Gripearen kontrako txertoa, datorren astean auzoetan

  Osasuna  Bergara

Eguaztenean, azaroak 2, Osintxun izango dira anbulatorioko kideak, hala nahi dutenei gripearen kontrako txertoa jartzeko; 12:00etatik 12:30era izango da, liburutegian. Labegaraietara, ostera, hurrengo egunean joango dira, eguenean. 11:00k eta 12:00ak artean egongo da txertoa jartzeko aukera, kiroldegian.

Zer jan udazkenean?

  Osasuna  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Gorputzak sasoi honetan dituen beharrak asetzeko aproposenak diren jakiak zeintzuk diren azaldu ditu Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionista oñatiarrak, Lagun Leku elkartean eskainitako hitzaldian.

Abian da gripearen aurkako txertatze kanpaina

  Osasuna  Debagoiena GAURKOAK

Gripearen aurkako kanpaina hasi berri da, eta hainbat herritar ari dira egunotan osasun zentrora joaten txertoa hartzera. Urriaren 17an hasi zen kanpaina, eta abenduaren 17ra arte iraungo du.

Debagoieneko ESIko zuzendariek txertoa jarri dute gripearen aurkako kanpainaren hasieran

  Osasuna  Debagoiena

Debagoieneko ESIko zuzendariek txertoa jarri dute gripearen aurkako kanpainaren hasieran

Abian da 2016 urteko kanpaina, urriaren 17an hasibaitzen, astelehenenean, eta abenduaren 17ra arte iraungo du. Andoni Arzelai zuzendariak, Jesus Millas zuzendari medikuak eta Arantxa Sistiaga Erizaintzako zuzendariak txertoa jarri dute.

Kirola, osasun mentala lantzeko tresna gisa

  Osasuna  Debagoiena

Kirola, osasun mentala lantzeko tresna gisa

San Juan de Dios ospitaleak eta San Juan de Dios fundazioak osasuna eta kirola lantzeko lehen jardunaldia antolatu zuten urriaren 4tik 6ra. Antolatzaileen arabera, jarduera fisikoak ondorio positiboak ditu buruko osasun-arazo larriak dituzten pertsonengan.

Urriaren 17an hasiko da gripearen aurkako kanpaina

  Osasuna  Debagoiena

Urriaren 17an hasiko da gripearen aurkako kanpaina

Osakidetzak jakitera eman du datorren astelehenean, urriak 17, jarriko dutela martxan 2016ko gripearen aurkako kanpaina. Debagoieneko ospitalean, Arrasateko anbulatorioan, astelehenetik egubakoitzera bitartean hartu ahalko da txertoa, txanda aldez aurretik hartuta. Kanpaina abenduaren 17an amaituko da. Informazio gehiagorako, hemen klikatu.

Gaixo kronikoak irakasle izango diren tailerrak ‘Paziente biziak’ programarekin

  Osasuna  Debagoiena

Gaixotasun kronikoak dituztenak eta haien zaintzaileak gaixotasunaren gainean trebatzea du helburu Osakidetzak abiarazitako programak. Datorren astean bi tailer eskainiko dira Arrasaten: Nire osasuna biziki zainduz izenekoa, bata; eta Nire diabetesa zainduz, bestea.

Pilates ikastarorako izen ematea zabalik

  Osasuna  Aramaio

Pilates ikastarorako izen ematea zabalik

Urrian hasi eta ekainera arte luzatuko da eta saioak astelehen eta asteazkenetan izango dira, udaletxean, 19:30etatik 20:30etara. Urteko kuota 115 eurokoa izango eta plaza mugatuak izango ditu. izena emateko udaletxetik pasa beharko da irailaren 23a baino lehen.

Urriaren 4an adineko pertsonen erorikoak saihesteko ikastaroa

  Osasuna  Arrasate

Urriaren 4an adineko pertsonen erorikoak saihesteko ikastaroa

Ekimena Osakidetzaren eta Arrasateko Udal Kirol Zerbitzuen eskutik dator. Tailer sorta 65 urtetik gorakoentzako prestatu dute eta, gehienez, 30 lagunentzako tokia egongo da. Izen ematea Arrasateko Ospitalera (943 035 302) edota Osasun Zentrora (943 035 250) agertuz edo deituz egin daiteke.

Iñigo Urkulluk eta Jon Darponek Debagoieneko ospitalea bisitatu dute

  Osasuna  Debagoiena GAURKOAK

Duela gutxi, Euskadi mailan lehen aldiz, Joint Comission nazioarteko egiaztagiria jaso dute Debagoieneko ospitaleak eta Oñatiko osasun zentroak. Hori dela eta, lehendakariak eta osasun sailburuak bertako profesionalak pertsonalki zoriondu dituzte.

Debagoieneko ospitalean "ziurtagiriak lortzeko" egin direla kontratazioak dio ELAk

  Osasuna  Arrasate  Debagoiena

ELAk salatu du Osakidetzak Debagoieneko ospitaleko "lantaldea indartzeko" egin dituen kontratazioak "auditoretza egin arte" direla. Astean dabiltza egiten auditoretza hori Joint Comission izeneko kalitatezko ziurtagiria lortzeko. Ospitaleko ordezkariek, ostera, argitu nahi izan dute ikuskatzaileen "lanak arindu" gura izan direla errefortzuen bitartez.

Ikusezinak gizarteari ikusarazteko dokumentala

  Osasuna  Arrasate  Debagoiena GAURKOAK

Atzo estreinatu zuten Arrasaten 'Mentes invisibles-Adimen ikusezinak' izeneko dokumentala. Mikel Duran arrasatearra da dokumentalaren egilea eta atzoko aurkezpenean azaldutakoaren arabera gaixoei eurei eman gura izan die protagonismoa, arazoa ikusarazi eta gizarteratzeko helburuarekin.

Jardun: sendabelarren gaineko ikastaroa ekainaren 7an eta 14an

  Osasuna  Bergara

Jardun: sendabelarren gaineko ikastaroa ekainaren 7an eta 14an

Lehen eguna sendabelarrak batzeko, erabilpenak ezagutzeko eta kontserbatzen ikasteko izango da; bigarrena, olio beratzeak, tinturak eta ukenduak egiteko. Ordutegia, 18:00etatik 20:00etara. Izena emateko: jardunkultura@topagunea.com eta 943-76 36 61.

Adinekoen erorikoak prebenitzeko tailerra, ekainaren 7an eta 9an

  Osasuna  Bergara

Adinekoen erorikoak prebenitzeko tailerra, ekainaren 7an eta 9an

Oraindik bide luzea duzu aurretik, kontuz estropezuekin! leloarekin, Udalak eta Jaurlaritzak antolatu dute, eta 16:00etatik 17:30era egingo da, bi egunetan, Agorrosinen. Bertan lor daiteke informazio gehiago, eta baita izena eman ere; San Joxepen ere bai. Lekuak mugatuak dira.

Arrasateko Euskalgintzak eskaera urgentea egin dio Osakidetzari

  Osasuna  Arrasate

Arrasateko Osasun Mentaleko zentroan dagoen mediku euskaldun bakarrak ekainean hartuko du erretiroa eta bere tokia beteko duena ez da euskalduna. Ondorioz, zentro horretan artatzen dituzten bailarako ume eta gazteek ezingo dute zerbitzua euskaraz jaso. Osakidetzari protesta bateratu bat bidali dio Arrasateko Euskalgintzak.