Logoa

Txantxiku ikastola ere inauterietarako gertu

 Oñati Mozorroak ia prest dituzte Txantxiku ikastolako ikasle eta irakasleek. Jai, otsailaren 20an, egubakoitzean, izango dute eta dagoeneko egin dute egitaraua.

Urbiako bidea konpontzeko bilera

 Oñati Datorren eguaztenean, otsailak 18, bilera egingo dute Urbiako bidea kopontzeko eta aldatzeko dauden proposamenak eztabaidatzeko. Kultura etxean egingo dute, 19:30etan.

Hauteskunde-mahaietako zozketa bihar egingo dute

 Oñati Bihar, zapatua, eguardiko 12:00tan egingo da pleno berezia. Guztira 144 izen zozketatuko dira. 8.918 lagun daude zakuan.

Astelehena da ikuslearen eguna

 Oñati Otsailetik aurrera, astelehena izango da ikuslearen eguna. Zine emanaldiko sarrerak 3 euro balioko du astelehenetan.

Irisgarritasun plana Bidaurretara iritsi da

 Oñati Oñatiko irisgarritasun planeko obrak bide onetik doaz. Egunotan hasi dira Bidaurreta inguruko lanak. Plan horren bidez, gutxitasunak dituztenendako Oñati herri egokiagoa izan dadin gura da.contributors:

'Haurreskolak' Partzuergoan sartu da Oñatiko Udala

 Oñati 2004-2005 ikasturtean haurreskola publikoa izango du Oñatik. Hala erabaki zuten joan den astean Gobernu Batzordeak egindako bileran. Aste honetan erabakiko dute haurreskola non jarri.

Familia ugariok bonifikazioak eskatzeko epea, zabalik

 Oñati Familia ugariek %90eko hobaria (bonifikazioa) izango dute etxebizitzaren kontribuzioan. Hori eskatzeko epea zabalik dago otsailaren 29ra arte, udaletxean.

Asteleheneko Goienkaria aurkeztu dute

 Oñati Datorren otsailaren 16an kaleratuko da Asteleheneko Goienkariaren lehen alea. Atzo iluntzean produktu berri hori aurkeztu zuten udaletxean. Baita GOIENA egitasmoa ere.

Iñaki Galdosek jarraituko du EAko presidente Gipuzkoan

 Oñati Iñaki Galdosek segituko du Eusko Alkartasunaren Gipuzkoako presidente izaten aurrerantzean ere. Hala erabaki zuen atzo ordezkarien gehiengoak Donostian egindako herrialdeko batzarrean.

Batzarra egingo da gaur Donostian aukeratzeko EAko Gipuzkoako presidentea

 Oñati Gaur arratsaldeko 7:30ean egingo dute batzarra Donostiako Amara plaza hotelean. Gipuzkoako EAko zuzendaritza aukeratzeko batzarra izango da, eta lehian Iñaki Galdos oñatiarra eta Jesus Mari Agirrezabala debarra izango dira.

Artzaiek zenbat ardi dituzten esan beharko dute

 Oñati Datorren martxoaren 31a baino lehen, Aloñako larreetara zenbat abere eraman nahi dituzten esan beharko diete artzaiek udalari. Baita, Artiako larreetara eraman nahi dituztenak ere.

Poesia, hitzaldiak eta jaiak, Elkar Heziren eskutik

 Oñati Elkar Hezi ikastetxeak denetariko kultura ekitaldiak antolatu ditu hil honetan. Besteak beste, ikasleen olerki emanaldiak, eurek antolatutako hitzaldiak… egongo dira. Santa Eskolastika eguna ere ospatuko dute.

EHNA tramitatzeko bulego iraunkorra egongo da

 Oñati EHNA tramitatzeko astebukaerak izan zuen arrakasta ikusita, bulego iraunkorra zabaltzea erabaki dute. Larunbatero, Gazte Informazio Bulegoan, Gaztelekuan.

Inauteri festak otsaileko kultura egitarauan

 Oñati Inauteriek betetzen dute otsaileko kultura egitarauaren zati handiena. Oñatz dantza taldeak antolatutako inauteri festa, ikuskizunak, erakusketak, txorimaloak ... denetarik.

Euskal kulturaren astea ospatuko du Herri Eskolak

 Oñati Santa Ageda eguneko ospakizunak, magia eta antzerki emanaldiak, zinema, eta beste hainbat ekitaldi antolatu ditu Errekaldeko Herri Eskolak, Euskal Kulturaren Astearen barne.

Jende asko Kirola eta Eskolaren inguruko hitzaldian

 Oñati Eskola emaitzak eta kirola gaiaren inguruko hitzaldia egin zuten atzo arratsaldean kultura etxeko aretoan. Luis Mari Zulaika pedagogo eta kirol adituak eskaini zuen. Hitzaldi arrakastatsua izan zen.

Kontuz errepidean

 Oñati Izotza egin du bart bazter guztietan eta errepideak arriskutsu daude. Udanan gatza bota dute izotza urtzeko. Baita Legazpi eta Zumarragan ere. Kontuz errepidean.

FITUR azokan izango dira Oñatiko turismo arduradunak

 Oñati Gaur ireki ditu ateak Madrilen FITUR turismo azokak. Eta nola ez, Debagoieneko Mankomunitateak gure ibarreko eskaintza turistikoa eraman du Madrilera. Oñatik egingo du ibarreko eskaintzarik zabalena. Aurreneko aldiz, egun osoko ibilbideak eskainiko ditu Oñatik FITUR azokan.

Wi-Fi sarea jartzeko lanetan Oñatin

 Oñati Oñatiko Udala ikertzen ari da udal eraikinetan Wi-Fi haririk gabeko sarea ezartzeko aukera. Horrela, sail ezberdinetako udal langileek tokiko sare baten bidez konektatzeko aukera izango lukete.

Langile eta langabeendako hiru ikastaro deitu ditu Institutuak

 Oñati Kirol ekintzen gidaritza, mekanizazio eta makineriaren mantenimendu arloetan Hezkuntza Ez Arautuko ikastaro bana antolatu du Oñatiko Institutuak. Martxoan hasiko dira, eta lanean edo langabezian daudenei zuzenduta daude.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Konponketa orokorrak
Hizkuntzak
On line selective