Logoa

Puntako korrikalariak datoz zapatuko herri lasterketara

 Oñati Iluntzean da lasteketa eta plazaren inguruan izango da aurten ere zirkuitua. Punta-puntako korrikalariak datoz, tartean iazko irabazlea gizonezkoetan. Antxintxiketan elkarteak antolatu du.

43 urteko oñatiarra hil da mendian

 Oñati Huescako Guara mendizerran J.L.I.I inizialdun gizonezkoa aurkitu zuten hilda atzo. Oñatin jaioa izan arren Gaistezen bizi zen.

Moto istripua Zubillagako saihesbidean

 Oñati Ulma Polimeroko biribilgunean gertatu da istripua zehazki. Moto gidaria arin zauritu da eta ondorioz, Eskualdeko Ospitalera eraman dute.

Olaa auzoko jaiak dira asteburuan

 Oñati Domekan, omenaldia jasoko dute San Andres kooperatibako sortzaileek. Dagoeneko jarri dute eszenatokia Olaako dorrearen aurrean.

Mendiola Madrilen eta Urdanpilleta Italian domekan

 Oñati Joxe Mendiolak Madrileko maratoi alpinoan hartuko du parte domekan eta Asier Urdanpilletak Suitzan hasi eta Italian bukatuko den mendi lasterketan.

Herri Eskolako etxea errentan dago

 Oñati Errekalde Herri Eskolako kontserjearena izeneko etxea dago errentan. Alokairua eskolan bertan egin beharreko lanen truke ordainduko da. Eskaera egiteko epea zabalik dago.

Bidea itxiko dute Elorregin asteburuan

 Oñati AP-1 autobiderako kolektorea jarri behar dute eta txandaka itxiko dute errepidea zirkulazioaren bi noranzkoetan: zapatuan eta domekan 07:00etatik 21:00etara.

Ia hamar milioi pezeta utzi ditu Bono Lotoak Oñatin

 Oñati Makinak egin du boleto saritua, automatikoa da, eta plazako loteria administrazioan seilatu dute. Atzoko zozketan izan da saritua. Lehen 16 euro balio zituen eta orain 59.880 euro.

Jardinerak jarri dituzte plazako arkupetan zintzilik

 Oñati Guztira 26 jardinera jarri dituzte: batzuetan geranio frantses gorriak eta bestetan surfinia zuriak. 15.600 euro kostatu dira.

Gonzalez, Del Reyren ordez

 Oñati Del Reyk eskuan min duelako, Gonzalezek jokatuko du Paskualekin Xala eta Elkororen aurka. Partidua egubakoitzean da, 22:30ean, Zubikoan.

Oñatin Txokolatia Bizirik jardunaldiak

 Oñati Klaxk Oñatiko txokolateroen elkartearen aurkezpena eta txokolatearen inguruko mahai ingurua egingo dute hainbat lagunek zapatuan. Elkarteko kideek toga jantziko dute, komulgatu egingo dira eta txokolategilearen mandamenduak zin egingo dituzte.

"Apartheid politikoa" salatzeko eskualdeko manifestazioa Oñatin

 Oñati Maiatzak 28, zapatua, eskualdeko manifestazioa deitu dute Oñatin Debagoieneko plataformako kideek. Manifestazioan, eskubide zibil eta politikoak eta debagoiendarren hitza eta borondatea errespetatzea eskatuko dute.

Hiru pelikula aste honetako zineklubean

 Oñati Orson Wellesen Munduan zehar, Saffy Nebouren Bertzea eta Paxkal Indoren Sormenaren sua. Paxkal Indo eta Aitor Arregi zinegileek komentatu egingo dituzte. Iparraldea Oñatin asteko ekitaldia da.

Iparraldea Oñatin astea aurkeztu dute

 Oñati Eguaztenetik zapatura bitartean ekitaldi asko egingo dituzte Oñatin. Batutako dirua Iparraldeko irratiendako izango da.

Larraña Institutua: irakasleak, gurasoak eta ikasleak omendu zituzten

 Oñati Mende laurden egin du Larraña Institutuak eta ospakizun ekitaldian oroigarriak banatu eta tailer berria inauguratu zuten. Argazki ofiziala ere atera zuten.

Jon Agirre irabazle arrantza txapelketan

 Oñati Zortzi amuarrain arrantzatu zituen Jon Agirrek eta irabazlea izan zen gazteen mailan. Nagusietan Jose Antonio Novoa izan zen lehena, 3 amuarrain harrapatu zituen eta.

Ganbara Txiki eta Txikitxok ikasturteko lana plazaratuko dute

 Oñati Ganbara Txiki eta Ganbara Txikitxo abesbatzek ikasturte amaierako emanaldia egingo dute bihar, zapatua, Agustindarren elizan, 20:00etan. Errepertorioa oso bariatua izango da eta, horren bidez, ikasturte osoan egindako lana jendaurrean aurkezteko aukera dute bi taldeek. Hauxe dute euren lehen ikasturtea.

Barrakak merkeagoak izango dira zapatuan

 Oñati Ekarri dituzte barrakak eta montatzen ari dira. Zapatuan, 0.60 euro balioko du buelta bakoitzak, gainerako egunetan baino gutxiago.

Asteburu arrakastatsua Oñatiko Ganbara abesbatzak

 Oñati Maiatzak 14, zapatua, Oñatiko Ganbara abesbatzak Azkoitian eskaini zuen kontzertua. Domekan, berriz, etxean, Oñatiko Santa Ana antzokian. Bi kontzertuak aire eta haizezko talde txiki batek lagunduta eskaini zituen. Ekitaldiak, Foru Aldundiak eta Oñatiko eta Azkoitiko udalek antolatutako musika jardunaldien barruan zeuden kokatuta.

Udaletxea eta anbulatorioa hustu dituzte bonba abisuagatik

 Oñati Azken ordua (12:51): Une honetan zintaz itxitako inguruak zabaldu dituzte. Hori dela eta anbulatorioko eta udaletxeko langileak lanera itzuliko dira. Normaltasun osoa beraz.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Denetarikoa
Margoketa zerbitzuak
Lifting Ile produktuak
Ezkontzak