Logoa

20:00etan jaitsiko da txantxikua

 Oñati Txantxikuaren jaitsierarekin hasiko dira jaiak: danborrada, trialsina, patata tortila lehiaketa, umeendako jolas parkeak, sokamuturrak, Betizu, manifestazioa, suzko erruerak, motor erakusketa, herri kirolak, Herri Eguna, kontzertuak, Errosaixo biharamun eguna...

Dendak itxita egongo dira jaietan

 Oñati Eguenena, egubakoitzean eta astelehenean itxita egongo dira dendak. Batzuk, zapatuan ere bai.

75 koadrila apuntatu dira mozorro lehiaketarako

 Oñati Errosaixo biharamun egunean bertan banatuko dituzte sariak, eguerdian. Gazteen zein nagusien kategorian apuntatu dira koadrilak.

Bihar zabalduko dute Belatxara gasolindegia

 Oñati Egin beharreko konponketa lanak bukatu dituzte. Lurzorua, hodiak eta isurbideak garbitu eta egokitu dituzte.

Bizkor izan zen azkarrena Oñatin

 Oñati Nazioarteko 46. artzain txakurren txapelketan Joxemari Jauregi eta Bizkor izan ziren txapeldunak. Enrike Mendiguren 2. eta 3. izan zen.

Mozorro lehiaketarako epea bukatzear dago

 Oñati Zapatuan amaitzen da Errosario biharamun eguneko mozorro lehiaketan parte hartzeko epea. Kultura etxean apuntatu behar da.

Zabalik dago ikastaroetan egindako eskulanen erakusketa

 Oñati Herritarren urtean zehar eskulanen ikastaroetan egindako lanak daude ikusgai erakusketa honetan: margoak, gortinak, armairuak... Irailaren 28a arte dago zabalik, kultura etxean.

'Nik be badakit... ingu?' leloak irabazi du Laixanen lehiaketa

 Oñati Ehun lelo baino gehiagoren artean aukeratu du Laixanek irabazlea. Arrasatekoa da irabazlea eta dirusaria Laixani eman dio.

Gaztetxearen auzian, Ezker Abertzaleari erantzun dio Udalak

 Oñati Gaztelekua eta Gaztetxea “paraleloak” direla esan zuen Ezker Abertzaleak eta EAJren jarrera salatu zuen. Udal Gobernu Batzordeak hitz horiei erantzun die orain: gazteek ez dutela inoren kontrola onartzen esan eta gazte batzordean parte hartzeko eskatzen dio.

Autorik gabeko eguna

 Oñati Hara edo hona joateko autoa ez den beste garraio bat erabiltzea proposatzen da gaur.

Iritsi dira barrakak

 Oñati Barrakak muntatzen ari dira plazako aparkalekuan. Jaiak bukatu arte ezinda plazan aparkatu.

Oñatiko Zurigorri Taldea aurkeztuko dute eguenean

 Oñati Athletic futbol taldearen peña da Oñatiko Zurigorri Taldea. Eguenean aurkeztuko dute, kultura etxean, 19:00etan. Athletic zale guztiak daude gonbidatuta.

Munduko Artzainen III. Topaketak irailak 22an hasiko ditu bigarren jardunaldiak

 Oñati Artzain Mundua elkarteak antolatutako Munduko Artzainen III. Topaketako bigarren jardunaldia, irailaren 22an, hasiko da. Bertan, sei hitzaldi eskainiko dira eta transhumantzia edota nomadismoa, besteak beste, izango dira mintzagai.

Tripontzien topaketa ederra egin zuten Oñatin

 Oñati Munduko hainbat lekutan egindako txokolatea probatzeko eta erosteko aukera izan zen zapatuan.

450 ume dantzan domekan, Haurren Egunean

 Oñati Hego Euskal Herriko 13 herrietako dantza taldeak etorriko dira domekan Oñatira. 450 ume inguru, guztira. Migel Biain txistularia zena gogoan izango dute.

Txokolate festa egingo dute zapatu goizean plazan

 Oñati Txokolatea, bonboiak, kakaoarekin egindako kremak eta txokolate errezetak egongo dira plazan zapatu goizean. Klaxk Txokolateroen Elkarteak antolatu du festa. Gaur iluntzerako, hitzaldia prestatu dute eta erakusketa zabalik dute domeka arte.

Odol ateraldia egingo dute gaur

 Oñati Txantxiku Ikastolan, 18:30ean, beti bezala. 900 odol emaile inguru daude Oñatin.

Txandak eta Ganbarak kontzertua egingo dute Guatemalarako

 Oñati Kontzertuan batutako dirua Guatemalan eraiki nahi duen liburutegi bat egiteko izango da. Txandak antolatu du eta Ganbarak abestuko du. Zapatu iluntzeko mezaren ostean, Agustinoetan.

Ezker Abertzalea, bi gazte guneen alde

 Oñati Gaztelekuak zein Gaztetxeak "bide paraleloak" eraman dezaketela uste du Ezker Abertzaleak. Gaztetxea okupatu zutenetik gazteria "EAJren mehatxupean" dagoela ere salatu du.

Txokolatearen erakusketa zabaldu dute

 Oñati Txokolatearen estalkiak, lehengo fakturak, argazki zaharrak, txokolaterak eta kakaoa ekartzen zuen galeoi zahar baten maketa daude ikusteko. Kultura etxean dago erakusketa.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Emakume lentzeria
Aldizkariak
Hizkuntzak