Bi elkarretaratze eta ipuin musikatua gaur

 Oñati

Bi elkarretaratze eta ipuin musikatua gaur

Lehenengo elkarretaratzea 12:30ean egingo da Olakuako urmaelaren inguruan, Lagun Lekun deituta. Bigarrena, 18:30ean Foruen plazan, sare feministak deituta. 19:30ean, udal liburutegian, bost emakumeren istorioa kontatzen duen ipuin musikatua, 'Konpasetan', udalak antolatuta.

Bi proiektu sarituko ditu aurtengo Udala Grant bekak

 Oñati

Bi proiektu sarituko ditu aurtengo Udala Grant bekak

Proiektuetako batek 2007tik 2016ra bitarteko hirigintza arautzea aztertuko du eta bigarrenak euskal identitatea aztertuko du pakistandarren inmigrazioan sakonduz. 4.000 euroko beka da.

Emakume Artisauen Azoka egin dute Oñatin

 Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Arropak, larruarekin egindako poltsak eta diru-zorroak, bitxiak, zumitzarekin egindako otzarak… horiek eta gehiago erakutsi eta saldu zituzten Oñatin, zapatu goizean, Emakume Artisauen Azokan.

Zuhaitz azoka izan da Oñatin

 Oñati GAURKOAK

Natur Eskolak antolatutako zuhaitz azoka izan da zapatu goizean Oñatin. Euskal Herriko zenbait herritako mintegiak batu dira, eta landatzeko zein apaintzeko landareak eskaini dituzte.

Bi lagun atxilotu dituzte Oñatiko enpresa batean lapurtzeagatik

 Oñati

Oñatiko enpresa batean kobrea lapurtzeagatik atxilotu dituzte 32 eta 44 urteko bi lagun Deba-Urola komisariako ertzainek.

Garaipen garbia eskuratu du Mondrak (5-0) eta UDAk, berriz, berdinketarekin konformatu behar izan du (1-1)

  Kirola  Aretxabaleta  Arrasate  Oñati

Garaipen garbia eskuratu du Mondrak (5-0) eta UDAk, berriz, berdinketarekin konformatu behar izan du (1-1)

Mondrak erabat mendean hartu du Vasconia. Partiduko lehenengo gola jokoz kanpo posible baten ostean etorri da eta talde donostiarra partidutik irten da jokaldi horretan. Hortik aurrera, arrasatearrak erraz aritu dira. Aretxabaletan, berriz, golpe gogorra jaso du UDAk. Izan ere, Hernanik azken minutuan lortu du berdinketaren gola.

Jose Ramon Unzurrunzaga: "Oso pozik nago sariarekin, egindako lanaren onarpena da"

 Arrasate  Debagoiena  Eskoriatza  Oñati

Jose Ramon Unzurrunzaga: "Oso pozik nago sariarekin, egindako lanaren onarpena da"

Euskal Autonomia Erkidegoko saltzaile onenaren saria jaso du asteburuan Jose Ramon Unzurrunzaga oñatiarrak ONCE erakundearen eskutik. Gipuzkoakoa jaso zuen duela lau urte, eta EAEkoa egubakoitzean. Madriletik bueltan trenean datorrela erantzun ditu galderak.

Muñoz Izarraitz Aloñak igoera lortu du

  Kirola  Oñati

Muñoz Izarraitz Aloñak igoera lortu du

Ordiziaren kontra 17-29 irabazi ostean eta liga bukatzeko bi jardunaldiren faltan Gipuzkoako Lehenengo Mailan jokatzeko txartela lortu dute oñatiarrek. Orain, liga txapelketa irabaztea dute helburu.

'Amorante' lanarekin etorri da Iban Urizar Oñatiko osoko bilkuren aretora

  Kultura  Oñati

'Amorante' lanarekin etorri da Iban Urizar Oñatiko osoko bilkuren aretora

Musika instrumentu bat baino gehiago aldean dituela etorri da Iban Urizar musikaria Oñatira. Ez ohiko tokian izan da kontzertua, osoko bilkuren aretoan. Duela astebete mendian hil zen Iker Jausoro lagunaren aipamena eginez jo du lehendabiziko kantua.

Aretxabaletan landatu eta Oñatin saldu egin dituzte zuhaitz landareak

 Aretxabaleta  Oñati

Aretxabaletan landatu eta Oñatin saldu egin dituzte zuhaitz landareak

Aretxabaletan, lehen aldiz MUren fakultatearen atzealdean landatu dituzte umeek zuhaitzak. Aurten haritzak, arteak, urkiak, altzak, intsusak, urretxak eta gerizondoak; 70-80 inguru. Udalak behar dituenerako mintegi moduan erabiliko ditu. Oñatin, berriz, loreak eta zuhaitz landareak saldu zituzten zapatu goizean Euskal Herriko herri ezberdinetatik etorritako zazpi mintegik.

Komertzioek eskainitako maukak aprobetxatu dituzte herritarrek Oñatin, Aretxabaletan eta Arrasaten

 Aretxabaleta  Arrasate  Oñati

Komertzioek eskainitako maukak aprobetxatu dituzte herritarrek Oñatin, Aretxabaletan eta Arrasaten

Oñatiko Txanda dendari elkarteak, Aretxabaletako Aretxartek eta Arrasateko Ibaiartek antolatuta, udazkeneko eta neguko produktuak prezio berezietan eskaini dituzte herri horietako hainbat komertziok asteburu honetan. Herritarrek aprobetxatu dituzte mauka horiek.

Emakume artisauen azoka Oñatin, Martxoaren 8aren atarian

 Oñati

Larruzko diru-zorroak, olioarekin eta belarrekin egindako xaboiak, oihalekin egindako diademak, kautxuzko gerrikoak, zumitzezko otarrak edo bitxiak, besteak beste. Eskuz egindako makina bat lan erakutsi eta saldu dituzte Oñatin bederatzi emakume artisauek. Andraitzek antolatu du aurten ere azoka, Emakumearen Eguna ospatzeko Oñatin egingo diren ekitaldietako bat.

»» Ikusi argazki guztiak (19)

Fruta arbolak ere erosi dituzte oñatiarrek gaurko zuhaitz azokan

 Oñati

Sagarrak, madariak, intxaurrak, kiwiak, limoiak... Fruta arbolen landare asko erosi dituzte goizeko azokan oñatiarrek. Baita marrubi landareak, geranioak, belar usaintsuak edo ziklamenak ere. Natur eskolak antolatutako zuhaitz azokan herritar askok egin dituzte erosketak.

Zazpi mintegi egon dira goizeko zuhaitz azokan

  Ingurumena  Oñati

Besteak beste, Usurbildik, Aginagatik, Zaldibartik, Areitiotik eta Tafallatik etorritako mintegiak egon dira, Oñatikoaz gain, gaurko zuhaitz azokan. Kolore askotako loreak izan dituzte salgai, baita klase eta tamaina askotako landareak ere. Goizean goizetik ibili dira herritarrak natur eskolak antolatu duen azoka honetan.

»» Ikusi argazki guztiak (29)

Txanda elkartea pozik dago neguko outlet-ak izan duen erantzunarekin

 Oñati

Txanda elkartea pozik dago neguko outlet-ak izan duen erantzunarekin

Udazken eta neguko produktuak deskontuekin eta prezio bereziekin eskaini dituzte Txandako 20 komertziok baino gehiagok eta pozik daude izan duen erantzunarekin. "Egubakoitzean jende asko ibili da. Oso ondo saldu dugu. Zapatu goiza lasaiagoa izan da, baina oso pozik gaude. Eskerrik asko herritarrei", dio Txandako zuzendaritzako kide den Irma Juaristik.

Neguko outlet-a egin du Txanda elkarteak

 Oñati

Udazken eta neguko produktuak deskontuekin saldu dituzte Txandako 20 komertziok baino gehiagok. Herritar askok aprobetxatu dituzte beherapen horiek.

»» Ikusi argazki guztiak (24)

Colin Abrahall (GBH taldeko abeslaria): "Kantu ezagun guztiak joko ditugu Oñatin"

  Kultura  Oñati

Colin Abrahall (GBH taldeko abeslaria): "Kantu ezagun guztiak joko ditugu Oñatin"

Punk estiloan aitzindaria den GBH talde britainiarra Oñatiko gaztelekuan izango da martxoaren 9an 22:00etan. Ikur duten punk azkarra egiten jarraitzen dute, beste musika estilo batzuetatik hartzen badute ere.

25 urte beteko ditu espetxean Joseba Arregi 'Azpilleta'k

 Oñati

25 urte beteko ditu espetxean Joseba Arregi 'Azpilleta'k

Harekin auzoan bizi izandako istorioak jasotzen hasi dira auzotarrak, "etxeratzeko garaia dela" aldarrikatzeko. Egun Alacanteko (Villena) espetxean dago, Oñatitik 780 kilometrotara. Martxoan 71 urte beteko ditu.

Neguko 'outlet'-a egingo du Txandak gaur eta bihar

 Oñati

Neguko 'outlet'-a egingo du Txandak gaur eta bihar

Neguko arropak prezio berezian aterako dituzte Txandako hainbat komertziok asteburu honetan. Gaur, egubakoitza, egun osoz eta bihar goizean, deskontuekin salduko dituzte neguko produktuak herriko 20 komertziok baino gehiagok. Beherapen handiak eskainiko dituzte. Eguraldi ona egiten badu kanpora aterako dituzte eskaintzak. 

"Alaia" eta "argia" zela gogoratuko dute Iker Jausoro

 Oñati

"Alaia" eta "argia" zela gogoratuko dute Iker Jausoro

Ezkarain hil zen Iker Jausoro joan den domekan, elur-erraketekin zeharkaldia egiten menditik amilduta. Haren heriotzak samina eragin du herrian. Bereziki Oñatiko EAJ alderdian, Aloña Mendi kirol elkartean eta kide izan zen herriko beste eragileen artean.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Egurrezko estrukturak
Gau giro aparta
Erreabilitazioa
Igeltserotza