Lego league 2011

  Teknologia  Leintz Gatzaga

xxxx

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Gatzagako taldeak entrenatzaile onenaren saria irabazi du Lego League-en

  Teknologia  Leintz Gatzaga

Gatzagako taldeak entrenatzaile onenaren saria irabazi du Lego League-en

Gatzagako Prototype taldea First Lego League Espainia txapelketako zortzi sarietako batekin bueltatu da etxera: entrenatzaile onenarena, alegia. Edorta Arana eta Idoia Armendaritz izan dira entrenatzaileak. Baina talde osoari emandako saritzat hartu dute: "Taldeko dinamika bat izan da, denon artean egindako proiektu bat", dio Aranak. Poz-pozik bueltatu dira etxera.

Atzo jokatu zen Hego Euskal Herriko eta Espainiako taldeendako Lego League finala, Bilbon. 32 talde lehiatu ziren; tartean, Debagoieneko bi -Arizmendi Ikerlan zen bestea- eta Euskal Herriko bederatzi.

Japonian jendea aurkitzeko pertsona bilatzailea abitu du Googlek

  Teknologia

Bilaketen erraldoiak bere botore eta irismen guztia Japonia astintzen dabilen ezbehar lazgarriaren biktimen zerbitzura ipini du. Pertsona bilatzailea abiatu du batetik, hilen ala desagertuen bilaketak egiteko eta, bestetik, pertsonen gaineko informazioa emateko. Momentuz erreferentziak milaka gutxi batenak dira baina kolaborazioa hazten dabil orduek aurrera egin ahala. Balio handia izan dezake honek jendearen egoeraren berri izateko, ze momentuz telefono mugikor sarreak ez dabiltza leku askotan.

Eroski Malaga eta emakume biluziak, sarean kalapita lehertu duen 'Google-bonba'

  Teknologia

Eroski Malaga eta emakume biluziak, sarean kalapita lehertu duen 'Google-bonba'

Googlen "Eroski Malaga" terminoak bilatuz gero, azken egunetan irudi pornografikoak agertu dira. Google Bombing izeneko fenomenoaren biktima izan da Eroski, hau da, termino horiek eta kontaktuen orrialde bat lotu egin dituzte bilaketak emaitza hori eman dezan. Eroskitik bertatik esan dute neurriak hartzen dabiltzala “mota horretako edukiak” euren “markarekin lotu ez daitezen”.

Spotifyk jadanik milioi bat ordainpeko harpidedun dauzka

  Teknologia

Milioi bat ordainpeko erabiltzaileen marka gainditu berri du Spotifyk. Orain bi urte bi milioi ziren erabiltzaileak guztira – doako harpidedunak zein ordaintzen dutenak – eta orain kopuru hori soil-soilik ordainpekoena da; streaming zerbitzuaren errentagarritasuna argi geratu da, hortaz, agi denez.

Frantziako Ekonomia eta Finantzen Ministerioko 150 ordenagailuri egin diete eraso

  Teknologia

Frantziako Ekonomia eta Finantzen Ministerioko 150 ordenagailuri egin diete eraso

Frantziako Ekonomia eta Finantza Ministerioko 150 ordenagailutan barneratzea lortu zuten joandako abenduan "piratek", ministerioak oraintsu jakinarazitakoaren arabera. Budget ministroak atzo iluntzean telebistan emaniko azalpenen  arabera, “hain modu ikusgarrian eraso egiten dieten lehen aldia” izan da eta, antza, piratek gainera Troiako zaldi sinple baten bidez lortu dute sarbidea.

"Homo Sapiensetik Homo Googlera" eta geroago eta tentelago

  Teknologia

Internetek garuna aldatuko duela dio Nicholas Carr pentsalari ezagunak, geroago eta tentelago bilakatzen gabiltza interneten erabilerarekin, alegia.

iPad 2: Finagoa, azkarragoa eta hobea; sorpresa gutxi hortaz tableten erregearen bertsio berriaren aurkezpenean

  Teknologia

iPad 2: Finagoa, azkarragoa eta hobea; sorpresa gutxi hortaz tableten erregearen bertsio berriaren aurkezpenean

Aldaketa iraultzaile barik baina optimizazio txukun batekin dator gadget-en nagusia. Prezio aldetik gainera, gama berriak zaharraren prezioei eutsiko die eta iPad zaharra ia 100 euro merkeago lor daiteke izakinak ahitu artean. Martxoaren 25ean egongo da salgai gurean. Ezustekorik egon zen, halere, Steve Jobsek egin zituen-eta zeremonia maisu lanak.

Bing, Yahoo!-ren gainetik bilaketetan

  Teknologia

Bilaketen mundu mailako merkatu kuota handiagoa dauka dagoeneko Microsoften Bing-ek Yahoo!-k baino. Lehengo aldia da hori gertatzen dena. Statcounterrek – sareko trafikoan espezializatua dagoena – eman ditu datuak eta datuen arabera, Bingek merkatuaren %4,37 dauka eta bere garaian liderra izan zen Yahoo!-k %3,93. Googlek gailurrean jarraitzen du, bilaketen ia %90 bere eginez.

Europar Batasuna ikertzen dabil argitaletxeek ez ote duten liburu elektronikoaren prezioa adostu

  Teknologia

Susmopean daude Europako argitaletxe nagusietako zenbait eta Batasunak atzo ekin zion ikerketari. Prezioak adosteko isilpean eginiko balizko hitzarmen batek azaleratu ditu errezeloak eta dagoeneko hiru etxe frantziarrek jaso dute Batasuneko autoritateen bisita: Albin Michel, Flammarion eta Hachettek, hain zuzen. Albin Micheleko zuzendariak dio guztiaren atzean Amazon dagoela, liburuak nahi dituen prezioan eskaintzeko aukeraren bila.

Gmail-en 150.000 kontu ezabatu dituzte gura barik

  Teknologia

Googlek 150.000 posta-kontu hustu egin ditu, hau da, mezu, fitxategi eta kontaktu guztiak ezabatu ditu, "nahi gabe" prentsara bidalitako ohar baten bidez jakinarazi dutenez. Uneotan arazoa konpontze bidean dutela diote. Hala ere, zenbait erabiltzailek, arriskua ikusita, posta zerbitzura sartu eta mezu eta fitxategi garrantzitsuak ordenagailuan gordetzea gomendatzen dihardute.

Twitter euskarara itzultzeko kanpaina hasi dute erabiltzaileek

  Teknologia

Ingelesaz gain, makina bat hizkuntza aurki badaiteke ere, twitterek ez du oraindik euskarazko bertsiorik. Hori horrela, zenbait erabiltzaile mezularitza zerbitzu gero eta hedatuagoa itzultzeko gertu daude eta horixe eskatzen dihardute sarean. Hortaz bi dira egitasmoak. Batetik, izena eman daiteke twitter euskaratzeko eta, bestetik, Lander Arbelaitzek eskaera abiatu du. Loturan izena emanez zuzenean tuiteatzen da eskaera mezua.

Amazonek ere badu filmak eta telesailak on-line ikusi edo alokatzeko zerbitzua

  Teknologia

Amazonek ere badu filmak eta telesailak on-line ikusi edo alokatzeko zerbitzua

Amazonek ere badu bere film eta telesailen streaming zerbitzua; Amazon Instant Video dauka izena plataformak eta Estatu Batuetan abiatu dute. Interneteko handiki ezagunenek dagoeneko apustu garbia egin dute edukiak internet bidez ikus-entzuteko aukera ematekoa. Amazonek eskaintzen duenari dagokionez, ordenagailuez gain, prest dago zenbait telebista aparailuetan erabiltzeko eta DVD eta telesailen estreinuak eman ahala, egongo dira eskuragarri.

Interneteko zentsuraren koloreen mapa

  Teknologia

Interneteko zentsuraren koloreen mapa

Interneteko askatasuna geroago eta erregulatuagoa dago, neurri bateko kontroletik erabateko zentsurara, presio-bideak modu askotakoak dira munduan zehar. Mugarik Gabeko Erreportariek luzatutako datuak hartuta, Yuxi You diseinatzaileak panorama azaltzeko web txiki bat osatu du Interneteko Zentsuraren Mapa izenarekin.

Zer da metaposta?

  Teknologia

Interneteko kutxa-gotor elektronikoa da Metaposta zeinean agiriak doan, segurtasunez eta betirako gorde ahalko baitiren eta balio ofiziala eman sinadura elektronikoaren bitartez. Atzo egin zuten aurkezpena Arabako Parke Teknologikoan. Mondragon Taldea tartean da. Goiena Telebistan luze eta zabal jardun dute.