Logoa

Herriko kirolari onenak sarituko dituzte

 Oñati

Gaur, egubakoitza, sarituko dituzte herriko kirolaririk eta kirol talderik onenak, 2003. urtean zehar egindako

Jerardo Elortza: “Monumentu historiko eta klasikoez gain, elementu interesgarri asko dago Oñatin”

 Oñati Turismo gidari berezia izango dugu zapatuan, Laixanek antolatu duen bisita gidatuan: Jerardo Elortza historialari oñatiarra, hain zuzen ere. Inork gutxik ezagutuko ditu gure herria eta herriaren historia eta ondarea Jerardok bezain ondo.

Imaz nagusitu da

 Oñati Josu Jon Imaz nagusitu da Oñatin. Lehenengo itzulian ere horrelaxe gertatu zen.

"Zainddu maitte dozun hori" eguna, zapatuan

 Oñati Izen hori jarri dio Egunkarixan Lagunak herri batzordeak Berriaren aldeko diru bilketa kanpainaren amaiera festari. Izan ere, Ruper Ordorikaren kontzertuarekin amaituko da festa, nahiz eta hau ez den ekintza bakarra izango. Kontzertuan bildutako dirua Berriarentzat eta Irunberriko Arangoiti ikastolarentzat izango da erdibana.

Aloña Mendiren Espeleologia sailak 35 urte

 Oñati Zapatu honetan, hilaren 20an egingo dituzte ospakizun ekitaldiak: diapositiba emanaldi bat eta bazkaria. Ospakizunotan 50. hamarkadan espeleologian aritutako oñatiarrak omenduko dituzte.

Bidezko Merkataritza denda egongo da zabalik asteburuan

 Oñati Bidezko Merkataritza salmenta postua zabalduko du Parrokiako Misio Taldeak asteburuan.contributors:

Euskal Herriko Itzulia Oñatin amaituko da 2005ean

 Oñati Euskal Herriko Txirrindulari itzulia Oñatin amaituko da 2005 urtean. Azken etapako lehen sektorea herrian amaituko da, eta arratsaldean erlojupeko saioa izango da. Ibilbidea zehaztu gabe dago oraindik.

Zirko giroko txotxongiloak, erakusketan

 Oñati Zirkoa eta txotxongiloak erakusketa ikusteko aukera dago kultura etxean, urtarrilaren 7ra bitartean.

Makalena elkarteak mende laurdena beteko du

 Oñati Datorren abuztuan beteko ditu Makalena elkarteak 25 urte eta bazkideek prestatu dute egitaraua urteurren hori ospatzeko. Dena taldean prestatu dute, dena musu truk, eta dena euskaraz. Urtarrilean hasten dira ekitaldiak.

Urtebete bete du gazteleku berriak

 Oñati Gazteleku eraberrituak urtebete bete du eta Oñatiko Gazteak Kolektiboak hainbat ekitaldi antolatu ditu urte amaierarako: kontzertuak, zinea eta erakusketa, besteak beste.

Fagor Industrialek lantokia irekiko du Turkian

 Oñati Turkian irekiko du lantokia Fagor Industrialek. Bost milioi euro inbertituko ditu Turkian eraikiko duen lantokian. Datorren urteko lehenengo hiruhilekoan hasiko dira eraikitzen enpresa berria. Hotzeko armairuak eta mahaiak egingo dituzte ostalaritza eta sukaldaritza sektoreetarako.

Lehenengo aldiz EHNA egiteko aukera egongo da Oñatin

 Oñati EHNA (Euskal Herriko Naziotasun Aitorpena) agiria egiteko aukera izango da lehenengo aldiz Oñatin, abenduaren 13an eta 14an, zapatua eta domeka.

Gabonetako elkartasun ekintzak antolatu ditu Elkar-Hezik

 Oñati Hirugarren munduko hainbat herrialderen inguruko hitzaldiak; Jaiotza, Foruen plazan; eta merkatu solidarioa dira Elkar Hezik bere Gabonetako egitarauaren barne antolatu dituen ekitaldiak.

Perkusio ikastaroa antolatu du Laixanek

 Oñati Urtarrila eta otsailean izango da ikastaroa eta edonorentzako da. Tinbalaz aparte bestelako instrumentoak ere landuko dira. Gaztelekuan izango da eta izena emateko epea zabalik dago.

"Zainddu maitte duzun hori" eguna

 Oñati Herri ibilaldia, mahai ingurua eta Ruper Ordorikaren kontzertua antolatu da Berria eta Irunberriko ikastolaren alde. Abenduaren 20an.

Udalak 27.000 euro inbertituko ditu Gabonetako argiak ipintzen

 Oñati Asteburutik aurrera ipiniko dituzte Oñatiko kaleotan Gabonetako argiak. Aurtengo aurrekontua 26.800 eurokoa izan da (lau milioi eta erdi pezeta).contributors:

Aloña Mendi, Gipuzkoako kirol talde onena

 Oñati Aloña Mendi elkarteak Gipuzkoako kirol talde onenaren saria jasoko du abenduaren 22an. Foru Aldundiaren eskutik jasoko du.

Aloña Mendirekin eskiatzera

 Oñati Aloña Mendiren eski sailak hainbat irteera antolatu ditu negu honetan eskiatzera joateko. Baqueirara, Luz-Ardidenera, Formigalera, Andorrara eta Alpeetara izango dira irteerak.

Korpus dantzak, CDan

 Oñati Euskal Dantzarien Biltzarrak bultzatuta, " Gipuzkoako Dantzak " CD bikoitza atera du Elkarrek. Oñatiko txistulariek jotzen dituzte Korpuseko Dantzak.

Oñati erreka, kutsatuenetakoa

 Oñati Horixe dio Eusko Jaurlaritzako azken txostenak. Nerbioi, Deba eta Oria ibaiak ere kutsatuta daude. Azken urtean 9 ibai berreskuratu dituzte Euskadin. " El Pais " egunkariak ekarri zituen atzo datuak.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Mekanika
Plazaola Optika
Produktu naturalak
Plater konbinatuak