Logoa

Kirola, eskola emaitzetarako oztopo?

 Oñati Eskola emaitzak eta kirola gaiaren gaineko hainbat zalantza argitzeko, berbaldia antolatu du Oñatiko eskola kirola batzordeak urtarrilaren 28an, eguaztena.

"Kudeaketa hedatua: e-business eta e-lana" jardunaldiak

 Oñati Mondragon Unibertsitateak eta LKS-k "Kudeaketa hedatua: e-business eta e-lana" jardunaldiak antolatu dituzte Oñatin. Jardunaldi horietan Mondragon Unibertsiateak, Ikerlanek eta MSI-k enpresetako extraneta eta intraneta aztertuko dituzte. Otsailaren 3an eta 4an izango dira, Oñatiko Unibertsitateko Areto Nagusian.

Euren bertsioa azalduko dute jendaurrean ekainaren 14ko gertakizunengatik auziperatutako 10 lagunek

 Oñati Otsailaren 2an epaitu egingo dituzte hamar oñatiar, udalbatzak sortu ziren eguneko gertakizunak direla-eta, mehatxuak, erasoak eta irainak leporatuta. Hori salatzeko jendaurreko agerraldia egingo dute urtarrilaren 28an, eguaztena.

"Yuri sam" montajea antzeztuko du Antzerkiola taldeak

 Oñati Antzerkia, mitoak, kondairak eta musika uztartzen dituen Yuri Sam. Otoitza montajea aurkeztuko du Oñatin Antzerkiola Imaginarioa taldeak urtarrilaren 30ean, egubakoitza.

Joskintza ikastaroa Yohana Madinabeitia diseinatzailearen eskutik

 Oñati Joskintza "adin guztietako jendeari, gizonezko zein emakumezkooi" hurbiltzeko asmoz, ikastaroa deitu dute Udal Kultura sailak eta Yohana Madinabeitia diseinatzaile oñatiarrak.

Oñati, ur barik

 Oñati Ur horniketa etenda geldituko da gaur Oñatin. Izan ere, leku batzuetan ez dute dagoeneko urik. Urkulutik doan hodi nagusi bat hondatu egin da, eta hori konpondu arte, ez da ur zerbitzurik egongo inon ere.

Aitor Arregiren "Glup" filma, Alemaniako jaialdi baten

 Oñati Aitor Arregi oñatiarrak zuzendutako animaziozko film bat, Glup, Potsdam-eko (Alemania) Cartoon Movie jaialdirako aukeratu du Europako Animazio Zinema Elkarteak.

Udal Enplegu eta Gizarte Zerbitzuak tokiz aldatu dituzte

 Oñati Bidebarrieta 12ra aldatu dituzte zerbitzu hauek eta bihar inauguratuko dituzte bulego berriak. Goizeko 11:30etan hasiko da ekitaldia eta herriko, ibarreko eta aldundiko agintariak izango dira bertan.

Diego Moyua oñatiarrak Eibarren erakutsiko du

 Oñati Diego Moyua Ziordia margolari oñatiarrak Eibarren zabalduko du erakusketa aste honetan. Eibarko Arrate Kultur Elkartearen eskutik izango da.

Udan hasi gura ditu Udalak kiroldegi berriko lanak

 Oñati Gauzak bide onetik badoaz, udan hasiko dira Zubikoa kiroldegia berritzeko eta handitzeko lanak. 3,6 milioi euroko aurrekontua eta 18 hilabeteko epea dute horretarako.

San Migel kooperatiba tokiz aldatuko dute

 Oñati Denda eraberritu eta egokitu egin behar dute eta obrek irauten duten bitartean tokiz aldatuko dute San Migel kooperatiba. Aste honetan bertan zabalduko dute berria, kale berean.

Iazko kultura ekitaldien gaineko txostena aurkeztu dute

 Oñati Ernesto Murgiondo kultura zinegotziak eta German Meabebazterretxea kultura teknikariak 2003ko kultura jardunaldiaren balantzea egin dute gaur, hilak 14, prentsaurrekoan.

Hiru zauritu Oñatin gertaturiko istripu larrian

 Oñati Istripu larria gertatu zen Oñatin martitzen arratsaldean. 18:45ean gertatu zen istripua, San Prudentzioko bidegurutzetik Oñatira doan bidean. Zumadia altzariak denda dagoen toki parean.Gipuzkoa-2630 errepidea da hori. Hiru autok elkar jo zuten aurrez aurre eta kolpearen ondorioz, hiru gazte oñatiar zauritu ziren.

Odol emaileek 2004ko egutegia antolatu dute

 Oñati Oñatiko Odol Emaileen Batzordeak gertu dauka bere urte osoko egutegia. Urteko lehenengo eguna urtarrilaren 16a da, egubakoitza.

Urtarrilean hasiko dira San Migel errota zaharberritzeko lanak

 Oñati Errota Oñatiko San Juan kalean dago, Turismo Bulegoaren ondo ondoan. Behin zaharberritze lanak bukatu eta martxan jarritakoan, gune biek informazioa eta interpretazioa zentroa osatuko dute.contributors:

Iker Egaña: "Atzoko moduko jarraitzaileen presentzia bizitzea zoragarria da".

 Oñati Errege Kopa txapelketako 3 partidu izan ziren atzo. Horietako batean, Eibar taldeak Real Madrilaren kontra jokatu zuen. Banako emaitza izan zen Ipuruan. Arrasate Irratian Iker Egaña Eibar taldeko prestatzaile fisikoarekin solasaldia izan dute.

Aratusteetan Oñatz-ekin dantza egiteko aukera izango dute herritarrek

 Oñati Aratusteetan oñatiar guztiek euskal dantza bat egiteko aukera izango dute, Oñatz dantza taldearen eskutik. Horretarako, entseguak antolatu dituzte.

Hasi dira lanak Arrikrutzen

 Oñati Aste honetan hasi dira Arrikrutzeko obrak. Ingurua garbitu dute jada eta bidea egiten hasi dira egunotan. Urte t´erdi inguru iraungo dute obrak, kalkuluen arabera.

Foru Aldundiaren urrezko domina jasoko du Juan Zelaiak

 Oñati Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duen sari gorena, urrezko domina, jasoko du gaur eguerdian, Juan Zelaia enpresaburuak. Zelaiaz gain, Iñaki Gabilondo kazetaria eta Jose Maria Setien Donostiako gotzain emerituak ere jasoko dute.

Aita Luis Mallea omenduko dute

 Oñati Oñati Abesbatzak aita Luis Malleari eskainiko dio urteroko Gabon kanta saioa. Zapatuan, hilak 20, izango da hori, agustinoen elizan.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Albarkak
Gau giroa
Instalakuntza
Lan fiskala
Margoak