Logoa

Elurretan ateratako erretratuak

 Oñati Elur asko egin du azken egunetan. Egubakoitzean Arantzazun eta Urbian ateratako argazkiak bidali dizkigute bi lagunek. Ikusgarriak.

Hamabostaldi kulturala egingo du herri eskolak

 Oñati Aurten 25 urte betetzen ditu Errekalde Herri Eskolak. Otsaileko lehen hamabostaldirako, euskal kulturaren hamabostaldia prestatu dute gurasoen taldeak.

Egoera okerrera doa

 Oñati Arantzazun argirik eta telefonorik gabe jarraitzen dute eta kalean ere gero eta arazo gehiago daude autoz ibiltzeko. Kontuz ibili.

Joseba Arregi presoak 10 eguneko itxialdia hasi du

 Oñati Presoen oinarrizko eskubideak aldarrikatzeko eta estatus politikoaren aitortza prozesuan esku hartzeko, hirugarren itxialdia hasi dute Euskal Herriko presoek. Joseba Arregi oñatiarrak atzo hasi zuen hamar eguneko itxialdia Jaengo espetxean. contributors:

Edurra teilatuan

 Oñati Eguerdian edur zaparrada bota du baina teilatuetan baino ez da gelditu edurra. Kaleak garbi-garbi daude.

Elkar Heziko ikasleek selektibitateko emaitzarik onenak atera dituzte

 Oñati Gipuzkoa osoko ikastetxeen artean, Elkar Heziko ikasleek atera dute selektibitateko emaitzarik onena. Hezkuntza Sailak eman die datua.

Korrika batzordea eratzeko bilera martitzenean

 Oñati Bihar, martitzena, egingo dute korrika batzordea eratzeko bilera: 19:00etan kultura etxean. Korrika badator.

Eulen SAk eten egin du negoziazio prozesua

 Oñati Urtarrilaren 17a ezkero geldirik dago negoziazio prozesua Oñatiko San Martin egoitzako 12 langileren eta Eulen Servicios Socio Sanitarios SA enpresa azpikontratatuaren artean.

Txartel berriaren bila joan behar dute liburutegiko bazkideek

 Oñati Udal Liburutegia txartel berrituak banatzen hasi da, eta dei egiten die bazkide guztiei horren bila joan daitezen. Edozein unetan jaso daiteke, baina komeni da urtarrila bitartean egitea, izan ere, otsailetik aurrera erabili ahal izango dira txartel horren abantailak.

Ezohiko musika festa izango da DJ Makala eta Selektah Sound Systemekin

 Oñati Gurean hain entzunak ez diren musika estiloak nagusi izango dira zapatuan, gaztelekuan, 22:30ean. DJ Makalak eta Selektah Sound System taldeak askatasunean eta inprobisazioan oinarritutako musika festa girotuko dute.

Kirol txartela kiroldegian atera daiteke

 Oñati Zubikoako zerbitzuak bakarrik erabiltzeko txartela edo Debagoieneko gainerako kiroldegietara joateko balio duena atera daiteke. Prezio ezberdinak daude.

Andoni Salamerok bere liburua aurkeztuko du askotariko emanaldi baten

 Oñati Dantza, poesia eta musika emanaldia ikusteko aukera izango dugu laster. Izan ere, urtarrilaren 21ean, egubakoitza, bi poesia liburu aurkeztuko dituzte egileek gurean; horietako bat, urte askoan Oñatin irakasle den Andoni Salamerorena.

Holidays in Bardulia punk-rock jaialdia hasiko da gaur

 Oñati Holidays in Bardulia punk-rock jaialdiaren bigarren edizioa izango da gaur, egubakoitza, eta bihar, zapatua. Guztira, 12 taldek joko dute gaztelekuan, bi emanalditan. Gaur, ibarreko hiru taldek eta Legazpiko laugarren batek joko dute.

San Martin egoitzako langileak eta enpresa ez dira ados jarri

 Oñati Gaur, eguena, batzarra izan dute San Martin egoitzako langileek eta Eulen enpresak, langileek joan den azarotik eskatzen dituzten lan baldintza hobeak lortze aldera. Enpresaren aldetik jarrera hobea sumatu dute langileek; hala ere, akordiorik ez dute lortu, eta mobilizazioekin jarraituko dute langileek.

Egubakoitzean da urteko lehen odol ateraldia

 Oñati Uztaila eta abuztuan izan ezik, gainerako hilabete guztietan egingo dituzte odol ateraldiak. Egubakoitzean da urteko lehenengo zita.

Oñatiko Herri Lasterketa, estatuko 19. onena

 Oñati Gorpuzti jaietan azken bi urtetan Antxintxika Kirol Elkarteak antolatu duen Oñatiko Herri Lasterketa, 19. lekuan dago estatuko lasterketen sailkapenean. Espainiako Atletismo Federazioak esan du.

Bihar hasten dituzte aratusteetako entseguak

 Oñati Oñatz dantza taldeak deituta, astean birritan egingo dituzte aratusteetako entseguak: martitzenetan eta zapatuetan.

Laster batean hasiko dira Zubikoako handitze lanak

 Oñati Oñatiko udalak 3,3 milioi euroko proiektua onartu du eta Construcciones Moyua S.A. enpresari esleitu dizkio otsailean hastekoak diren 18 hilabeteko handitze lanak.

Ondo pasa Gabonak eta urte berri on

 Oñati Eguenean, abenduaren 23an, oporrak hartzen ditugu eta urtarrilaren 7an bueltatuko gara. Bitartean, ondo pasa Gabonetako oporrak eta urte berri on guztioi.

Loterian saritutako 02510 zenbakiaren saria hilaren 29an banatuko da

 Oñati Txantxiku Ikastolako DBHko ikasleek 02510 zenbakidun loteria txartelak saldu zituzten abenduaren 22ko zozketarako, eta zenbaki horrek saria jaso du: hain zuzen, inbertitutako diru kopurua bueltan jasotzea. Eskatzeko epea laster zabalduko dute.contributors:

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Estankoa
Tendentziak
Opariak
Pastelak