iturri nagusia da Spotify

  Teknologia

Sektorearen krisiari buruzko kexak zabaldu eta gisa horretako zerbitzuak erregulatu eta mugatu beharra bolo-bolo errepikatzen dutenenen aurrean, musika doan entzuteko zerbitzu batek eraginkortasun eta errentagarritasun bermea erakutsi du. Spotify (Suedia) zerbitzuaren hazkundea geldiezina da Europan eta erabiltzaileak bakarrik ez, etekinen hazkundea ere ikusgarria izan da, negozio eredu sendo eta errentagarria dela erakutsiz. 7 milioi erabiltzaile ditu zerbitzuak, horietatik, 320.000 ordainpeko harpidetzekin.

Mugikor-kargatzaile unibertsala urte amaierarako salgai

  Teknologia

Europar Batasunak dagoeneko eman dio argi berdea oinarrizko prototipoari eta markak has daitezke diseinuak egiten urte amaiera baino lehen merkatuan izan ditzaten modelo ezberdinak. Horrekin, mugikor guztiek kargadore mota berdina izatea da helburua, trukagarria eta segurua.

Senatuak 'Sinde' Legea onartu du

  Teknologia  Debagoiena

Espero monduan gaur arratsaldean PP, PSOE eta CiU alderdien aldeko botuekin,  'Sinde' Legea onartu dute Senatuan. 244 boto izan ditu alde eta 12, berriz, aurka. Orain Diputatuen Kongresuan jaso beharko du 'Sinde' Legeak behin betiko botoa onartua eta berretsia izan dadin. Angeles Gonzalez-Sinde kultura ministroak uda aurretik ezarri nahi dutela deskargen aurkako legea adierazi du. Kongresuan, egun batzuk barru onartzea espero da 'Sinde' Legea.

Zer da Metaposta?

  Teknologia  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA None

Metaposta, dokumentuen sareko doako gordailua da. Eguaztenean aurkeztu zuten Gasteizen.

HP etxeak ere aurkeztu du bere tableta, eta iPadaren antzeko neurria du

  Teknologia

HP etxeak ere aurkeztu du bere tableta, eta iPadaren antzeko neurria du

Tableten merkatuan lehia bizi egongo da datozen hileetan eskaintza zabal batekin. Baina, tableten eskaintzaren gerran guda bakarra da: guztiak iPadaren kontra.  Hewlett-Packard enpresak ere aurkeztu du bere gailua, HP Touchpad izena daukana. iPadaren aurkarietatik antzekoena da bai tamainan zein pisuan eta gainera Skype erabiltzea ahalbidetzen du aurreko aldeko kamera batekin eta erabat bateragarria da Microsoften Quick Officerekin edota Google Docsekin.

The Daily, egunkari digital esklusiboa abian da, anbizio handiarekin baina iraultza gutxirekin

  Teknologia

The Daily, egunkari digital esklusiboa abian da, anbizio handiarekin baina iraultza gutxirekin

iPaderako espezifikoki sortu eta diseinatutako egunkaria da The Daily, prentsa tradizonaleko testu eta irudiak gainditu eta nabigazio esperientzia multimedia dakarren eguneroko hedabidea formatu erabat itxian. Robert Murdoch hedabideetako handikiaren News Corporationena da egunkaria; albisteak kontsumitzeko era berria dakarrena harentzat; iraganeko ideietan oinarritzen den etekin asmo hutseko proiektua kritikoentzat, baina. Momentuz, nahiko harrera txepela izan du The Dailyk hedabide espezializatuetan, The Wire kasu.

Bakearen Nobel sarirako hautagai da Wikileaks

  Teknologia

2011ko Bakearen Nobel Saria jasotzeko hautagaietako bat da Wikileaks filtrazioen ataria Norvegiako NTB albiste agentziak jakinarazi duenez. "Mende honetan adierazpen askatasunari eta gardentasunari ekarpenik garrantzitsuena" egin diotenen artean dago ataria Snorre Valen parlamentari norvegiarraren arabera eta horregatik proposatu zion Nobel Sarien Batzordeari.

P2P sareetan artxibategi ‘maltzurrak’ eta lukroa nagusi, ikerketa baten arabera

  Teknologia

P2P sareetan artxibategi ‘maltzurrak’ eta lukroa nagusi, ikerketa baten arabera

Batetik fitxategi “maltzurrak” igotzen dituztenak daude, deskarga ilegalen aurka egiten duten enpresak gehien bat; eta, bestetik, erabiltzaile gutxi batzuk, dirua ateratzen dutenak eta benetako edukiak igota P2P sareen biziraupena bermatzen dutenak. Madrilgo Carlos III unibertsitateak aurrera eramandako ikerketa batek argitu du egoera hori 55.000 fitxategiren jarraipena eginda. Harrituta daude ikertzaileak “negozio eredu garbi bat” dagoela ikusita industriak oraindik ez duelako gaia aztertu.