Errekaldeko jaiak dira asteburuan

 Oñati Kutxidazu bidea, Ixabel antzezlana, Perurena aita-semeen erakustaldia, Evaristoren talde berriaren kontzertua eta beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Egubakoitzean hasten dira, domeka arte.

Hauteskunde mahaietako zozketa zapatuan egin zuten

 Oñati Europako hauteskundeetan, hauteskunde mahaietan egon behar direnak zozketatu zituzten; 144 guztira.

Frantziako lagunak herriko familietan hartu nahi ditu Udalak

 Oñati Frantziako Chateau Bernar herriarekin dago senidetuta Oñati, eta hango lagunak herrira datoz uztailean. Udalak nahi du herriko familietan ostatu ematea.

Haurreskolako matrikula astelehenean zabalduko dute

 Oñati Oñatiko Haurreskola gertu dago ateak zabaltzeko, eta matrikulazio epea astelehenean irekiko da. Maiatzaren 28ra arte izango duzue horretarako aukera, udaletxean, 8:30etik 14:30era.

Arrantza txapelketa egingo dute domekan

 Oñati Arantzazu errekan egingo dute, Torreauzo eta Olate arteko tartean. Sari nagusiez gain, parte hartzen duten guztiendako egongo dira opariak.

ETEOko jaia egingo dute bihar

 Oñati Egun guztirako egitaraua antolatu dute biharko. ETEOko ikasleen jaia da.

Kometa bat ikustera Kortakogainera igoko da Ilatargi taldea

 Oñati C2001 Q4 Neat kometa egunotan guretik ikusteko aukera dugu. Debagoieneko Ilatargi Astronomia Taldeak irteera antolatu du Kortakogainera egubakoitzean, hilak 14. Gura duen orok parte har dezake.

Oñatiko rockaren materiala biltzen

 Oñati Herriko rock taldeen argazkiak, sarrerak, grabazioak eta antzerako materiala bildu nahi du taldetxo batek. Horrelako zerbait duenak, gaztelekuko informatika gelara eraman dezake; bertan digitalizatuko dute.

Bitoriano Gandiaga gertutik ezagutu eta bere poesiarekin gozatu zuten

 Oñati Domeka arratsaldea girotzeko ikuskizun bikaina izan zuten Oñatiko Santa Ana aretoan. 180 bat lagun, nagusiak gehienak, hurreratu ziren Elorri loratua ikuskizunera. Bitoriano Gandiagari egin zioten omenaldia, eta bera gertutik ezagutzeaz gain bere poesiarekin gozatu zuten Gontzal Mendibil eta Marife Nogales kantariek eskaini zuten ikuskizunarekin.

Jaunartzeak egingo dira domekan

 Oñati Joan den domekan ere izan ziren. Guztira, 61 umek egingo dute aurten jaunartzea.

Ereitten-eko kideek isun arinak ordaindu beharko dituzte ministaritza fiskalak eskatuta

 Oñati Ereitten herri ekimeneko 10 kidek Bergarako epaitegian deklaratu zuten atzo. Ekainaren 14ko Oñatiko osoko bilkuran gertaturiko istiluen ondotik, Ertzaintzak beraien kontra jarritako salaketen ondorioz deklaratu zuten Bergarako epaitegian.

Bitoriano Gandiagari omenaldia egingo zaio domekan

 Oñati Bere bizitza eta lana goraipatuko duen antzezlan musikala taularatuko dute domekan, Santa Anan. Maiatzeko musikaldiaren lehen kontzertua izango da.

Hamar oñatiar epaituko dituzte gaur

 Oñati Ertzaintzak jarri zien salaketa 2003ko ekainean. Epaiketa Bergarako epaitegian egingo da, 12:00etan hasita. Akusatuen iritziz, Ereitten herri plataforma kriminalizatzea da helburua.

Erretzen uzteko ikastaroaz argibide gehiago emango dituzte

 Oñati Hainbat lagunek azaldu dute interesa Udalak antolatutako erretzeari uzteko ikastaroan parte hartzeko. Baina duda-mudatan daudenendako hitzaldi bat egongo da gaur, martitzena, kultura etxean, 18:30ean.

Herri Urratserako autobusak jarri ditu Laixanek

 Oñati Bi autobus jarri ditu: bat, domekarako, Herri Urrats egunerako; bestea, zapatuan irtengo da, bezperan. Bi autobusetarako txartelak eguena arte daude salgai.

Azken lan-heriotzagatik protesta ekitaldia deitu dute

 Oñati Joan den astean, oñatiar bat lan istripuz hil zela salatzeko, ekitaldia deitu dute ELA, LAB, ESK eta EILAS sindikatuek. Hain zuzen, kale-agerraldia egingo dute Oñatin.

Ikasle ohien eguna antolatu dute Benediktarrak

 Oñati Ekainaren 5ean egingo da benediktarren ikasle ohien eguna. Egun guztiko egitaraua antolatu dute. Bazkarirako txartelak, salgai daude dagoeneko.

Estatu osoko 60 bat moto-zalek Oñati hartu zuten zapatuan

 Oñati Zapatuan Donostiatik irten eta eguerdian heldu ziren Oñatira. Estatu osoko 60 moto-zale etorri ziren, 36 BMWtan.

Lan istripuan hil da 32 urteko mutil gaztea

 Oñati Madrilen hil da, Ulmarentzat lanean ari zela.

Zineklubak 1.725 ikusle izan ditu gaur bukatuko den ikasturtean

 Oñati Zineklub emanaldi sorta gaur bukatuko da, eguena. Tom McCarthy zuzendariaren The Station Agent filmak itxiko du zikloa. Atseden hartuko dute urrira arte, baina salbuespen moduan, aurreikusita dago Aitor Arregiren Sahara Marathon filma eskaintzea.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Wella
Plater konbinatuak
Prestamo eta hipotekak