Logoa

Zerua teleskopioz behatzeko aukera izango da eguenean

 Oñati Ilatargi Astronomia Taldeak zenbait teleskopio jarriko ditu Herriko plazan etzi, eguena, 22:00etan. Gura duten denei Ilargia eta Jupiter ikusteko aukera emango diete.contributors:

Usoak uxatzeko alanbreak jarriko dituzte plazako eraikinetan

 Oñati Usoen zirinak hareharrizko erlaitzak hondatzen dituelako hartu du erabakia Udalak. Udaletxearen eta arkupetako eraikinen bueltan jarriko dituzte alanbreak.

Heldulekuak jarri dituzte espaloietan

 Oñati Irisgarritasun planari kasu eginez, espaloiak egokitu zituzten hasieran. Orain, heldulekuak jarri dituzte.

Joxe Ramon Bengoetxea da Unibertsitateko Zientzia zuzendari berria

 Oñati Datorren ikasturtetik aurrera izango da lanean Joxe Ramon Bengoetxea Oñatiko Unibertsitatean. Gasteizen bizi da. Berak ere parte hartzen du gaur hasi eta egubakoitza bitartean Unibertsitatean egiten ari diren munduko kongresuan.

Oñati Triatloi Taldea Austriako ironmanean egon da asteburuan

 Oñati Domekan jokatu zuten Austriako ironmana eta hantxe egon ziren oñatiarrak ere. Hementxe dituzue probaren emaitzak eta argazkiak.

"Zuzenbidearen europar bideak" kongresua egingo da Sancti Spiritus Unibertsitatean

 Oñati Uztailaren 6, 7, eta 8an mundu osoko adituak elkartuko dira Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatean izango den kongresuan.

Gazte Eguna antolatu du Gazte Asanbladak

 Oñati Zapatuan egingo dute Gazte Eguna. Goizean trikibertso poteoa eta jolasak egingo dituzte; eguerdian bazkaria plazako frontoian eta 16:30etik aurrera, herriko 13 taldeko joko dute frontoian bertan.

Udalekuetan 520 ume inguru ibiliko dira

 Oñati Aurten ere bi txanda antolatu dituzte eta 520 ume eta beste 40 begirale inguruk gozatuko dute udalekuez. Uztailaren 15a, festa eguna izango da.

Kooperatibismoa eta globalizazioari buruzko kongresua egiten ari dira Unibertsitatean

 Oñati Kooperatibak globalizazioaren garaian dituen erronkei buruz arituko dira kongresu honetan. Aditu askok hitz egingo dute. Enpresak bisitatuko dituzte egubakoitzean.

Gay eta lesbianen eskubideak aldarrikatzeko bandera jarri dute plazako kioskoan

 Oñati Triangelu arrosa eta koloretako ostadarra dituen bandera jarri dute plazako kioskoan. Gay eta lesbianen nazioarteko eguna gogora arazteko eta euren eskubideak aldarrikatzeko jarri dute.

Oñatiko gazte asanbladak herriko plaza okupatu du asteburuan

 Oñati Tentsio uneak bizi izan ziren zapatu eguerdian ertzaintza bertaratu zenean. Alkatearekin negoziazio batera iritsi ziren gazteak .

Ines Del Amo talasoterapiara, Txandarekin

 Oñati Asteburu bat Kresala talasoterapian tokatu zaio Ines Del Amori. Txanda elkarteak egin du zozketa Txanda txartela erabiltzen dutenen artean. Talasoterapian beste bi asteburu eta nekazalturismo baten beste lau egonaldi zozketatuko ditu oraindik.

Kiroldegitik anbulatoriora bitarteko kalea itxita egongo da astelehenetik aurrera

 Oñati Zortzi hilabete inguru egongo da itxita. Kiroldegia handitzeko lanak eta aparkaleku berria egiteko itxiko dute kalea. Anbulatoriora oinez joateko, San Juan kaletik joan behar da.

Herri barruan bizikletaz ibiltzeko errepide sarea egitekotan dira

 Oñati Herriko ikastetxeak, auzoak, zerbitzuak eta lantegiak lotu nahi dituzte bizikletaz ibiltzeko errepide sare batekin. Herri barruko garraiorako bizikleta erabiltzea bultzatu nahi dute.

Erretratu zaharra: Irrintzi otxotea

 Oñati Bederatzi gizonek osatzen zuten Irrintzi Otxotea. Ikusi erretratu zaharra.

Aurten ez dute San Juan surik egingo

 Oñati Gaurtik San Juan bezpera bitartean elkarte edo talderen bat ez bada aurkezten berak antolatuko duela esanaz, ez dute San Juan surik egingo Olaiturrin.

Jon Arretxerekin berriketaldia izango da gaur, eguena

 Oñati Jon Arretxe idazlea udal liburutegian izango da gaur, 19:30ean, eta berarekin elkarrizketan egiteko aukera izango dute gura duten guztiek. Literatura Solasaldietako gaurko gonbidatua da Arretxe.contributors:

Margo eta eskultura modernoen erakusketa dago zabalik kultura etxean

 Oñati Nazioarteko artisten margo eta eskultura moderno eta koloretsuak dira. Tartean, Diego Moyua oñatiarraren bi lan daude. Hilaren 20a arte dago zabalik erakusketa. Gero, Galiziara, Zaragozara eta Brasilera eramango dute.

Soi Edwin kenyarra izan zen azkarrena Oñatiko III. Herri Lasterketan

 Oñati Emakumezkoetan, Simret Sultanek 12 segundotan hobetu zuen Cristina Petiteren marka. Oñatiarren artean, Ritxar Fernandez 9.a izan zen (15:00) eta Asier Osinaga 16.a (16:26).

Puntako korrikalariak datoz zapatuko herri lasterketara

 Oñati Iluntzean da lasteketa eta plazaren inguruan izango da aurten ere zirkuitua. Punta-puntako korrikalariak datoz, tartean iazko irabazlea gizonezkoetan. Antxintxiketan elkarteak antolatu du.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Txipiroiak gure erara
Wella
Audiologia zerbitzua