Facebooken sortzailea "urteko pertsona" izendatu du Time aldizkariak

  Teknologia

Facebooken sortzailea "urteko pertsona" izendatu du Time aldizkariak

2010eko "urteko pertsona" Mark Zuckerberg Facebooken sortzailea. 25 urte ditu eta 20 bete aurretik estreinatu zuen Facebook. Time aldizkariak azpimarratu duenez pertsonen artean erlazionatzeko modua aldatu du Facebookek eta Zuckerberg izan da hori guztia ekarri duena.

2010eko bideo ikusienak Youtuben

  Teknologia

2010eko bideo ikusienak Youtuben

Urte amaierara iristen ari gara eta Youtubek egin du dagoeneko 2010ean munduan gehien ikusi diren Youtubeko bideoen zerrenda.

Sare sozialak oinetan

  Teknologia

Sare sozialak oinetan

Sare sozialak, zalantza gabe 21. mendeko arrakasta izan dira eta dagoeneko hasiak dira modan ere eragina izaten. Oraingoan, sare sozialak zapatiletan izateko aukera ematen digu  Adidasek.

 

Twitterren urtea izan da aurtengoa

  Teknologia

Twitterren urtea izan da aurtengoa

Duda barik aurtengo urtea Twitter sare sozialarena izan da Interneten. Urtea bukatzear den honetan hasiko dira irteten zenbakiak, estatistikak eta abar. Dagoeneko eman dituzte Twitterren inguruko datu batzuk. 2010ean, 25 mila milioi tuit edo mezu egon dira Twitterrren eta 100 milioi kontu berri sortu dira.

 

Arrasateko Arizmendi Ikerlan Taldeak lortu du First Lego Leagueko sari nagusia

  Teknologia  Arrasate  Debagoiena  Leintz Gatzaga

Arrasateko Arizmendi Ikerlan Taldeak lortu du First Lego Leagueko sari nagusia

Prototype gatzagarrekin batera, Espainia mailako txapelketan parte hartuko dute bailarako bi taldek. Zamudion jokatu da EAE mailako txapelketa 26 talderen artean, eta Arizmendi Ikerlan Taldeak robot onenaren saria jaso du, eta Prototype taldea etorkizuna duten gazteak edukitzeagatik saritu dute. Denera 26 taldek hartu dute parte.

Teknologia berriekin erlazionatutako jardunaldiak, Garaia Berrikuntza Gunean

  Teknologia  Arrasate GAURKOAK None

Garai berriak, teknologia berriak eta enpresa berriak izeneko jardunaldia egin dute Arrasaten. Bertan Microsoftek atera berri dituen hainbat produktu eta aplikazio erakutsi dituzte. Horrez gain, Mondragon Unibertsitateak datorren urtean martxan jarriko duen Sistema Txertatuen masterrari buruz ere hitz egin dute.

Teknologia berriekin erlazionatutako jardunaldiak, Garaia Berrikuntza Gunean

  Teknologia  Arrasate

Teknologia berriekin erlazionatutako jardunaldiak, Garaia Berrikuntza Gunean

Garai berriak, teknologia berriak eta enpresa berriak izeneko jardunaldia egin dute Arrasaten. Bertan Microsoftek atera berri dituen hainbat produktu eta aplikazio erakutsi dituzte. Horrez gain, Mondragon Unibertsitateak datorren urtean martxan jarriko duen Sistema Txertatuen masterrari buruz ere hitz egin dute.

Nabigatu euskaraz

  Teknologia  Debagoiena

Nabigatu euskaraz

Euskararen Egunaren atarian, euskal internauten arteko ekimen berri bat sortu dute: NabigatuEuskaraz.com. Euskaldunon nabigatzaileak euskaraz konfiguratzeko kanpaina da, Sustatu.com webgunea eta Puntueus elkartearen artean sortua. Euskal internauten arteko ekimen bateratua izan nahi du eta guztion parte-hartzea bultzatu nahi dute, bai atxikimendua emanez, bai kodea kopiatu eta norbere webgunean itsatsiz. Goiena.net-en ere itsatsi dugu kodea. Hala, euskaraz ez dagoen nabigatzaile batekin sartuz gero webgunean mezu bat agertuko zaizu nabigatzailea euskaraz jartzera gonbidatuz.

Euskaltube.com salbatzeko ekimena

  Teknologia

Aurtengo abuztuan, arazo ekonomikoak bitarteko, bertan behera geratu zen Euskaltube.com webgunea. Orain, Euskatube beharrezkoa dela sinistuta, finantzaketa kanpaina abiatu dute sarean Euskaltube bizirik lelopean.

Lurraldebuseko informazioa mugikorrean

  Teknologia  Debagoiena

Nabigatzailez hornitutako telefono mugikorren bidez lortu ahal izango dute Lurrraldebuseko erabiltzaileek ibilbideen inguruko informazioa.

Informazioa honako helbidean eskura daiteke: www.lurraldebus.net/mobile

Gurebook.com, euskal liburu elektronikoen webgunea

  Teknologia

Gurebook.com, euskal liburu elektronikoen webgunea

Alberdania, Elkar, Erein, Pamiela, Ttarttalo, Txertoa eta Arrain argitaletxeek hartzen dute parte liburu elektronikoak online saltzeko webgune honen proiektuan. 166 lan dituzte salgai eta horietatik %60 euskarazkoak dira.

Windows-ek 25 urte bete ditu

  Teknologia  Debagoiena

Windows-ek 25 urte bete ditu

Bill Gates eta Paul Allen sortzaileek ez zuten uste horrelako arrakasta izango zutenik. Hasiera diskretua izan zuen arren, softwarerik erabiliena izatera iritsi da. Microsoft-en Windows 95a, esaterako, munduko ordenagailuen %80ak zeraman 90eko hamarkadan.

Geocaching: Altxorraren bila GPSarekin

  Teknologia

Askok agian ezagutuko duzue Geocachinga eta praktikatu ere egingo zenuten agian, baina atzo Tokitan.tv-ko Haritz Rodriguezek argitaratu duen bideoa aitzakia moduan hartuta turismoa egiteko modu ezberdin hau azalduko dugu.

Applek iPaderako izango den egunkaria egingo du

  Teknologia  Debagoiena

Applek iPaderako izango den egunkaria egingo du

Steve Jobs (Apple) eta Ruper Murdoch (News Corp) iPadarentzat egunkari bat sortzeko lanean ari dira. The Daily  izena izango luke argitalpenak eta orain arteko prentsa eredua goitik behera aldatuko lukeela diote.  Bi enpresek albistea konfirmatu ez duten arren, badirudi dagoeneko 100 kazetari ezagun hautatu dituztela argitalpenean lan egiteko. Ekimenak 30 milioi dolarreko aurrekontua omen du. Hala, argitalpena iPadean bakarrik ikusi ahalko da.

 

Twitter, kazetaritza eta Umap hizpide

  Teknologia

Hedabideak eta sare-sozialak bidegurutzean izeneko jardunaldia antolatu zuen Codesyntax enpresak joan den eguaztenean. Twitterren gainean aritu ziren Joxe Arantzabal eta Iban Arantzabal, eta Luistxo Fernandezek Umap tresna berria aurkeztu zuen.

'Hedabideak eta sare-sozialak bidegurutzean' jardunaldia: kronika

  Teknologia HEMEN DEBAGOIENA None

Jon Berezibarrek Codesyntaxeko jardunalditik egindako kronika.

Autobus geraleku aldaketa, datorren astelehenean

  Teknologia  Arrasate

Autobus geraleku aldaketa, datorren astelehenean

Datorren astelehenean, azaroaren 22an, aldatu egingo dute Nafarroa etorbideko geralekuetako bat. Hain justu, markesina berria ipini dute asteon han, Udaltzaingoaren ondoan, eta astelehenetik aurrera, bertan geratuko dira autobusak, Etxetxikiak kaleko geralekuan beharrean.

Debagoieneko enpresen gida digitala atera du Mankomunitateak

  Teknologia  Debagoiena

Debagoieneko enpresen gida digitala atera du Mankomunitateak

Valora programaren barruan, gure ibarrean dauden enpresa industrialak batzen ditu gida horrek, guztira 900 enpresa baino gehiago. Helburua da enpresen datuak eskuragarri egotea edonorentzat.

MUko ikasleak arrakastatsu berrikuntza lehiaketan

  Teknologia  Arrasate

Sari nagusian hirugarren postua eta marketing atalean berriz, lehenengoa. Horiek izan ziren MUko diseinu industrialeko ikasleek ESTIAk, Iparraldeko Ingeniaritza Eskolak, antolatzen duen 24h of Innovation lehiaketan lortutako emaitzak. 25 ikasle inguruk hartu zuten Iparraldeko ESTIA Ingenieritza Eskolak antolatutako proiektu errealen berrikuntza lehiaketan.